Maddalen Iriarte
2022/04/05 - 22:20
Iñigo Urkulluk, alderdiekin egiten ari den errondan, gaur Elkarrekin Podemos eta EH Bildu hartu ditu
Energia berriztagarrien enpresa publikoa sortzea eskatzen Elkarrekin Podemosek, eta prezioak hitzartzea. EH Bilduk elkarrizketa indartzea eta proiektu estrategikoak bultzatzea proposatu dio lehendakariari.
2022/04/05 - 20:56
EH Bilduk soldata igotzea proposatu du, eta Elkarrekin Podemos-IUk energia arloko itunak planteatu ditu
Bilera sortako hirugarren batzarra izan du Urkulluk, astelehenean Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko ordezkariarekin bildu ondoren, astearte honetan, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailearekin eta Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidearekin batzartu baita.
2022/03/18 - 11:25
Urkullu lehendakaria, EH Bilduri: ''Ukrainako inbasioak gure gaitzespena du, eta zuena?''
Ukrainaz eztabaida izan dute Eusko Legebiltzarrean Urkullu lehendakariak eta Maddalen Iriartek. Urkulluk gerra baino, inbasio militarra dela esan dio EH Bilduko bozeramaileari eta gaitzespen argia eskatu dio.
2022/03/18 - 11:21
Urkulluk EH Bilduri Ukrainako inbasioari buruz: "Gure gaitzespen irmoa merezi du, eta zuena?"
Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak lehendakariari erantzun dio EH Bilduren jarrera oso argi gelditu dela inbasioaren aurrean.
2022/03/04 - 11:51
Lehendakariak EH Bilduri esan dio erabakitzeko eskubideak "bilgune" izan behar duela, "ez haustura"
Maddalen Iriarte koalizio abertzalearen bozeramaileak uste du autogobernuari buruzko eztabaida amaitzen denean badirudiela Jaurlaritzari "ez zaiola komeni" erabakitzeko eskubidea zehaztea.
2022/02/23 - 11:36
"Izugarri gogorra egiten zait abusuei buruz hitz egitea, nik ere halako egoerak jasan nituelako"
Bermeoko Jose Done ikastetxean izandako sexu-abusuen inguruan galdetuta, Maddalen Iriartek azpimarratu nahi izan du Eliza Katolikoak gure gizartean botere eta pisu handia izan duela urteetan zehar eta "autoritatearen abusu hori izugarri gogorra" dela.
2022/02/23 - 11:23
Iriarte: "Demokratizazio behar handia du Espainiak, eta estaturik gabeko nazioei bidea ematea da irtenbidea"
"PPn gertatzen ari dena 78ko erregimenaren krisi larri bat da. Espainiak ez du jakin demokratizatzen, eta krisi larri horren agertokia da hau guztia", esan du.
2022/02/03 - 19:29
Kultura, politika eta kazetaritzako pertsona ezagunek Pello Zabala agurtu dute Arantzazun
Pello Zabala fraide frantziskotarraren aldeko hileta elizkizuna egin dute gaur arratsaldean Arantzazun. Kultura, politika eta kazetaritzako pertsona ezagunak hurbildu dira hiletara.
2022/01/25 - 15:08
Iriarte: "Osakidetzaren gainbehera justifikatzeko erabili du covid-19a Urkulluk"
EH Bilduren Legebiltzarreko eledunak esan du Osakidetzak "egiturazko arazo eta gabeziak" dituela, eta murrizketak eta politika desegokiak aspalditik datozen kontuak direla.
2021/12/02 - 13:19
Maddalen Iriarte: ''Aurrekontuak orain hobeak dira Jaurlaritzak aurkeztu zituenean baino''
Maddalen Iriarte "pozik" agertu da lortutako akordioarekin, baina argi utzi nahi izan du hauek "ez direla EH Bilduren aurrekontuak".
