Manifestazioak
2024/10/20 - 16:35
Pedro Sanchezen aurkako elkarretaratzea egin dute Madrilen, PPren eta Voxen bultzadarekin
Espainia Konstituzionalaren aldeko Plataformak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Madrilen, hauteskundeak eskatzeko, "batasunaren, duintasunaren, legearen eta askatasunaren alde". PPko eta Voxeko politikariek hartu dute parte ekitaldian.
2024/10/19 - 23:23
Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektua gelditzeko eskatu dute milaka lagunek Gernikan
Manifestariek egitasmoa gelditzeko eskatu dute, "Busturialdearen etorkizunaren alde". Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta, parte-hartzaileek salatu dute proiektuak ez diela eskualdearen beharrizanei erantzuten, "erakunde pribatu baten nahiei baizik".
2024/10/19 - 22:54
''Gutxi batzuen mesederako'' izango den Guggenheim Urdaibai proiektua ''bihar bertan'' gelditzeko eskatu dute
Busturiak bere etorkizuna erabaki nahi duela adierazi dute milaka lagunek Gernikan, "pertsonak eta natura erdigunean jarriko dituen etorkizuna" aldarrikatu eta Urdaibai ez dagoela salgai esanez. Diru publikoa "gutxi batzuen interesentzako eta natura suntsitzeko erabiltzea" bidegabe jo dute.
2024/10/19 - 20:37
Manifestazioa Gernikan, Guggenheim museoaren proiektuaren aurka
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak manifestazio "zaratatsua" egin du 18:00etan hasita Gernikan, museo berriaren proiektua gaitzesteko.
2024/10/19 - 19:27
Bularreko minbizia osasun publikoaren krisi bat dela aldarrikatu dute Bilbon eta Donostian
Bi manifestazio egin dituzte aipatu hiriburuetan, neurri gehiago eskatzeko, eta kolore arrosarekin ez direla identifikatuta sentitzen adierazteko.
2024/10/15 - 00:33
Manifestazio "zaratatsua" deitu dute larunbaterako, Urdaibain Guggenheim berria eraikitzearen aurka
Guggenheim Urdaibai plataformak esan du proiektuak "marra gorri" guztiak zapaltzen dituela ingurumen legeriaren arloan, eta salatu du "fundazio pribatu" baten nahiak asebetetzen dituela, "gutxi batzuen mesedetan".
2024/10/13 - 13:32
Manifestazio jendetsua egin dute Donostian, txirrindulari lasterketak egiteko dituzten zailtasunak salatzeko
Gipuzkoan txirrindularitza probak antolatzeko zailtasunak dituztela salatu dute gaur eguerdian Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak, txirrindularitza taldeek eta txirrindulariek.
2024/10/07 - 22:13
CCOOk eta UGTk greba orokorra deitu dute errepideko garraiolarien erretiro aurrerapena eskatzeko
Deialdi honen bidez, garraiolarien erretiro aurreratua arautzea eskatu nahi dute, lanbidearen arrisku-mailagatik. Lanuztea urriaren 28an, azaroaren 11n, 28an eta 29an, eta abenduaren 5ean eta 9an egingo da, eta abenduaren 23tik aurrera mugagabea izango da.
2024/10/05 - 23:27
Manifestazio jendetsuak izan dira mundu osoan Palestinaren alde
Israelek Gazako inbasioa abiatu zuenetik urtebete beteko da astelehenean. Larunbatean, manifestazioak egin dituzte palestinarren aurkako erasoak amaitzea eskatzeko; izan ere, Gazan bakarrik 41.000 pertsona baino gehiago hil ditu orain arte Israelek.
2024/10/05 - 22:55
Palestinarekiko elkartasun uholdea Iruñean, ''Genozidio bat, 76 urteko erresistentzia'' lelopean
Deitzaileen arabera, 12.000 pertsona baino gehiago elkartu dira mobilizazioan; Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren arabera, aldiz, 2.000 baino ez. "Nazioarteko ebazpenak bete behar direla" azpimarratu dute bertan.
2024/10/05 - 18:54
Milaka pertsona elkartu dira Bilbon eta Iruñean palestinar herriaren eta erresistentziaren alde
Bilbokoa eguerdian abiatu da, Jesusen Bihotzetik, eta udaletxearen aurrean amaitu da, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta. Ibilbidean zehar espaloietan zain zeuden pertsona askok bat egin dute protestarekin. Arratsaldean, antzeko irudia errepikatu da Iruñean.
2024/10/05 - 18:47
Bilbok bat egin du palestinar herriarekin
Milaka pertsonak Bilboko erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte gaur Palestinako herriari eta erresistentziari elkartasuna adierazteko, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta. Manifestazioaren buruan ikurrina bat eta bandera palestinar handi bat izan dira.
2024/10/01 - 15:03
Gipuzkoako ehungintza merkataritza eta zapata dendetako langileen lanuztea, euskal hitzarmenaren alde
Patronala osatzen duten Inditex, Mango eta Primark kate handiek bilera dute gaur, Madrilen. Euren asmoa sektoreko euskal langileei ere Estatuko lan hitzarmena ezartzea da. Protesta egin duten langileen ustez, horrek zeharo okertuko lituzke lan baldintzak.
2024/09/30 - 16:13
EH Bilduk mobilizazio nazionala deitu du azaroaren 23an, Bilbon, Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko
Espainiako Estatuan irekitzear den "arazo nazionalen" eta "lurralde ereduaren" inguruko eztabaida baliatu behar dela nabarmendu du Arnaldo Otegik.
2024/09/29 - 18:14
Elizondoko bizilagunek osasun publikoa hobetzeko eta hango osasun zentroko plantilla handitzeko eskatu dute
Egungo egoera konpontzeko bitartekoak exijitu dizkiote Osasunbideari, 3.500 biztanlerentzat sendagile bakarra dutelako herrian.
2024/09/29 - 17:50
Euskalteleko langileek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte MasOrangek iragarritako kaleratzeen kontra
Manifestazio honekin amaitu dituzte asteon egindako mobilizazioak, eta Zamudioko lantegian kaleratutako 39 langileei babesa eman nahi izan diete horrela.
2024/09/28 - 19:08
Pertsona gorren eskubideak sendotzeko eskatu dute Donostiako kaleetan
Gorren nazioarteko egunean, ahalik eta bizimodu normalena egiteko bitartekoak aldarrikatu dituzte. Halaber, zeinu-hizkuntza zabaltzeko eta babesteko eskatu dute, hezkuntza, osasun eta lan esparruetan atzean gera ez daitezen.
2024/09/27 - 09:55
Greba orokorra dago deituta gaur Hego Euskal Herrian Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko
Espainiako Estatuan CGT sindikatuak egin du deialdia, eta Hego Euskal Herrian, Ikasle Abertzaleak antolakundeak egin du bat. Manifestazioak daude antolatuta Gasteizen eta Bilbon arratsalderako, 19:00etarako.
2024/09/26 - 11:08
Ertzaintzaren Erne, Esan eta Sipe sindikatuek protesta egin dute, Legebiltzar atarian
Eusko Jaurlaritza berria osatu zenetik lau hilabete igaro direla eta tarte horretan Ertzaintzaren lan hitzarmena negoziatzen hasi ez direla salatu nahi izan dute hiru sindikatuek.
2024/09/25 - 12:45
Euskal gatazkaren "behin betiko konponbidea" galdegingo du Sarek urtarrilaren 11ko manifestazioan
Urtea hastearekin bat, Bilbon egin ohi duen mobilizazioa aurkeztu du Sare herritarra plataformak.