Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egiteko aukera iragarri du Urkulluk
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egiteko aukera iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur, Gasteizko Ganberako Diputazio Iraunkorrean. Apirilaren 5erako zeuden deituta EAEko hauteskundeak, baina COVID-19aren pandemia dela eta, atzeratzea erabaki zuten alderdi guztiek aho batez.
Pandemiari aurrean Eusko Jaurlaritza egiten ari den kudeaketaren inguruko azalpenak eman ditu gaur Urkulluk Legebiltzarrean, eta bertan egin du hauteskundeen inguruko iragarpena. Minutu bateko isilunearekin abiatu da saioa, koronabirusak utzitako hildako guztien omenez.
Lehendakariak esan duenez, apirilaren 30erako alderdien mahaia deituko du, larrialdi egoera aztertzeko eta hauteskundeen inguruko bere asmoak azaltzeko. Abuztua baino lehen egin nahiko lituzke bozak Urkulluk. "Datorren apirilaren 30ean osasun larrialdia ebaluatzeko eta hauteskunde deialdia aztertzeko alderdi politikoen mahaia deitzea erabaki dut", adierazi du.
Hiru arrazoi aipatu ditu lehendakariak, hauteskundeak udan egiteko. Batetik, bere hitzetan, Jaurlaritzaren osasun adituen aurreikuspenen arabera, "uztailean kutsatzeko arriskua tasarik baxuenean egon daiteke", eta, aitzitik, "udazkenean, baliteke gaixotasuna berriro hedatzea, eta ez dugu txertorik izango". Hori dela eta, hauteskundeak egiteko aukera aztertzeko premia ikusten du Urkulluk.
Bestalde, krisiaren dimentsioak "Legebiltzarra eratuta eta funtzio guztiak dituen Gobernua lehenbailehen izatea" eskatzen duela adierazi du lehendakariak bere agerraldian. Hori dela eta, udan hauteskundeak eginez gero, eta Legebiltzarra eratzeko hainbat aste beharko direla kontuan hartuta, urtea amaitzerako erakundeak martxan izatea posible izango litzakeela uste du, tartean, datorren urterako aurrekontu proiektua marraztu ahal izateko.
Azkenik, lehendakariak esan du alderdi guztiak ari direla agerraldiak eskatzen Legebiltzarrean, pandemiaren inguruko neurriak eztabaidatzeko, eta, horregatik, erakundeak ahalik eta azkarren martxan jartzea nahiko lukeela esan du.
Apirilaren 26tik aurrera konfinamenduaren malgutze fasea abiatuko dela azpimarratu du, eta, besteak beste, etorkizunera begirako erabaki ekonomikoek eta sozialek "garrantzi handiagoa" hartuko dutela adierazi du. Elkarlana da "aurrera egiteko bide bakarra", Urkuluren arabera. "Ez da aukera bat, gizarte osoaren onerako aurrera egiteko bide bakarra baizik", zehaztu du.
Biktimei, omenaldia
Koronabirusak utzitako biktima guztien omenezko agur-ekitaldia egitea pentsatzen ari direla ere aurreratu du Urkulluk.
"Erakundeen eta gizarte osoaren izenean antolatutako ekitaldi solemne bat. Euren senideak nahi bezala agurtzeko aukerarik izan ez duten familiei elkartasuna adierazteko ekitaldia ere izango da", esan du. Horretarako, alderdi guztien adostasuna bilatuko dutela nabarmendu du.
Trantsizio plana
Normaltasunera itzultzeko Jaurlaritza diseinatzen ari den planaren inguruan ere aritu da lehendakaria, eta hainbat zertzelada aurreratu ditu. Oraindik, harik eta txertoa izan arte, hilabete asko igaroko direla, eta, beraz, "koronabirusa gure artean luzaroan" egongo dela ziur agertu da.
Mahai gainean duten planaren arabera, maiatzaren bigarren hamabostaldirako, besteak beste, denda txikien eta ile-apaindegien "irekiera mugatua" aurreikusten du Jaurlaritzak. Tabernen eta jatetxeen irekiera aurrerago izango litzateke.
Aisialdirako guneak eta kulturarako espazioak (museoak, antzokiak …) ere, maiatzaren bigarren erdialdean zabaltzen hastea aurreikusten du Gasteizko Gobernuak, horiek ere, hainbat mugekin. Halaber, kultur eta kirol ekitaldiak poliki poliki, neurriak ezarrita, antolatzen hasteko aukera legoke, epe horretatik aurrera.
Hezkuntza-zentroei dagokienez, DBHko laugarren mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzultzeko aukera berretsi du Urkulluk, horien "premiak hala eskatzen duelako".
Laguntza ekonomikoak
Bestalde, enpresari txiki eta ertainei zein autonomoen kolektiboari bideratutako laguntzen kopurua handitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak; beste 500 milioi euro bideratuko ditu horretara. Gauzak horrela, koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko helburuarekin martxan jarritako diru-partida 1.555 milioi eurora iritsiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.