Maddalen Iriarte
2020/09/09 - 12:52
Presoen auzian Sanchezek "ekintzetara" pasatu behar duela adierazi du Iriartek
Bestalde, Gonzalez Solaren inguruan Sanchezek egindako adierazpenak balioztatu ditu: "Horrelako adierazpen bat egin duen Espainiako Gobernuko presidente bakarra da, eta balio bat duela uste dut".
2020/09/09 - 12:33
Presoen auzian Sanchezek "hitzetatik ekintzetara" pasatu behar duela esan du Iriartek
Maddalen Iriartek, EH Bildu alderdiko bozeramaileak, "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, garaia heldu da salbuespeneko eta mendekuzko espetxe politika atzera botatzeko.
2020/09/07 - 15:43
Erakundeetan ekimenak iragarri ditu EH Bilduk, Igor Gonzalezen heriotzarekin lotuta
Gainera, gai horri buruz galdetuko dio koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi, Senatuan.
2020/09/03 - 21:39
Urkullu aukeratu dute lehendakari, hirugarrenez
EAJk eta PSE-EEk Legebiltzarrean duten gehiengo absolutua baliatu dute Iñigo Urkullu lehendakari izendatzeko. Maddalen Iriartek EH Bilduko legebiltzarkideen babesa jaso du soilik.
2020/09/03 - 20:21
Egibarrek esan du EH Bilduren "helburu bakarra" EAJ Gobernutik kentzea dela
Joseba Egibarrek gogor kritikatu du koalizio soberanista eta, besteak beste, pandemia eta Zaldibarko zabortegiko luizia EAJren Gobernuari "kalte egiteko" erabili dituela egotzi dio.
2020/09/03 - 18:53
Iriartek "trantsizio bat" proposatu du, herritarrak erdigunean izango dituena
EH Bilduren lehendakarigaiak "herri akordioen" beharra azpimarratu du, eta hezkuntza, osasun eta enpleguaren euskal legeak onartu behar direla nabarmendu du.
2020/09/03 - 16:18
Trantsizio garaia aldarrikatu du Maddalen Iriartek
Hezkuntzan, osasungintzan eta zaintza alorrean lege berriak adostea proposatu du EH Bilduren lehendakarigaiak.
2020/09/03 - 11:28
Urkullu lehendakari izendatuko du gaur Legebiltzarrak, gehiengo osoz
Aurrekoetan ez bezala, gehiengo eroso batekin gobernatuko du buruzagi jeltzaleak, PSE-EErekin lortutako akordioari esker. Beste hautagaiak, Maddalen Iriartek (EH Bildu), 21 boto izango ei ditu alde.
2020/09/01 - 13:12
Maddalen Iriarte: "Mendia-Urkullu bikoteak ezer gutxi ekarriko digu"
EH Bilduko lehendakarigaiak adierazi duenez, Idoia Mendia gobernuan sartu izana "aulki-joko hutsa" da. Bestalde, ardugabekeriatzat jo du eskoletako geletan 20 umetik gora elkartzea.
2020/09/01 - 12:44
Iriarte: ''Urkulluk erabaki du Mendia sailburu izendatzea''
Urkullu-Mendia tandemak ezer berririk ez duela ekarriko uste du Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak.
2020/08/28 - 20:21
Urkullu eta Iriarte lehendakarigaien hautagaitzak erregistratu dituzte Parlamentuan
Edonola ere, Iñigo Urkulluk bermatuta dauka lehendakari izateko babesa, EAJk eta PSE-EEk gobernua osatzeko ituna egin ostean. Inbestidura saioa irailaren 3an izango da.
2020/08/28 - 12:59
Lehendakari izateko Maddalen Iriarteren hautagaitza erregistratu du EH Bilduk
EH Bilduk Maddalen Iriarteren hautagaitza erregistratu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean. Hurrengo lehendakariaren inbestidura saioa irailaren 3an izango da.
2020/08/27 - 11:56
EH Bilduk Maddalen Iriarte aurkeztuko du lehendakarigai
Arnaldo Otegiren ustez, Maddalen Iriarte da Iñigo Urkulluren politiken alternatiba, eta alderdi, sindikatu eta unibertsitateekin diziplina anitzeko mahai baten alde egin du.
2020/08/22 - 19:49
Pandemian "nahasmena sortzeari uzteko" eskatu dio Iriartek Eusko Jaurlaritzari
Horrekin batera, "eskola-itzulerako plan serio baten gabeziagatik hezkuntza-komunitatearen kezka konpartitzen" duela azpimarratu du EH Bilduko legebiltzarkideak.
2020/08/13 - 14:06
Eusko Legebiltzarrak irailaren 3an izendatuko du Urkullu lehendakari
Bi egun geroago, hilaren 5ean, Urkulluk bere karguaren zina egingo du, Gernikako Batzar Etxean. Irailaren 7an, Eusko Jaurlaritzako kideak Ajuria Eneko Jauregian kargua hartzea aurreikusten da.
2020/08/03 - 14:16
Legebiltzarkideek Konstituzioari men egin behar izatea baztertu du Legebiltzarrak
PP+Cs koalizioaren eskaera atzera bota du organo horrek, argudiatuz Diputazio Iraunkorrak ezin duela "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduerak baldintzatuko dituen erabakirik hartu".
2020/07/27 - 17:25
EH Bilduren 21 legebiltzarkideak akreditatu dira gaur
Datozen egunetan argituko du Maddalen Iriartek lehendakari izateko bere burua aurkeztuko duen. Estatus politiko berria ezinbestekotzat jotzen du EH Bilduk
2020/07/24 - 18:14
Otegik ohartarazi du "gobernu indartsua erronkei aurre egiten diena" dela
EH Bilduren buruak esan du ez dela nahikoa gehiengoa izatea. "Okerren pasatzen ari direnentzako" politikak "premiaz" martxan jartzea eskatu dio CCOOk Eusko Jaurlaritza berriari.
2020/07/21 - 10:54
EH Bilduk eta UGTk lehen bilera ofiziala egin dute
Datozen egunetan EH Bildu bilera gehiago egingo dute Podemos Euskadirekin eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuekin, "iritziak konpartitzeko eta krisiari irtenbidea ezkerretik emateko" asmoz.
2020/07/06 - 18:59
Araba giltzarri, Voxek Legebiltzarrean eserleku bat lor dezan U12ko hauteskundeetan
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke. PSE-EE, Elkarrekin Podemos-IU eta PPren eta Ciudadanosen koalizioak osatuko lukete ganbera, hurrenkera horretan.