Lurrikarak
2019/10/31 - 10:21
Lurrak berriro egin du dardara Filipinetako hegoaldean
Gutxienez bost pertsona hil dira 6,5 graduko lurrikara baten ondorioz Filipinetako hegoaldean, 6,6 graduko beste lurrikara bat gertatu eta bi egunera.
2019/10/29 - 12:30
Bost hildako eta 70 zauritu eragin ditu 6,6 graduko lurrikara batek Filipinetan
Agintariek oraindik ez dute etxebizitzetan eta azpiegituretan izandako kalteen berri eman, baina 'kalte handiak' espero dituztela ohartarazi dute.
2019/09/24 - 21:29
26 pertsona hil dira eta 300 zauritu Pakistanen,lurrikara baten ondorioz
Dardararen ondorioz, hainbat eraikin behera etorri dira eta hainbat errepide hautsita daude.
2019/09/19 - 22:51
Mexikok duela bi urteko lurrikararen 369 hildakoak ekarri ditu gogora
2017ko irailaren 19an, 7,1 graduko sismo handi batek herrialdeko erdigunea astindu zuen. 1985ean, egun horretan bertan, beste lurrikara batek gutxienez 10.000 hildako eragin zituen.
2019/09/03 - 15:01
5,1 graduko lurrikara batek astindu du Peru
Huanucon izan da epizentroa, 125 kilometroko sakontasunean.
2019/08/18 - 19:42
5,1 graduko lurrikara batek Ekuador astindu du, biktimarik eragin gabe
Guayas probintzian, Ekuadorko hego-mendebaldean, 04:28ak aldera gertatu da (11:28ean Euskal Herrian), Tauratik 18 kilometro hego-ekialdera.
2019/08/15 - 15:36
4,7 graduko indarra hartu duen lurrikara batek alarma piztu du Guerreron
Dardara hango 06:01ean izan da, eta epizentroa San Juan Cacahuatepecetik 13 km-ra erregistratu dute, mendebaldeko kostaldetik gertu. Momentura arte, ez da zauriturik zenbatu.
2019/08/05 - 12:52
4,5 graduko lurrikara batek Matucanako distritua astindu du, Liman
Sismologoen esanetan, 100 kilometroko sakoneran gertatu da lurrikara, eta, Peruko Hidrografia eta Gerrarako Nabigazio Zuzendaritzaren esanetan, ez dago tsunami arriskurik.
2019/08/04 - 15:19
25 pertsona hil dira Filipinetan izandako hiru hondoratzetan
Hildakoak Chi-chi eta Jenny Vince ontzietakoak dira eta haien artean adingabeko bat dago. Keziah ontziko tripulatzaile guztiak bizirik irten dira.
2019/08/03 - 13:44
Lurrikara batek Indonesiako Sumatra eta Java uharteak astindu ditu
Javako Banten probintzian pertsona bat hil da eta gutxienez lau zauritu daude.
2019/08/02 - 13:06
5,2 graduko lurrikara batek Mexiko ekialdea astindu du
Seismoaren epizentroa Juan Rodriguez Claratik 3 kilometro iparraldera kokatu dute, Veracruz estatuan.
2019/07/31 - 10:46
Ozeano Barean sortu den 6 graduko lurrikara batek El Salvador astindu du
Epizentroa La Libertad departamentuko kostaldearen aurrean erregistratu dute.
2019/07/27 - 13:24
Itbayateko (Filipinak) lurrikarak utzitako hondamendiaren irudiak
Itbayateko (Filipinak) lurrikarak utzitako hondamendiaren irudiak. Lurrikarak, hainbat hondamendi, 8 hildako eta 60 zauritu baino gehiago utzi ditu.
2019/07/27 - 11:49
Gutxienez 8 pertsona hil eta 60 zauritu dira Filipinetan izandako lurrikara batean
5,9ko lurrikara batek astindu du Itbayat udalerria. Autoritateek esan dutenez, dardara gehiago espero dira.
2019/07/19 - 18:16
5,1 graduko lurrikara batek Atenas astindu du
Intentsitate handiz nabaritu dute Greziako hiriburuan, ostiral eguerdian. Atenastik 23 kilometroa egon da epizentroa.
2019/07/17 - 11:09
Intentsitate txikiko hainbat lurrikara izan dira Mexiko Hirian
Indar txikiko hiru lurrikarak ezustean harrapatu dituzte Mexiko Hiriko biztanleak goizaldean. Sismorik handiena 2,9 gradukoa izan da.
2019/07/17 - 08:29
Lurrikara batek Mexiko Hiria astindu du
Cuauhtemoc, Miguel Hidalgo, Benito Juarez eta Cuajimalpa udalerrietan ere nabaritu dute dardara.
2019/07/16 - 11:34
Hainbat eraikin kaltetu dira Balin izandako 5,7 graduko lurrikararen ondorioz
Seismoa gorabehera, Indonesiako aginteek ez zuten tsunami arriskurik ezarri.
2019/07/16 - 11:15
5,7 graduko lurrikara batek hainbat eraikin kaltetu ditu Balin
Indonesia erdialdean 5,7 graduko lurrikara izan da. Bali uharteko hainbat eskola, tenplu eta hotelek kalteak jasan dituzte.
2019/07/07 - 19:36
7,1eko lurrikara bat izan da Indonesia ekialdean
Agintariak alertan daude tsunami arriskuagatik. Oraingoz ez da jakitera eman kalterik izan ote den.