Maddalen Iriarte
2021/09/13 - 18:05
Parisko Dei Auzitegiak bertan behera utzi du Josu Urrutikoetxearen epaiketa
Epaileak uste du ez daudela argi Urrutikoetxeari egozten zaizkion karguak eta irregulartasun ugari egon direla prozesuan; instrukzio fasera bidali du atzera sumarioa.
2021/07/30 - 16:32
EH Bilduk tresna burujabeak eskatu ditu, Presidenteen Biltzarrean ikusitako "antzerkiaren" aurrean
Maddalen Iriartek "estatus berri bat" eskatu du Espainiako Estatuarekin, "berdinetik berdinera eta bermeekin". Horrez gain, oraindik itundu barik zeuden hiru zerga-figurak ituntzeko akordioa "zazpi hilabeteko atzerapenarekin" iritsi dela nabarmendu du.
2021/06/24 - 15:32
EH Bilduk elkartasuna adierazi die deklaratzera joan diren Ernaiko kideei
Maddalen Iriartek "disparatetzat" jo du Jaurlaritzak gorroto delituarekin lotu nahi izatea gertatutakoa. Iriartek deliturik ez asmatzeko eskatu dio Erkoreka Herrizaingo sailburuari.
2021/06/15 - 12:06
Maddalen Iriarte: "Komunitate zientifikoak esan behar du neurriak malgutu ala ez"
Maddalen Iriarteren ustez, pandemia honetan zientziari "ez zaio behar bezain beste kasu egin" eta erabakiak geldo hartzeak ekarri du "pandemiak aurre hartzea".
2021/06/05 - 15:38
Klima aldaketaren aurka "marketina nahikoa ez" dela ohartarazi du Iriartek
Araian (Araba) egindako ekitaldian, munduko biztanleria euskal herritarrak bezala biziko balitz 2,5 planeta beharrezkoak liratekeela ohartarazi du EH Bilduko bozeramaileak.
2021/05/18 - 17:15
EH Bilduk barnealdeak toki seguruagoak izateko neurriak proposatu ditu
Listu bidezko test lasterren erabilera orokortzea eta barrualdeetan CO2 neurgailuak jartzea jasotzen duen legez besteko proposamena aurkeztu dute, kutsatzeko arriskua murrizteko helburuarekin.
2021/05/06 - 16:37
Sagarduiren kontrako gaitzespen mozioa eztabaidatuko da ostegunean Legebiltzarrean
Jaurlaritzak eta Osasun sailburuak pandemiari aurre egiteko ordua huts egin duela esan du EH Bilduk. Lehendakaria, Erkoreka eta Sagardui gezurretan ibili direla ere salatu du Iriartek.
2021/05/04 - 13:37
EH Bilduk uste du Urkullu "inprobisatzen" ari dela alarma egoeraren amaiera atarian
Maddalen Iriarteren ustez, lehendakariak iragarritako dekretua "apur bat berandu" iritsi da eta Eusko Jaurlaritzari duen plana mahai gainean jarri eta egoera "lehenbailehen" argitzeko eskatu dio.
2021/04/20 - 14:19
Iriarte: "EAEko pandemiaren aurkako legea, fikziozko legea da"
EH Bilduren legebiltzarkideak uste du murriztailea dela, fikzio batean oinarrituta dagoena, eta jendea babestu beharrean murrizketak baino ekartzen ez dituena.
2021/04/20 - 12:07
Maddalen Iriarte: "Pandemiaren kontrako legea fikziozko lege bat da"
Maddalen Iriartek ez du argitu EH Bilduk Pandemiaren kontrako legearen aurka edo alde bozkatuko duen, baina Iriarteren ustez "lege zigortzaile" bat da.
2021/04/15 - 15:45
EH Bilduk EAEko alarma egoeraren amaierari buruzko txosten juridikoa eskatu du
Koalizioaren ustez, alarma egoera neurri "zentralizatzailea" izan arren, biztanleria babesteko "beharrezkoa" da.
2021/03/26 - 14:21
Euskadik pandemiari aurre egiteko tresna eraginkorrak dituela esan du Urkulluk
EH Bilduk "komunikazio argia eta neurri koherente eta ulergarriak" eskatu dizkio lehenkariari, herritarrak "nahastuta eta haserre" daudelako.
2021/03/22 - 13:29
''Herri honetan bakerako eta elkarbizitzarako urrats handiak eman behar ditugu''
Maddalen Iriartek uste du "herri honetan badirela alderdi eta pertsona batzuk prozesu horri zailtasunak" jartzen dizkiotenak.
2021/03/22 - 12:43
Iriarte: Marlaskak ezikusiarena egiten zuen atxilotutakoek tortura salatzen zutenean
EH Bilduk biktimen erreparaziorako egindako pausoak nabarmendu ditu eta Anduezari Egigurenekin eta Zapaterorekin hitz egiteko eskatu dio: "Biek diote bake gizona dela".
2021/03/10 - 13:53
EH Bilduk Europako funtsak ''Madrilen elkarrekin defendatzea'' proposatuko dio EAJri
Iriartek esan du puntu askotan bat datozela EH Bilduren eta Jaurlaritzaren proposamenak, eta akordioa bilatzeko eskaera Iñigo Urkullu lehendakariari helaraziko diola iragarri du.
2021/03/05 - 12:33
Urkullu: "Arazoak izan ditugu, guztiek bezala, baina erantzun dugu"
Pandemian zehar erakutsitako jarrera "negatiboa" aurpegiratu dio lehendakariak EH Bilduri. "Positibora" aldatzea espero du agintariak. Koalizioarekin bi aste barru bilduko dela iragarri du.
2021/02/25 - 10:31
Maddalen Iriarte, Miren Larrioni buruz: ''EH Bilduk esan beharreko guztia esan du''
Maddalen Iriartek Legebiltzarraren atarian adierazi duenez, "Larrionen dimisioa onartu eta berehala, EH Bilduk gardentasun osoz kaleratu zuen informazio guztia.
2021/02/15 - 18:50
Euskal alderdien erreakzioak, Kataluniako hauteskunde emaitzen harira
Ordezkari politikoek eta lehendakariak Kataluniako emaitzak baloratu dituzte.
2021/01/23 - 20:42
Polemika eragin dute Maddalen Iriartek ETAk eragindako minari buruz esandakoek
ETAk eragindako minaren "izaera justu edo injustua"ri buruzko titular batek kritika zaparrada ekarri dio, eta bere hitzak manipulatuak izan direla salatu du EH Bilduko bozeramaileak.
2021/01/19 - 14:26
EH Bilduk osoko zuzenketa eta 36 zuzenketa partzial aurkeztu dizkie aurrekontuei
Horien bidez, 429 milioi euroko aldaketak sustatu nahi ditu koalizio subiranistak.