Madril
2023/11/15 - 14:28
Kongresua 1.600 poliziak blindatuta geratu da Sanchezen inbestidurarako
Gainera, goizean goizetik segurtasun dispositibo handia zabaldu dute Ferrazen eta inguruetan, PSOEren egoitzaren aurkako erasoak geldiarazteko. Espainiako banderak zeramatzaten dozenaka lagunek txistu egin diete Sanchezen bazkideei Kongresuaren inguruetan.
2023/11/15 - 11:58
1.600 poliziak Kongresuko segurtasuna zainduko dute Sanchezen inbestiduran zehar
Kongresuaren inguruan kontrolak ezarri dira eta sartzeko mugak daude. Gainera, Diputatuen Kongresuaren perimetro osoa guztiz hesituta dago.
2023/11/13 - 23:30
1.200 ultraeskuindar inguru bildu dira Ferrazen, amnistiaren aurkako protesten hamaikagarren egunean
Vox alderdiko hainbat buruzagi bertaratu dira, tartean Santiago Abascal, Tucker Carlson Fox Newseko aurkezle ohiarekin batera. Ultraeskuineko alderdiak X sare sozialaren bidez deitu du protesta, mezu honekin: "PSOE estatu-kolpea ematen ari da. Ferrazen ikusiko dugu elkar".
2023/11/12 - 22:32
Mila pertsona baino gehiago bildu dira Ferraz kalean, hamargarren gauez, PSOEren aurkako protestetan
22:00ak aldera, tentsioa izan da berriro ere, kaputxadun jendea lehen lerroan kokatu denean, PSOEren egoitzarako sarbidea babesten zuten hesien aurrean. Istiluen aurkako agenteei botilak eta beste objektu batzuk jaurti dizkiete.
2023/11/12 - 15:34
PPk eskuina mobilizatu du Espainiako Estatu osoan amnistia legearen aurka
Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere egin dituzte protesta ekitaldiak, eta Iruñean oso jendetsua izan da. Madrilen, erdigune osoa hartu du manifestazioak, eta protesta egiten jarraituko dutela hitzeman dute.
2023/11/12 - 12:52
Alderdi Popularra amnistia legearen kontra manifestatu da Madrilen
Alderdi Popularrak amnistia legearen aurka protestatzeko gaurko deitutako elkarretaratzean, Alberto Nuñez Feijoo PPko burua ere egon da. Voxek bat egin du deialdiarekin.
2023/11/11 - 23:54
Hamahiru atxilotu eta sei zauritu Ferrazen, bederatzigarren protesta egunean
Poliziak manifestarien aurka (mila inguru) egin du, kaputxadun batzuk polizia-lerroaren aurka objektuak jaurtitzen hasi ostean. Bederatzigarren egunez jarraian, protestak izan dira PSOEren egoitza aurrean, Madrilen, amnistiaren eta PSOEk hainbat alderdirekin egindako akordioen aurka.
2023/11/11 - 17:36
Frente Obreroko kideak amnistiaren aurka manifestatu dira Ferrazen, eta traidoretzat jo dute Sanchez
200 bat lagunek protesta egin dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearen aurka, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiarekin adostutako akordioa gaitzetsi dute.
2023/11/11 - 09:47
Istiluak izan dira berriro Madrilen, Sanchezen aurkako protesten 8. gauean
Inbestidura itunen aurkako elkarretaratzea egin dute berriro Ferraz kalearen inguruan, PSOEren egoitza nagusitik gertu, eta pertsona bat atxilotu eta kazetari bat zauritu dute.
2023/11/10 - 10:00
Istiluak, kargak eta 24 pertsona atxilotuta, amnistiaren akordioaren aurkako protestetan
Zazpigarren egunez jarraian, eta PSOEk eta Juntsek akordioa lortu berritan, 8.000 pertsona bildu dira Ferraz kaleko egoitza sozialistaren aurrean. Liskarrak gorabehera, ez da inor zauritu.
