Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

160 erakundek makroproiektu energetikoen aurkako manifestazioa egin dute Gasteizen

5.500 manifestari batu dira protestan, antolatzaileen arabera. Hiriguneko kaleak zeharkatu dituzte, "Makroproiekturik ez. Lurra defenda dezagun" leloa zeraman pankarta erraldoiaren atzean.
Iragarkia
20241026193342_manifa_
18:00 - 20:00
Araban aurreikusitako makroproiektu energetikoak bertan behera uzteko eskatu dute Gasteizen

160tik gora administrazio batzorde, udal, sindikatu eta erakunde bildu dira larunbat arratsaldean Gasteizen, milaka herritarrekin batera, Araban aurreikusitako makroproiektu energetikoak geldi ditzatela aldarrikatzeko. Halaber, enpresa handiak arabar lurraldea "lapurtzen" ari direla salatu dute.

UAGA Arabako nekazarien sindikatuak eta hainbat herri plataformak antolatuta, Bilbo plazatik abiatu da manifestazioa. Antolatzaileen arabera, 5.500 manifestari inguru batu dira "Makroproiekturik ez. Lurra defenda dezagun" leloa zeraman pankarta erraldoiaren atzean.

Euriari aldarrikapena zapuzteko aukerarik eman gabe, Arabako hiriburuko kaleak zeharkatu dituzte bertan bildutakoek, guardasol eta kartel artean. "Berriztagarriak bai, baina horrela ez" eta "Lehen sektorea aurrera" leloak izan dituzte bidelagun ibilbidean, eta 50 bat traktorek itxi dute protesta Foruen Plazan.

Han, komunikatu bat irakurri dute "lurraldearen, gure herrien eta biztanleria landatarraren alde". Esan bezala, 165 erakundek babestu dute komunikatu hori, eta, bidenabar, gaurko protesta.

Protestaren deitzaileen esanetan, azken hilabeteotan "makroproiektu industrial, fotovoltaiko eta eoliko ugari" aurkeztu dituzte Araban, "gaizki izendatutako trantsizio energetikoaz, lurralde industrializazioaz eta etorkizuneko aurrerapausoez baliatuta", eta aitzakia horiek negoziorako erabilita.

Salatu dutenez, "baserri giroan bizi nahi dutenak Arabatik kanporatzen ari dira; azken finean, arabarrak beren etxetik, herritik eta lurraldetik botatzen ari dira".

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X