Lurrikarak
2025/03/28 - 11:35
Etxe orratz bat erori da Bangkoken
Gutxienez pertsona bat hil da, dozenaka zauritu dira eta batzuk harrapatuta geratu dira, 7,7 graduko lurrikara batek Myanmar astindu ostean.
2025/03/28 - 10:40
7,7 graduko lurrikara izan da Myanmarren, eta Thailandia eta Txina ere astindu ditu
Richter eskalan 7,7 graduko indarra izan duen lurrikara batek Myanmar erdialdea astindu du ostiral honetan, eta Mandalay hiritik gertu izan du epizentroa. Thailandiako hiriburuan, Bangkoken, eta Txinako Yunnan probintzian nabaritu dute lurrikararen indarra.
2025/02/04 - 21:25
Zer ari da gertatzen egunotan Santorinin?
Adituen esanetan, azken egunetako jarduera sismikoak ez du zerikusirik Santoriniko sumendiarekin, baizik eta inguruko urpeko failekin. Datuek adierazten dutenez, dardara horiek "multzo sismikoak" dira, eta horrek esan nahi du ez dela handiagorik espero.
2025/02/03 - 19:04
Santorini uhartean lurrikara handi baten beldur dira, azken egunetan 200 lurrikara baino gehiago izan ondoren
Dozenaka lurrikarak, 4,9ko indarrekoak batzuk, Santorini eta Amorgos uharteak astindu dituzte azken egunotan. Agintariek prest egoteko eta jarraibideak betetzeko eskatu diete herritarrei. Turistak uhartea uzten ari dira.
2025/01/09 - 08:44
Albiste izango dira: EITB Data: kirol ohiturak, gripearen intzidentzia eta txotx denboraldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/08 - 09:51
500 erreplikatik gora zenbatu dituzte Tibeten, eta erreskate taldeak lanean daude oraindik
Asteartean Tibet astindu zuen 6,8ko indarreko lurrikarak gutxienez 126 hildako, 188 zauritu eta 30.000 ebakuatu eragin ditu.
2025/01/08 - 08:50
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, urteko lehen Gobernu Bilera eta lurrikara Tibeten
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/07 - 17:19
Tibeteko lurrikarak 126 hildako eragin ditu dagoeneko
Ehunka pertsona zaurituta daude, gainera. Lur astindua Txinan 09:05 zirenean jazo da, eta 6,8ko indarra izan du. Bangladeshen, Nepalen, Bhutanen eta Indian ere sentitu dute dardara, baina han ez da biktimarik izan.
2025/01/07 - 09:05
6,8ko indarreko lurrikara batek Tibet astindu du
Dardarak Tingri konderriari eragin dio. Konderriak 4,2 biztanle ditu kilometro karratuko, eta Himalaia mendikatearen oinetan dago, itsas mailatik 5.000 metrora, batez beste.
2024/10/21 - 11:50
2,9 graduko lurrikara izan da Lizoainibarren eta Iruñerrian sentitu dute
Astindua 08:52an izan da, eta lurrazalean kokatu da, 0 metrora.
2024/04/05 - 19:49
Lurrikara izan da New Yorken, eta unea NBEren kameren bidez jasota gelditu da
4,8 graduko lurrikara bat izan da New Yorken, bertan 10:20 zirenean (16:20 Euskal Herrian), baina ez omen da biktimarik izan. Janti Soeripto Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen presidentea Segurtasun Kontseiluaren aurrean ari zen hizketan dardara gertatu denean.
2024/04/04 - 10:58
Taiwango lurrikararen ondorioz harrapatuta dauden ia 150 pertsona ateratzeko lanean ari dira erreskate taldeak
Gutxienez 9 pertsona hil dira eta 1000 inguru zauritu, atzo izandako lurrikaren ondorioz. Ritcher eskalan 7,4 gradukoa izan zen astindu handiena. 28 erakin baino gehiago erori ziren.
2024/04/03 - 10:57
7,2 graduko lurrikara batek dozenaka biktima utzi ditu Taiwanen
Asiako uhartean goiza zela gertatu da seismoa. Lehen balantzearen arabera, lau pertsona hil dira eta 700 bat zauritu.
2024/04/03 - 10:09
Zazpi pertsona hil dira eta 700 zauritu Taiwanen Richter eskalan 7,2ko indarra izan duen lurrikaran
Biktima kopuruak gora egingo duela uste dute, hainbat pertsona hondakinen artean baitaude harrapatuta. Seismoak Hualien eskualdea (ekialdea) astindu du bereziki. Ondoren hainbat erreplika izan dira eta ez da baztertzen lurrikara gehiago izatea. Azken 25 urteotako seismorik indartsuena da.
2024/03/29 - 10:28
5,6 eta 4,5 graduko bi lurrikara izan dira Grezia hegoaldean
Atikan eta Kretan ere nabaritu dituzte, epizentrotik 450 kilometrora. Hain zuzen ere, Strofades uharteen ekialdetik 14 eta 17 kilometrora izan dute epizentroa lurrikarek, Itsaso Jonikoan, Zante hegoaldean.
2024/02/06 - 10:05
Lurrikaren osteko promesek hondakinen azpian lurperatuta jarraitzen dute Turkian eta Sirian
Urtebete bete da gaur Turkiako hego-ekialdea eta Siriako ipar-mendebaldea astindu zituzten lurrikaretatik. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak orduan agindutakoa ez da bete; suntsitutako eremuak hondakinez beteta eta milaka herritar etxerik gabe daude oraindik.
2024/01/08 - 11:35
168 hildako eta 300 pertsona baino gehiago desagertuta daude Japoniako lurrikararen ondorioz, astebete geroago
Elurrak eta errepideetako kalteek biktimak bilatzeko eta kaltetuei laguntzeko lanak oztopatzen jarraitzen dute.
2024/01/04 - 12:53
Erreskate taldeak Japoniako lurrikaratik bizirik atera direnen bila ari dira erlojuaren kontra
Urtarrilaren 1ean Japonia mendebaldean izandako 7,6 graduko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua 82koa da, agintariek baieztatu dutenez. 30.000 pertsona baino gehiago ebakuazio-zentroetan daude.
2024/01/03 - 10:54
Japoniako mendebaldeko kostaldeko lurrikarak 73 hildako utzi ditu dagoeneko, erreplika berrien beldur
Lurrikararen epizentrotik gertu dauden herrietan oraindik ari dira eraikin eta egitura eroriak kuantifikatzen saiatzen. Gainera, 14 hiri eta herri ur eta energia mozketak jasaten ari dira.
2024/01/02 - 17:14
55 pertsona hil dira Japonian, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararen ondorioz
Biktima gehienak Suzu eta Wajima hirietan izan dira, 20na hildakorekin. Biktima kopuruak gora egingo duela uste da, behera etorri diren eraikinen azpian dozenaka gorpu egon daitezke eta.