EH Bilduk barnealdeak toki seguruagoak izateko neurriak proposatu ditu
EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean, gune itxietan segurtasuna areagotzeko neurri zehatzak jasotzen dituena, hala nola listu bidezko test azkarren erabilera orokortzea eta CO2 neurgailuak instalatzea gune itxietan, koronabirusa kutsatzeko arriskua murrizteko.
Maddalen Iriarte eta Rebeka Ubera legebiltzarkideek proposamenaren aurkezpen prentsaurrekoan adierazi dute, txertaketa kanpainak abiada hartu duen arren, talde immunizaziotik "urrun" gaudela oraindik. Gaineratu dutenez, hori lortzean ere, denbora batez neurri osagarriak betetzen jarraitzea "beharrezkoa izango da".
Bere ekimenean, Osasun Sailak listu bidezko test azkarrak astean bitan egiteko aukera aztertzea proposatu du EH Bilduk. Proba mota hori "% 100ean fidagarria ez" dela onartu arren, koalizioak uste du "kutsadurak detektatzeko eta birusaren hedapena prebenitzeko tresna baliagarria" dela, Uberak azaldu duenez, "espazio itxietara sarbide seguruagoa bermatzeko balioko lukeelako", hala nola ostalaritzara, kultur jardueretara, garraio publikora, lantokietara, gimnasioetara edo kiroldegietara.
Testen emaitzak aplikazio digital batean erregistratzea eta positibo ematen dutenei berehala PCR proba bat egitea proposatzen dute. Sistema horren bitartez, kasu bakoitzaren trazabilitatea "berme handiagoekin" osatuko litzateke, alderdiaren iritziz.
Osasun Sailak aplikazio hori diseinatu eta baliabideak jartzea proposatzen du, listu bidezko testa prezio baxuan egon dadin farmazietan, bai eta taberna, jatetxe, kiroldegi edo lantokietan ere saltzeko aukera aztertzea ere.
EH Bilduren proposamenak jasotzen duen beste neurria da CO2 neurgailuak eta airea garbitzeko sistemak jartzea eremu itxietan, publikoetan zein pribatuetan (merkataritza, ostalaritza, lantokiak, hezkuntza zentroak eta garraioa), "airearen kalitatea hobetuko" lukeelako eta "ostalaritzari eta merkataritzari oro har bultzada emango" liokeelako.
Birusari aurre hartzea
Proposamen horiekin “prebentzioan sakontzea dugu helburu”, Iriartek azaldu duenez, bai eta Jaurlaritzak orain arte pandemiaren aurka erabili duen "estrategia gainditzea" ere.
“Birusaren atzetik ibili beharrean, birusaren ondorioak tratatu beharrean, birusari aurrea hartu behar diogu. Helburua ezin da birusaren ondorioei erantzutea izan, kutsatzeak ekiditea baizik. Prebentzioa, hitz batean", adierazi du EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak. Era berean, Jaurlaritzari eskatu dio jarrera proaktiboagoa izateko, estrategia ezin baita izan "behatzak gurutzatzea eta itxoitea, ea horrela dena konpontzen den”.
Iriartek, EH Bilduren lan "eraikitzailea eta proposatzailea" aldarrikatu du; izan ere, pandemia hasi zenetik, Legebiltzarrean eztabaidatu diren 86 proposamenetatik 70 koalizioak aurkeztu dituela esan du, nahiz eta, "tamalez", % 84 EAJk eta PSE-EEk baztertu egin dituen, batzuetan "eztabaidatu ere egin gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.