Lurrikara Grezian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Kreta irlan izandako 5,8 graduko lurrikararen ondorioz

Hainbat eraikin erori dira gaur goizeko astinduaren eraginez, gizon bat hil egin da eta hainbat lagun zauritu. Errepide batzuk blokeatuta daude eta, ikastetxe eta eraikin publikoak itxi dituzte, badaezpada.
Kretako lurrikararen epizentroa eta hedadura.
Kretako lurrikararen epizentroa eta hedadura. Google Maps-etik ateratako irudia.

Richter eskalan 5,8 graduko lurrikara batek Greziako Kreta irla astindu du gaur goizean eta gizonezko bat hil da Arkalojori herrian. 

Agentzien informazioaren arabera, gizonezkoa eliza txiki batean konponketa lanetan ari zen, lurrikarak tenpluko sabaia behera bota duenean, eta harrapatuta geratu da bertan. 

Babes Zibileko zerbitzuek baieztatu dutenez, beste bederatzi lagun zauritu dira lurrikararen ondorioz, eta hainbat eraikin  eta zutoin elektriko eraitsi ditu eta zenbait errepide  blokeatuta gelditu dira; izua zabaldu da Greziako irla handieneko biztanleen artean. 

Atenasko Behatokiko Institutu Geodinamikoak jakitera eman duenez, dardara 09:17an (06:17 GMT) gertatu da, 10,4 kilometroko sakoneran.

Epizentroa irlan bertan izan da, kostaldeko Arvi herritik 24 kilometro ipar-mendebaldera, Atenastik 346 hego-ekialdera. 

15 segundo iraun duen dardara Kretako hiriburuan ere sentitu da, Heraclionen; bertan, bizilagunak kalera atera dira errepliken beldur, bai eta Santorini irlan ere. 

Lehenengo lurrikara gertatu denetik minutu gutxira sentitu da hamar errepliketako lehena, 3,7koa eta ondoren bigarrena, 4,5eko indarrekoa. 

Ikastetxe eta eraikin publiko guztiak hustu eta itxi dituzte Heraclion eskualdean eta Gobernuak martxan ipini du lurrikarei erantzuteko larrialdi plana. 

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X