Lurrikarak
2018/11/20 - 09:08
5,7 graduko lurrikara bat izan da Perun
Dardara bertan 01:38 zirenean izan da, 36 kilometroko sakoneran, Casma udalerritik 96 kilometrora, hego-mendebaldera.
2018/11/19 - 22:59
4,9 graduko lurrikara batek Mexikoko ipar-mendebaldea astindu du
Un potente seísmo se ha dejado sentir en Mexicali.
2018/11/09 - 12:04
5,9 graduko lurrikara izan da Costa Rican
Oraingoz ez dute argitu biktimarik egon den, eta ez dute lurrikarak eragin dituen kalteei buruzko informaziorik eman. Puerto Jimenezko ipar-ekialdetik 10 kilometrora kokatu dute epizentroa.
2018/10/26 - 11:21
6,8 graduko lurrikara izan da Grezian
6,8 graduko lurrikarak Greziako mendebaldeko kostaldea astindu du goizaldean. Agintariek ez dute biktimen edo kalteen berririk eman oraindik.
2018/10/26 - 08:47
6,8 graduko lurrikara batek Greziako kostaldea astindu du
Astinduak kalteak eragin ditu etxebizitza eta eraikinetan. Halaber, lurrikara Atenasen, Italian, Maltan, Albanian eta Libian ere sentitu dute.
2018/10/17 - 10:43
4 graduko lurrikara batek Valentziako Golkoa astindu du
Lurrikarak 11 km-ko sakoneran izan du hipozentroa, eta gutxienez hamar bat udalerritan sentitu dute.
2018/10/10 - 14:23
2.045 pertsona dira jada Indonesiako lurrikaran eta tsunamian hildakoak
Erreskate lanak ostegun honetan utziko dituzte bertan behera. 5.000 bat pertsonak desagertuta jarraitzen dutela uste dute agintariek.
2018/10/09 - 11:03
Jada 15 pertsona hil dira eta 300 zauritu Haitin izandako lurrikaragatik
Haitik naturaren erasoa jasan zuen berriro larunbatean, 5,9 graduko lurrikararekin. Medikuen arreta izatea zailagoa da, gunerik kaltetuenetako ospitaletan dituzten baldintza larriengatik.
2018/10/07 - 20:38
5 graduko bi lurrikara izan dira Haitin
24 orduko tartean bi lurrikara izan dira Haitin, bata 5,9 gradukoa eta bestea, 5,2koa. Gutxienez 14 hildako daude, eta 188 zauritu.
2018/10/07 - 20:35
5,9 graduko lurrikara izan da Kuban
Lurraren astindua Kubako ekialdeko hiru probintziatan nabarmen izan dute, baina agintariek zabaldutako datuen arabera ez da inor zauritu eta sismoak ez du kalterik eragin.
2018/10/06 - 16:54
Erreskate lanek aurrera jarraitzen dute oraindik Indonesian
Nazioarteko laguntza iritsi da Indonesiara lurrikara eta tsunamiaren ondoren. 30 haur bizirik atera dituzte eskola batetik. Orain arte, 1.500 pertsona hil dira eta milaka dira zauritutakoak.
2018/10/03 - 14:30
1.400 baino gehiago dira jada Indonesiako lurrikara eta tsunamian hildakoak
Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak 15 milioi dolar bideratuko ditu kaltedunei laguntzeko.
2018/10/03 - 12:17
1.400 baino gehiago dira Indonesiako lurrikara eta tsunamian hildakoak
Nazio Batuen Erakundeak 15 milioi dolar bideratuko ditu kaltedunei laguntzeko.
2018/10/03 - 12:14
NBEk 15 milioi dolar bideratuko ditu Indonesiako lurrikararen kaltetuei laguntzeko
Bien bitartean, argindarra berrezartzen hasi dira Celebes uhartean, lurrikarek eta tsunamiak gehien astindutako gunean.
2018/10/02 - 19:15
Indonesiako lurrikaretan eta tsunamian izandako hildakoak 1.350 dira jada
Agintariek onartu dute oraindik leku askotara iristerik ez dutela izan, eta hildakoak gehiago izango direla nabarmendu dute. Kaltetuak, laguntza eske ari dira.
2018/10/02 - 12:36
6 graduko lurrikara bat izan da Sumba uhartean, Indonesia hegoaldean
Oraingoz ez dute hildakoen edo zaurituen berri eman. Halaber, agintariek ez dute tsunami alertarik ezarri.
2018/10/02 - 09:34
6 graduko lurrikara batek Sumba uhartea astindu du, Indonesia hegoaldean
Oraingoz ez dute hildakoen edo zaurituen berri eman. Halaber, agintariek ez dute tsunami alertarik ezarri.
2018/10/01 - 20:04
Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako utzi dituzte Indonesian
Desagertu ugari daude, horien artean 61 atzerritar, eta 540 zauritu larri dira. Biktimen zati bat hobi komun batean lurperatzeko asmoa dute agintariek, gaixotasunak saihesteko.
2018/10/01 - 19:54
Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako baino gehiago utzi dituzte Indonesian
Desagertu ugari daude, horien artean 61 atzerritar, eta 540 zauritu larri dira. Biktimen zati bat hobi komun batean lurperatzeko asmoa dute agintariek, gaixotasunak saihesteko.
2018/10/01 - 13:11
Indonesiak laguntza eskatu dio nazioarteari lurrikarari eta tsunamiari aurre egiteko
Une honetan, batez ere, elikagaiak eta gasolina behar dituzte. Azken balantze ofizialaren arabera, gutxienez 832 lagun hil ziren Indonesian, lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz.