Maddalen Iriarte
2020/05/12 - 14:09
EH Bilduk uste du akordio bat egon dela Euskadi 1 fasera igarotzeko
Iriartek deitoratu du Eusko Jaurlaritzak "klasera korrika itzultzeko" eta orain "ikastetxe bakoitzaren esku uzteko" sortutako "segurtasun ezak".
2020/05/10 - 19:31
"Azkarregi joan" nahi izatea egotzi dio EH Bilduk EAJri
"Justifikatu gabeko urgentzia bat dago, eta hori bakarrik ulertzen da jakinda euren kalkuluak egin dituztela eta hobeto datorkielako", Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzetan.
2020/05/08 - 15:14
Krisia hauteskundeak buruan dituela kudeatzea leporatu dio oposizioak Urkulluri
Diputazio Iraunkorrean egindako agerraldian, Euskadik hauteskundeak egiteko beharrezkoak diren “prebentziozko baliabide nahikoak” dituela azpimarratu du lehendakariak.
2020/04/24 - 19:46
COVID-19aren krisi betean hauteskundeak deitzea ez du egoki ikusten oposizioak
Alderdien mahaia deitzea txalotu egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta bazela horretarako garaia esan diote lehendakariari.
2020/04/24 - 11:21
EAJk ezezkoa eman dio elkarlanerako mahai bat sortzeko EH Bilduren proposamenari
COVID-19aren aurrean hartu beharreko erabakiak "denon artean adostuta" hartzea eskatu du EH Bilduk. EAJren ustez, horrelako "foro asanblearioek" prozesua moteldu besterik ez dute egiten.
2020/04/18 - 18:52
Alderdiekin hitz ez egiteagatik akordiorik ez lortzea leporatu dio Iriartek Urkulluri
EH Bilduko bozeramaileak esan duenez, lehendakariarekin hitz egin zuen azken aldia apirilaren 5eko hauteskundeak atzeratzea erabaki zutenean izan zen.
2020/04/16 - 15:00
Otegik Sanchezi: "Zer egin nahi duen argitu behar du akordioak egin aurretik"
Jarduera ekonomikoari dagokionez, beharrezko neurriak hartu behar direla esan du, "konfinamendua berriro ezarriko balitz ondorioak okerragoak izango liratekeelako".
2020/04/14 - 15:24
EH Bilduk "herri gisara erantzuteko euskal estrategia" eskatu dio Urkulluri
Maddalen Iriarte Legebiltzarreko bozeramaileak “pandemian zeresana duten guztiekin” mahai bat antolatzea proposatu du, “berreraikuntza justua, orekatua eta iraunkorra izan dadin”.
2020/04/02 - 15:09
Lehendakariak krisiaren aurrean izandako erreakzioa kritikatu du oposizioak
Osakidetzaren egoera eta oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoaren etetea izan dira gai nagusiak.
2020/03/03 - 15:06
Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean, Araban aulki bat erdietsita
EiTB Focusen arabera, EAJk irabaziko lituzke autonomikoak, eta EH Bildu eta PSE-EE izango lirateke bigarren eta hirugarren indarrak. Barne-krisiek kalte egin liezaiekete PPri eta Elkarrekin Podemosi.
2020/03/03 - 14:01
EiTB Focus: Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta; hemezortzigarren EiTB Focus izango da. Apirilaren 5eko hauteskundeak izan ditu hizpide oraingoan.
2020/02/21 - 20:18
Zaldibarko zabortegiko krisiagatik alderdien mahai bat osatzeko eskatu du EH Bilduk
Larrialdi eta krisi egoeretan, lehentasuna "herritarrak zaintzea eta babestea" izan behar dela gogorarazi du Maddalen Iriartek.
2020/02/18 - 12:24
Lehendakaria eta sailburuak ''berandu eta behartuta'' agertu direla salatu du Iriartek
Maddalen Iriartek salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak gai hau kudeatzeko izan duen modua "sinesgarritasun krisia" izan da Jaurlaritzarentzat.
2020/02/15 - 18:43
Iriarte: "Krisi egoera baten aurrean ezkutatzen ez den Gobernu bat merezi dugu"
Zaldibarreko zabortegian izandako luiziaren kudeaketa hizpide izan du Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak Durangon.
2020/02/13 - 20:52
Gehiengo osoa lortuko luke EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizioak
EAJren eta PSE-EEren gorakadak gehiengo osoa lortzea gauzatuko luke. EH Bilduk bigarren indar politikoa izaten jarraituko luke, eta Elkarrekin Podemosek eta PPk, aldiz, behera egingo lukete.
2020/02/13 - 15:19
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, EiTB Focusen arabera
EiTB Focus inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta alde handiarekin gainera. PSE-k ere gora egingo luke eta EH Bilduk eutsi egingo lieke oraingo emaitzei.
2020/02/11 - 12:33
Urkullu lehendakariaren aurka gogor jo du Maddalen Iriartek
Maddalen Iriartek onartezintzat jo du Urkullu oposizioaren blokeoaz mintzatzea hauteskunde deialdia justifikatzeko. Horrek, lehendakariaren ezintasuna baino ez duela erakusten esan du.
2020/02/09 - 15:23
"Herri bat irabazteko" apustua berretsi du Iriartek
EH Bilduko lehendakarigaiaren hitzetan, "herritar bakoitzaren eguneroko lana ezinbestekoa da euskal errepublika askea" eraikitzeko.
2020/02/05 - 13:44
EH Bildu: ''Urkulluk badaki datozen hilabeteak deserosoak izango direla''
Maddalen Iriartek adierazi duenez, "Urkullu ez da herri interesetan pentsatzen ari, alderdi interesetan baizik".
2020/02/04 - 13:42
Maddalen Iriarte: "Jaurlaritzak ez du proiekturik, berdin zaio noren babesa izan"
Akordioak "edonorekin egitea" berdin zaiola leporatu dio EH Bilduren lehendakarigaiak Urkulluri, eta EAJk Llotjako adierazpenarekin bat egiteko aukera zabalik duela gaineratu du.