2023/11/10 - 09:52
Gutxienez 15 pertsona atxilotu dituzte amnistia legearen aurkako protestan, desordena publikoa egotzita
8.000 pertsona inguru bildu dira ostegun honetan Ferraz kaleko egoitza sozialistaren inguruan. Duela zazpi egun hasi ziren protestak, eta atzo areagotu egin ziren PSOEk eta Juntsek lortutako akordioarekin bat.
2023/11/09 - 22:14
Ultraeskuindarren zazpigarren protesta eguna Ferrazen, PSOEk eta Juntsek akordioa itxi ostean
Milaka pertsona bildu dira gaur Poliziak babestutako PSOEren egoitzaren aurrean, Madrilgo Ferraz kalean, independentistekin egindako itunen eta amnistia legearen aurkako zazpigarren protesta egunean.
2023/11/09 - 17:40
Vidal-Quadras Kataluniako PPko presidente ohiari tiro egin diote, eta Poliziak zio ideologikoak baztertu ditu
Vox alderdiaren sortzailea ere badena ospitalean dago, egonkor. Poliziak baztertu egin du tiroketak eragile ideologikorik izatea, eta sikario baten lana dela esan du.
2023/11/08 - 14:44
Feijook Ferrazeko istiluak gaitzetsi ditu eta Sanchezi leziorik ez emateko eskatu dio
"Utz ditzagun gauzak argi. Alde batetik, ekintza bortitzak eta demokratikoak egiten edo amnistiatzen dituztenak daude, eta, bestetik, bata eta bestea gaitzesten dituztenak", adierazi du Alderdi Popularreko presidenteak.
2023/11/08 - 14:32
Feijook istiluak gaitzetsi ditu, baina Sanchezi leziorik ez emateko eskatu dio
Alderdi Popularreko presidenteak Ferrazeko PSOEren egoitzaren aurkako ekintza bandalikoak gaitzetsi ditu, baina Pedro Sanchezi ohartarazi dio ezin duela leziorik eman independentistekin negoziatzen ari den Amnistia Legearekin "indarkeriari amnistia" emango dionean.
2023/11/08 - 13:54
''Biolentzian eta gorrotoan bukatzen duten manifestazioak'' bertan behera uzteko deia egin du lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakariak gogor gaitzetsi ditu Madrilen azken orduetan izandako istilu larriak. "Jarrera antidemokratiko hauek hauspotzen dituzten pertsonak konplizeak dira eta zuzeneko erantzukizuna dute. Arduragabe hutsak dira", adierazi du lehendakariak.
2023/11/08 - 13:53
Lehendakariak "onartezintzat" jo ditu istiluak, eta horrelako manifestazioak bertan behera uzteko eskatu du
Iñigo Urkullu lehendakariak "irmotasun osoz" gaitzetsi ditu "ideologia faxista duten taldeek" eragindako gertakariak eta "justifikaziorik gabeko jarrera hauek".
2023/11/08 - 13:20
Gamarrak istiluak gaitzetsi, eta "gizartearen gogo txarra" modu baketsuan bideratzea eskatu du
"Gizartearen gogo txarra eta Sanchez negoziatzen ari den amnistiaren kontrako oldarraldia bideratzeko modu asko daude. Horretarako, bide baketsuak eta demokratikoak aukeratu behar dira beti, PPk egin ohi duen bezala", esan du.
2023/11/08 - 12:02
Diaz Ayusok indarkeria gaitzetsi du, baina ''demokraziaren alde'' protesta egiten dutenak defendatu ditu
Madrilgo Asanbladako osoko bilkuran egindako lehen agerraldian, Isabel Diaz Ayusok gaitzetsi egin ditu azken egunetako "ekintza bandalikoak". Egileak "atxilotzea eta epaitzea" espero duela gaineratu du eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei babesa eskaini die
2023/11/08 - 10:44
Iñigo Martinezek "arduragabekeria" egotzi dio PPri, Ferrazeko protestak "argi" ez gaitzesteagatik
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako legebiltzarkidearen iritziz, Euskadiko PPko presidenteak manifestazio "sanoak" direla esanez egindako adierazpenek argi erakusten dute PPren jarrera eta "arduragabekeria".