2021/12/02 - 12:54
Iriarte: "Azkenean lortu dugu Gobernu hau mugitzea eta berebiziko garrantzia duten aldarriak onartzea"
Koalizioak Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu du aurrekontuek, arazo guztiei erantzuna ematen ez dien arren, "Gobernuak aurkeztu zituenean baino hobeak" direla orain eta pozik agertu da "bere bizi baldintzak hobetuko dituen pertsonengatik eta kolektiboengatik".
2021/11/26 - 11:15
EH Bilduk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko, "elkarrizketarako borondate zintzoaren seinale”
Maddalen Iriartek Jaurlaritzak erakutsitako "prestutasuna" balioetsi du, akordiorako "aukera ireki" duelako. Ez dira, koalizioaren iritziz, "herri honek behar dituen aurrekontuak" baina, "ahalegin zintzoa" egingo du haiek "hobetzeko". Iñigo Urkulluk eskertu egin du EH Bilduren erabakia.
2021/11/26 - 10:52
''EH Bilduk ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko 2022ko aurrekontuei, gure borondate zintzoaren seinale''
Maddalen Iriartek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontu proiektua "ez da herri honek behar duena" pandemia egoeran. Hala ere, Jaurlaritzak erakutsitako "elkarrizketarako jarrerak" akordiorako "aukera bat ireki du", horren esanetan.
2021/11/18 - 10:18
Maddalen Iriarte: "Positiboa litzateke UPNko Iñaki Iriartek esandakoak Eusko Legebiltzarrean entzutea"
Elkarbizitzan aurrera egiteko urratsak eskatu ditu Maddalen Iriartek. EAEko aurrekontuei dagokienez, Iriartek dio "aztertzen" ari direla Azpiazu sailburuaren erantzuna, baina deitoratu du EH Bilduk aurkeztutako sei konpromisoetatik "bakarra" onartu duela Jaurlaritzak.
2021/11/17 - 16:30
Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziorako deialdiari eutsi dio EH Bilduk, "osasun neurriak" bermatuz
Maddalen Iriartek berretsi du "zorrotzak" izango direla larunbateko manifestazioan hartuko dituzten neurrietan, pandemian osoan egin duten moduan.
2021/11/17 - 15:38
EH Bilduk Jaurlaritzaren azken eskaintza aztertuko du, baina bere eskaeretatik urrun ikusten du
Maddalen Iriartek esan du eskaintza hori ez dagoela eurek eginiko eskaeretatik gertu, arlo ekonomikoko neurriak gutxitzen dituelako eta arlo politikoan apenas ez delako sartzen.
2021/11/15 - 11:54
Iriarte: ''Jaurlaritzak emergentzia sanitarioa kendu zuen eta orain bronka botatzen ari da herritarrei''
Covid pasaportearen inguruan galdetuta, Maddalen Iriartek gogoratu du beste herrialde batzuetan onartutako neurria dela eta "baliogarria" izan daitekeela adierazi du. Hala ere, neurri honek arriskuak ere badituela azpimarratu nahi izan du.
2021/10/29 - 13:24
Aurrekontuen negoziazio "errealista" eskaini dio lehendakariak oposizioari
EH Bilduk "ikuspegi zabala" eskatu dio aurrekontuen esparrutik harago doazen akordioak bilatzeko, eta Elkarrekin Podemos-IU beldur da aurrekontuetan jasotako inbertsioa ez ote den nahikoa izango.
2021/10/13 - 14:34
EH Bilduk 'esparru iraunkor bat' eskatu dio Jaurlaritzari aurrekontuez eta erronkez hitz egiteko
Maddalen Iriartek oposizioarekin hitz egiteko esparru "iraunkorra" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, aurrekontuak negoziatzeko eta etorkizuneko erronkei heltzeko, egungo negoziazio-eskemak "ez baitu balio".
2021/10/05 - 14:10
Europako funtsak zein proiektutara bideratu erabakitzeko alderdien foro bat sortzea proposatu du EH Bilduk
"Next Generation" Europako funtsen bidez finantzatuko diren proiektu autonomikoak eztabaidatu eta erabakitzeko Euskadiko alderdien foro bat eratzea proposatu du eh Bilduk, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.