Lurrikarak
2019/02/18 - 07:57
4,7 graduko lurrikara batek Mexiko astindu du
Dardara Colimatik 46 kilometro mendebaldera gertatu da, 88 kilometroko sakoneran.
2019/02/01 - 18:35
Lurrikara indartsu batek Mexiko, Guatemala eta El Salvador astindu ditu
Dardara 6,6 gradukoa izan da, eta Chiapas aurrean jazo da.
2019/01/30 - 10:10
5,5 graduko lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du
Sismoa Taltaletik 50 bat km-ra izan da, 04:45ean.
2019/01/28 - 23:27
Lurrikara batek Kolonbia astindu du
Richter eskalan 4,7 gradukoa izan da, et Bogotan ere nabaritu da.
2019/01/26 - 14:55
5,4 graduko lurrikara Kolonbian
Maila ertaineko lurrikara izan da eta Cali eta Neiva artean sentitu da.
2019/01/25 - 07:30
6 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara Palpatik 68 kilometro hego-mendebaldera gertatu da, 50 kilometroko sakoneran.
2019/01/21 - 14:27
Richter eskalan 5,8 graduko lurrikara izan da Mexikon
Dardara Salina Cruzetik 88 bat kilometrora izan da, Oaxacan.
2019/01/15 - 07:37
4,9 graduko lurrikara batek Venezuela astindu du
Dardara Sucren gertatu da, 5 kilometroko sakoneran.
2019/01/06 - 20:12
6,6 graduko lurrikara batek Indonesia astindu du
Agintarien arabera, ez da kalteturik egon, ezta kalte materialik ere. Era berean, ez dago tsunamia sortzeko arriskurik.
2018/12/27 - 21:25
Italiako Gobernuak larrialdi egoera ezarriko du Sizilian
Etna sumendiaren erupzioa dela eta, hainbat lurrikara izan dira azken egunotan zonalde horretan. Ez da inor hil, baina kalte material handiak izan dira.
2018/12/27 - 11:27
Sei lurrikara izan dira Venezuela iparraldean
Lehenengo lurrikara 4,9 gradura iritsi da Richter eskalan, eta 05:00ak aldera (09:00 GMT) gertatu da Valencia hiritik gertu, Carabobo Estatuan.
2018/12/26 - 14:01
4,8ko lurrikara batek astindu ditu goizaldean Etna sumendiaren inguruak
Sumendiaren ekialdeko magalean dauden herriak izan dira kaltetuenak. Han, gutxienez 10 pertsonak zauri arinak izan dituzte astinduagatik.
2018/12/24 - 12:15
2,2 graduko lurrikara izan da Txulapainen
Geografiako Institutu Nazionalak jakitera eman duenez, lurrikarak 06:06an astindu du Nafarroako aipatu udalerria.
2018/12/24 - 10:32
Indonesiak tsunami alerta egoeran jarraitzen du
Tsunamiaren biktimen zenbatekoa eguneratu dute abenduaren 24ko goizaldean: 281 pertsona hil dira, 1.016 zauritu eta 57 desagertu.
2018/12/13 - 10:28
3,5 graduko lurrikara batek astindu du Lorca
Astindua goizeko bederatziak jotzeko bi minutu falta zirenean gertatu da, kilometro bateko sakoneran.
2018/12/05 - 12:29
4,7 graduko lurrikara batek Venezuela astindu du
Dardara Yaracuy estatuan gertatu da, 2 kilometroko sakoneran.
2018/12/05 - 07:40
7,5 graduko lurrikara batek Kaledonia Berria astindu du
Agintariek tsunami alerta ezarri dute Vanuatun eta Kaledonia Berrian. Azken horretan, kostaldeko herriak 'berehala' ebakuatzeko agindua eman dute.
2018/12/01 - 13:30
Tsunami alerta igorri dute Alaskan, 7 graduko lurrikararen ostean
Alaskako udalerri populatuenetik 14 kilometrora kokatu da lurrikararen erdigunea. Dirudienez, ez da biktimarik izan.
2018/11/30 - 16:27
3,8 graduko lurrikara izan da Buenos Airesen
Mugimendu sismikoa Buenos Aireseko 10:27an gertatu da, G20ko mandatariak goi-bileran zirela.
2018/11/23 - 10:35
4,3 graduko lurrikara batek Mexikoko hego-mendebaldea astindu du
Dardara Coyuca de Benitez hiritik 20 kilometro hegoaldera gertatu da, 5 kilometroko sakoneran.