COVID-19aren krisi betean hauteskundeak deitzea ez du egoki ikusten oposizioak
Abuztua baino lehen egin nahiko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Iñigo Urkullu lehendakariak, eta hala jakinarazi dio gaur Diputazio Iraunkorrari, COVID-19aren krisiaren inguruko kudeaketaren azalpenak emateko egin duen agerraldian. Harriduraz hartu dute iragarpena oposizioko alderdiek, eta krisi betean hauteskunde eguna ezartzearen inguruan zalantzak agertu dituzte.
Halaber, apirilaren 30erako alderdien mahaia deituko duela ere iragarri du lehendakariak, koronabirusarengatik ezarritako larrialdi egoera eta hauteskunde deialdia aztertzeko. Alderdi Popularrak ez, gainerako alderdi guztiek txalotu egin dute alderdien bilera deitu izana, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bazela horretarako garaia esan diote Urkulluri.
EH Bildu
Maddalen Iriarte EH Bilduko eledunak begionez ikusi du lehendakariak , "behingoz", alderdien mahaia deitzea, baina beste hainbat eragilek ere mahai horretan egon beharko luketela esan dio Urkulluri. Eragile sozialen eta ekonomikoen, eta adituen ekarpena ezinbestekoa da, ezker abertzaleko koalizioaren iritzian, bizi dugun krisi egoeran erabakiak hartzeko.
Hauteskundeak uztailean egiteko aukeraren aurrean, "harridura" agertu du Iriartek, besteak beste, garai egokiena denik ez duelako uste. EH Bilduko bozeramailearen ustez, "politikoki normala ez den egoera batean" gauden arren, ez da hauteskundeak deitzeko une aproposa, "osasun egoerak lagunduko duen ere ez baitakigu". Gainera, herritarrak une honetan hauteskundeei buruz hitz egiteko prest ez daudela uste du.
Konfinamendua malgutzeko EAErako plana denen artean adostua izatea eskatu dio lehendakariari Iriartek, eta gogor kritikatu du alarma egoera ezartzearekin batera Espainiako Gobernuak erakutsi duen "jarduera zentralizatzailea". Horren aurrean, erabakiak "euskal herritarrak aintzat hartuta" eta "hemendik" har ditzala esan dio Urkulluri, horretarako "tresnak" baditugula azpimarratuz.
Elkarrekin Podemos
Jon Hernandez Elkarrekin Podemoseko ordezkariaren iritzian, Eusko Jaurlaritza eta EAJ hauteskunde kanpainan pentsatzen ari dira, eta orain ez da horretarako unea. Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak eztabaidatzeko eta adosteko alderdien mahai bat eratzeko eskatu dio lehendakariari.
Halaber, Diputazio Iraunkorrak Gobernuaren kontrolerako lana egin behar duela eta horretarako akordio politiko batera heltzea ezinbestekoa dela erantsi du.
Hauteskundeetarako hilabetea talde parlamentarioekin hitz egin gabe proposatu izana aurpegiratu dio Urkulluri, eta data bat orain iragartzea “arriskutsua” izan daitekeela ohartarazi dio, koronabirusaren bilakaera zein izango den ziurtatuta ez dagoelako.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoak eta gizarte eragileak baztertu eta mespretxatu egin dituela salatu du. Confebasken eta botere ekonomikoaren alboan jarrita, erabakiak konpartitzeari uko egin diola gaineratu du.
PP
Carmelo Barriok lehendakariari eskatu dio argitu dezala ea zein batzorde zientifikok gomendatu dion hauteskundeak abuztua baino lehen egitea, eta erantsi du apirilaren 30ean "Urkullu lehendakarigaiaren kanpaina" hasiko dela
Horrez gain, hainbat kontu leporatu dizkio: test nahikoa egin ez izana, osasun arloko langileentzako babes neurri guztiak ez bermatzea edota maskaran banatzerakoan izan diren akatsak.
Langile autonomoei zuzendutako laguntzak kudeatzerakoan Lanbiden sortu diren arazoak ere ekarri ditu gogora, eta ekonomia eta enplegua sustatzeko plan zehatz bat aldarrikatu du, laguntza zuzenekin eta zerga-salbuespenekin.
PSE-EE
EAJrekin batera Eusko Jaurlaritzan agintzen duen PSE-EEko buruzagi Idoia Mendiak begi onez hartu du Urkulluk hilaren 30ean alderdi guztiekin biltzeko asmoa iragarri izana.
Hauteskundeen harira, berriz, erabaki hori lehendakariak hartu behar duela esan du, baina lehentasuna herritarren osasuna bermatzea dela azpimarratu du.
Bestalde, Mendiak esan du krisi honetan hartu beharreko neurriak alderdi guztiekin eztabaidatu eta adostearen aldekoa dela.
Lehendakariari kritika txiki bat egin dio, Pedro Sanchezen Gobernuaren jarduteko moduari buruz egin dituen adierazpena direla eta. Konfinamendua biguntzeko erabakia Espainiako Gobernuari dagokiola gogoratu du eta PSOEren asmoa neurri horiek erkidegoetako agintariekin batera hartzea dela esan du.
"Bakarrik ez dugu krisi hau gaindituko", ohartarazi du.
EAJ
Joseba Egibarrek, berriz, oposizioko taldeen kritikei erantzun die, alderdien mahaia beste batzuetan ere osatu dutela esanez eta hauteskundeen atzeratzea talde guztien artean zela gogoratuz.
Ildo berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa ematen ez duela gezurtatu du eta Osasun Sailak talde parlamentarioei astero txostenak bidaltzen dizkiela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.