María Chivite
2022/09/19 - 15:40
Nafarroako Gobernuak 5.215 milioi eurora igo du 2023ko gastu muga, inoizko handiena
Elma Saiz Foru Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak zehaztu duenez, kopuruan Europatik heldutako 245 milioi euroak daude.
2022/09/17 - 20:53
Astearte honetan onartuko dute gasaren BEZa % 21etik % 5era jaistea
Urritik aurrera aplikatuko da jaitsiera eta, hasiera batean, urte amaierara arte egongo da indarrean. Hala ere, egoeraren arabera, luzatzea ere posible ikusten du Gobernuak.
2022/09/02 - 14:18
Nafarroako sozialistek ''gogotsu, ilusioarekin eta lan askorekin'' hasi dute ikasturte politiko berria
Ramon Alzorrizek "mamuak ez astintzea eta politika positiboagoa" eskatu du ikasturte berrirako. PSNko Antolakuntza idazkariak esan du Maria Chivite buru duen Gobernua sendotu egin dela legegintzaldi honetatik haratago joateko.
2022/08/25 - 19:58
Gobernuaren barne kontrolerako prozedurek Sodenan funtzionatu dutela nabarmendu du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, pandemia garaian maskarak erosterakoan atzemandako ustezko irregulartasunen kasuan, "agerian geratu da Gobernuaren barneko fiskalizazio eta kontrol organoek ondo funtzionatu dutela".
2022/08/18 - 16:32
Chivitek ez du Nafarroan ur kontsumoaren murrizketa esanguratsurik aurreikusi lehortea dela eta
Nafarroako Gobernuko presidentearen iritziz, Foru Erkidegoko urtegiek "nahikoa ur dute, beste herrialde batzuetako egoerarekin alderatuz gero".
2022/07/08 - 14:28
Maya: "Irudiak bilatuko ditugu eta egileak aurkituko ditugu"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak San Fermin jaiak "alaitasunez eta errespetuz" ospatzeko neurriz jokatzeko eskatu du ostiral honetan, atzo Udalbatzarekin "tamalez" gertatutakoaren moduko egoerak saiheste aldera.
2022/07/08 - 12:21
Maria Chivite: ''Eraso eta indarkeria adierazpen guztiak soberan daude sanferminetan''
Nafarroako presidenteak atzo Iruñeko Curia kalean izandako istiluak gaitzetsi eta arbuiatu nahi izan ditu. "Horrelako gertakariek guztiz zikintzen dituzte hainbeste gozatu nahi genituen sanferminak", adierazi du Chivitek.
2022/07/08 - 12:06
Maria Chivitek entzierroko osasun-dispositiboa bisitatu du
Nafarroako presidenteak, Santos Indurain kontseilariarekin batera, osasun zerbitzuek entzierro bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren egiten duten lana gertutik ezagutu nahi izan du.
2022/07/05 - 14:56
Nafarroako Gobernuak kazetariekin topa egin du San Fermin jaiak direla eta
Maria Chivitek Nafarroako Gobernuaren jarraipena egiten duten kazetariak gonbidatu nahi izan ditu bihar San Fermin jaiak hasiko direla eta topa egitera.
2022/07/04 - 22:00
Chivitek erretakoa lehengoratzeko udalerriekin eta herritarrekin lankidetzan aritzeko konpromisoa adierazi du
Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du gizartearekin lan egiteko foro bat sortuko duela "hausnarketa partekatutik eta ikuspegi guztietatik" erantzun hobeak eman daitezen.
2022/07/03 - 20:30
Nafarroako errege-erreginak omendu dituzte Leireko monasterioan
Maria Chivite Foru Erkidegoko presidentea izan du buru igande honetan ospatutako ekitaldiak, foru erakundeetako beste hainbat ordezkarirekin batera.
2022/06/30 - 22:37
Nafarroako Gobernuak suteen kudeaketa defendatu du, baina hobetu beharreko alderdiak ere zerrendatu ditu
Chiviteren gobernuak egindakoaren egokitasuna defendatu du, eta Navarra Sumak dimisio eskaria berretsi du. PSNren Gobernua sostengatzen duten alderdiek hainbat galdera mahaigaineratu dituzte.
2022/06/22 - 23:28
Nafarroako Gobernua uztailaren 4an bilduko da suak kaltetutako herrietako alkateekin
Azken egunetako suteek eragindako kalteei nola aurre egin aztertuko dute batzarrean, Maria Chivite presidenteak adierazi duenez.
2022/06/21 - 15:56
Kiskalita dauden eremuak berreskuratzeko ''berehala'' hasiko direla lanean adierazi du Chivitek
Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du kiskalitako tokietan hondamen-eremutzat hartzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari, eta San Joan bezperako ospakizunei begira surik ez egitea edo botatzea eskatu du.
2022/06/21 - 15:32
Chivitek kiskalitako inguruak bisitatu ditu
Nafarroako Gobernuko presidentea Obanosera joan da, eskualdeko alkateekin biltzera. Bertakoek erretako ingurua erakutsi diote.
2022/06/19 - 21:06
Chivite Tafallan izan da, suteen ondorioz etxea utzi behar izan duten herritarren lekukotzak entzuten
Tafallako polikiroldegira joan da Nafarroako presidentea,suteen ondorioz euren etxeetatik alde egin behar izan duten San Martin Unxeko eta inguruko hainbat herri txikietako bizilagunak. Gaua bertan pasatuko dute.
2022/06/10 - 10:51
Foru Ganberak tramitera onartu du Eliza Katolikoaren sexu abusuen biktimak aitortzeko lege proposamena
Biktimoi banan-banan aitortza emango dien adituen Batzorde bat sortuko dute, besteak beste. Navarra Sumak bakarrik bozkatu du ekimenaren kontra.
2022/06/09 - 14:41
Nafarroako Parlamentuak argi berdea eman dio Foru Administrazioan ia 3.600 lanpostu egonkortzeko dekretuari
Nafarroako Gobernuak, baina, lege proiektu gisa tramitatzea onartu du, EH Bilduk hala eskatuta. Egonkortze prozesuarekin, gaur egun foru administrazioan % 43koa den interinitatea % 13raino jaitsiko litzateke, Javier Remirezen esanetan.
2022/06/02 - 14:01
AHTa Nafarroara heltzeko "lan diskretua" egiten jarraituko duela azpimarratu du Foru Gobernuak
Kontrolerako saioan, Bernardo Ciriza kontseilariak ez du argitu zein bide nahiago duen exekutiboak AHTa Iruñera heltzeko. Esparzak (Na+) salatu duenez, "azkenean Madrilek eta EH Bilduk diotena egingo du Chiviteren gobernuak".
2022/06/01 - 17:15
NA+ koalizioak irabaziko lituzke hauteskundeak Nafarroan, PSNk indarra mantendu eta EH Bilduk gora egingo luke
Gainera, EITBk egindako makroinkestaren arabera, Vox Parlamentuan sartuko litzateke bi ordezkarirekin, eta Geroa Baik zein Podemosek ordezkari bana galduko lukete. Izquierda-Ezkerra batetik bira pasatuko litzateke.