Lurrikarak
2022/06/22 - 14:30
1000 pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen izandako lurrikaran
1000 pertsona baino gehiago hil dira eta 1500tik gora zauritu gaur Afganistanen izandako dardara batean. Bereziki Paktika probintzian jo du lurrikarak, Pakistango mugatik gertu.
2022/06/02 - 11:01
6,1 graduko lurrikara batek gutxienez lau hildako eragin ditu Txinako hego-mendebaldean
Baoxing konderriko estadioa aterpe gisa prestatu dute etxebizitzen eta beste eraikin batzuen egiturek jasandako kaltaeak ebaluatzen dituzten bitartean. 300 pertsona inguru daude aterpe horretan.
2022/05/26 - 16:40
7 gradu inguruko lurrikara batek Peru astindu du
Lurrikara 200 kilometroko sakoneran gertatu da (124 km), EMSCk jakinarazi duenez.
2022/03/24 - 11:29
2 gradutik gorako bi lurrikarak dardara eragin dute Iruñerrian
Lurrak dar-dar egin du bart Iruñean eta inguruko hainbat herritan, Esteribarren epizentroa izan duten bi lurrikaren ondorioz.
2022/03/17 - 14:20
Hauek dira Fukushimako lurrikarak eragindako kalteak
Bart gauean lurrikara bat jazo zen Fukushima eta Miyagi kostaldean, Japoniako ipar-ekialdean. Hauek dira dardarek eragin dituzten kalteak.
2022/03/17 - 13:36
Gutxienez lau hildako eragin ditu Fukushimako lurrikarak
Ezarritako tsunami-alerta bertan behera utzi dute. Fukushimako zentral nuklearrean suteen aurkako alarma faltsu bat piztu da, eta hozte-sisteman kalteak eragin ditu lurrikarak. Arazo horiek jada konpondu dituzte.
2022/03/16 - 17:47
Lurrikara handi batek Fukushima astindu du, eta 2011ko hondamendia ekarri du gogora
Dardara 7,3 mailakoa izan da Richter eskalan, eta tsunami arriskuagatik alerta ezarri behar izan dute.
2022/02/16 - 11:07
6,8 graduko lurrikara izan da Guatemalan
Beste bi lurrikara txikiago ere izan dira, 5 eta 4,8 gradukoak. Lur mugimenduak kalte materialak eragin ditu, baina ez da zauriturik eta hildakorik egon.
2022/01/08 - 12:18
2,8 graduko lurrikara izan da Baztanen
Mugimendu sismikoa ostiraleko 18:55ak aldera izan zen. Beranduago, indar gutxiagoko beste dardara bat hauteman zuten inguru horretan.
2021/12/14 - 10:39
7,3 graduko lurrikara batek Indonesia erdialdeko kostaldea astindu du
7,3 graduko lurrikara batek Indonesia erdialdeko urak astindu ditu eta Flores uhartean tsunami alerta ezarri dute, baina azkenean bertan behera geratu da, eta ez da kalte larririk izan
2021/10/28 - 11:51
La Palmako sumendiaren kono nagusia hautsi egin da berriro eta airearen kalitatearekiko kezka areagotu egin da
Azken orduetan, 3,5 gradutik gorako lurrikarak ugaritu egin dira La Palman, sakonera ertainetan eta sakonetan. Horren ondorioz, VI intentsitateko lurrikara gertatzeko aukerak handitu egin dira.
2021/10/27 - 18:17
138 lurrikara baino gehiago izan dira La Palman azken 24 orduotan, 4,6ko indarrekoa handiena
Laba botatzen jarraitzen du sumendiak, eta kolada zaharren gainetik doaz berriak. Irailaren 19tik, 908 hektarea harrapatu ditu labak.
2021/10/19 - 14:14
La Palmako sumendiaren bigarren kolada itsasotik gertu dago, erupzioa gertatu eta hilabetera
Labak 763 hektarea erre eta ia 2.000 eraikin suntsitu ditu. Adituen kalkuluen arabera, sumendiak 75 milioi metro kubiko laba baino gehiago bota ditu jada.
2021/10/12 - 16:25
Hiru lurrikara izan dira bart Nafarroan, 3,9koa indartsuena, Lizoainen
Hiru lurrikara izan dira bart Nafarroan. Batek, indartsuenak, 3,9ko indarra izan du eta Lizoainen epizentroa. Kalterik ez dute eragin, bai, ordea, kezka, orain urtebete pasatxo ere izan zelako are indartsuago bat. Batez ere Iruñerrian sentitu bada ere, Zangotzan eta Irurtzunen ere sumatu dituzte.
2021/10/12 - 01:26
3,9 graduko lurrikara izan da Iruñean eta inguruko udalerrietan
Lurrikara 22:45ean izan da eta Eguesibarren izan du epizentroa. Handik gutxira, beste lurrikara bat izan da Lizoainibarren.
2021/10/08 - 10:50
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du, 2011tik izan den handiena
Lurrikararen ondorioz, gutxienez 32 pertsona zauritu dira, estoldetatik ur-ihesak izan dira, tren bat errailetik atera da, eta argia moztu dute Tokioko metroan.
2021/10/07 - 13:25
Gutxienez 20 pertsona hil dira Pakistanen, 5,9 graduko lurrikara baten ondorioz
Lurrikara Harnai hiritik gertu izan da, Balutxistan probintzian. Erreskate zerbitzuak etxebizitzetako hondakinen azpian bizirik dauden pertsonak aurkitzen saiatzen ari dira.
2021/09/27 - 13:32
Pertsona bat hil da Kreta irlan izandako 5,8 graduko lurrikararen ondorioz
Hainbat eraikin erori dira gaur goizeko astinduaren eraginez, gizon bat hil egin da eta hainbat lagun zauritu. Errepide batzuk blokeatuta daude eta, ikastetxe eta eraikin publikoak itxi dituzte, badaezpada.
2021/09/22 - 10:37
6 graduko lurrikara batek Australiako hego-ekialdea astindu du, 1997tik handiena
Mugimendu telurikoa Victoria, Hegoaldeko Gales Berria, Tasmania eta Hegoaldeko Australian nabaritu da. Dardarak ez du biktimarik eragin, ezta kalte handirik ere.
2021/09/08 - 10:42
Gutxienez pertsona bat hil da Mexikon, 7,1 graduko lurrikara baten ondorioz
Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak agerraldia egin du, hiriburuan eta Mexiko hegoaldean kalte larririk ez dela jakinarazteko.