Lurrikarak
2019/07/05 - 14:05
6,4 graduko lurrikara batek Kalifornia hegoaldea astindu du
Lurrikarraren epizentroa Ridgecrest inguruan izan da, Los Angelesetik 250 kilometrora. Astinduaren ondorioz ez da inor zauritu.
2019/07/03 - 10:42
5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Acapulcotik gertu
Dardara bertan 01:09 zirenean erregistratu dute, baina oraindik ez dute zauritu eta kalte materialen berri eman.
2019/06/26 - 10:34
6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du
Seismoaren hipozentroa 30 kilometroko sakontasunean izan da, eta "neurriz kanpoko indarrarekin" nabaritu dute Costa Rica hegoaldean.
2019/06/20 - 09:08
4,4 eta 5,2 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun
Oraingoz ez dute zehaztu bi astinduek zer-nolako ondorioak izan dituzten.
2019/06/18 - 18:35
6,7 graduko lurrikara batek tsunami alerta piztu du Japonia iparraldean
Honshu uhartearen (Japoniako jendetsuena) ipar-ekialdetik 85 kilometrora izan du epizentroa lurrikarak.
2019/06/14 - 08:37
6,4 graduko lurrikara batek Txile iparraldea astindu du
Dardara itsasoan gertatu da, Coquimbo hiritik 72 kilometrora, 10,1 kilometroko sakoneran. Tsunami arriskua baztertu dute.
2019/06/10 - 13:36
4,6 graduko lurrikara izan da El Salvadorren
Goizaldean izan da lurrikara, San Salvadorren 03:12 zirenean. Epizentroa hiriburutik 119 kilometrora kokatu da, 100 kilometroko sakoneran.
2019/06/04 - 23:25
Lurrikara bat nabaritu dute Mexiko Hirian
Dardara Coyuca de Benitezen jazo da, Guerrero estatuan.
2019/06/03 - 08:47
5,3 graduko lurrikara batek Valparaisoko kostaldea astindu du, Txilen
Dardara kostaldean gertatu da, Valparaisotik 37 kilometro iparraldera, 60 kilometroko sakoneran.
2019/05/30 - 22:10
6,6 graduko lurrikara batek El Salvador astindu du
Dardara La Libertad departamentuko kostaldean nabaritu da, Mizata hondartzatik 66 kilometrora.
2019/05/28 - 08:27
4,8 eta 5 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun
Igandean, 8,3 graduko lurrikara handi batek herrialdea astindu zuen, eta bi herritar hil eta 15 zauritu ziren.
2019/05/26 - 11:56
Ritcher eskalan 7,5eko maila izan duen lurrikara izan da Perun
Moyobamban, Peruko Amazonia Altuan, izan du epizentroa lurrikarak eta Kolonbia ere astindu du 8,3ko indarrez. Ekuadorren eta Brasilen ere sentitu dute.
2019/05/20 - 16:14
5,8 graduko lurrikara batek Argentinako San Juan herrialdea astindu du
Dardara Txileko Santiagotik 218 kilometrora gertatu da. Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.
2019/05/16 - 11:41
4,6 graduko lurrikara izan da Mexikon
Pijijiapan mendebaldean kokatu dute epizentroa, 32 bat kilometrora.
2019/05/13 - 11:34
5,3 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara itsasoan gertatu da, Huancayotik 58 kilometro ekialdera eta Pampasetik 46 kilometro ipar-ekialdera gertatu da, 10 kilometroko sakoneran.
2019/05/13 - 00:54
6,1 graduko lurrikara izan da Costa Rican
Panaman eta Costa Rican nabaritu dute lurrikara. Gutxienez, 5 pertsona zauritu dira astinduaren eraginez.
2019/05/12 - 12:08
4,5 graduko lurrikara Kolonbian
Sismoa Guamaleko mendebalde-iparmendebaldean sumatu dute 9:00 GMT baino lehen.
2019/04/26 - 10:49
5,3 graduko lurrikara batek Txile astindu du
Dardara itsasoan gertatu da, Chañaraletik 80 kilometro ipar-mendebaldera, 40 kilometroko sakoneran.
2019/04/23 - 14:49
Gutxienez 16 pertsona hil dira Filipinetan izandako lurrikaretan
'Pazifikoko Urrezko Eraztuna' deiturikoan daude kokatuta Filipinar Uharteak. Urtero 7.000 lurrikara baina gehiago izaten dituzte bertan.
2019/04/23 - 08:33
5,4 graduko lurrikara batek Mexiko astindu du
Dardara Cuajinicuilapatik 10 kilometro ekialdera gertatu da, 40 kilometroko sakoneran.