María Chivite
2022/01/12 - 13:48
Egungo murrizketak luzatzea babestu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Administrazioarekiko auzien Salak auto batean argudiatu duenez, "neurriak beharrezkoak, proportzionalak eta egokiak dira egoera epidemiologikoa kontuan hartuta; izan ere, hobetu beharrean okerrera egin du".
2022/01/10 - 20:14
Nafarroak Eguberrietan aplikatutako neurriak luzatzea ala ez erabakiko du astearte honetan
Printzipioz, ostalaritzan indarrean dauden neurri murriztaileak ostiral honetan bukatzen dira. Chivitek onartu duenez, "egungo egoera ez da duela 15 egun genuena baino hobea".
2021/12/28 - 16:33
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak oniritzia eman dio tabernak eta diskotekak 01:00etan ixteari
Gainera, mahaietan eserita kontsumitu beharko da eta gehienez ere 10 lagun elkartu ahal izango dira mahai bakoitzeko. Horrez gain, Covid ziurtagiria adinekoen egoitza, hotel eta gimnasioetara zabaltzeko baimena eman du.
2021/12/28 - 14:34
Maria Chivite Nafarroako presidenteak positibo eman du covid-19an
Foru Gobernuko presidenteak jakinarazi duenez, sintoma arinak ditu eta ondo dago.
2021/12/27 - 14:54
Nafarroak covid pasaportearen erabilera zabaldu eta establezimenduen itxiera aurreratuko du
Foru agindu berriak covid ziurtagiria zahar-egoitza, hotel edo gimnasioetara zabalduko du, eta establezimenduak, elkarteak eta lagunarteak 01:00etatik 06:00etara itxi beharko dira.
2021/12/27 - 08:36
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua neurri bateratuak prestatzen ari dira Urtezahar egunerako
Maria Chiviteren gobernuak astelehen honetan bertan joko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira, murrizketak ezartzeko baimen eske.
2021/12/24 - 15:53
EAE eta Nafarroa Urtezahar gauerako neurriak zehazten ari dira
EAEko eta Nafarroako Osasun arduradunek, Kantabria, Gaztela eta Leon eta Errioxarekin batera, kasuen gorakada geldiarazteko neurri komunak aztertzen jarraitzen dute.
2021/12/23 - 21:20
Euskadi eta Nafarroa murrizketa komunak aztertzen ari dira
Eusko Jaurlaritza Kantabriako, Gaztela eta Leongo eta Errioxako gobernuekin harremanetan jarri da, Nafarroako presidenteak lehendakariari deitu baitio murrizketa komunak aktibatzeko aukera aztertzeko.
2021/12/23 - 16:18
Nafarroako Gobernuak aurrekontuak onartu ditu EH Bildurekin lortutako akordioari esker
Maria Chivite presidenteak berriro lortu du 2022rako aurrekontuak onartzea, hirugarren urtez jarraian EH Bildurekin aurrekontuen inguruko akordioa itxi ondoren.
2021/12/23 - 15:42
Nafarroako Parlamentuak EH Bilduren abstentzioarekin onartu ditu aurrekontuak
Maria Chiviteren Gobernuen aurrekontuei argi berdea eman die Nafarroako Parlamentuak, PSN, Geroa Bai , Podemos eta Izquierda Ezkerraren babesaz. EH Bildu aurreikusita zegoen bezala abstenitu egin da. Hirugarren urtez Nafarroak diru kontuak aurrera atera ditu.
2021/12/23 - 13:10
Euskadi eta Nafarroa murrizketa komunak aztertzen ari dira mugakide diren erkidegoekin
Eusko Jaurlaritza Kantabriako, Gaztela eta Leongo eta Errioxako gobernuekin harremanetan jarri da, Nafarroako presidenteak lehendakariari deitu baitio murrizketa komunak aktibatzeko aukera aztertzeko.
2021/12/22 - 21:42
Nafarroan covid ziurtagiria egoera eta toki gehiagotara zabalduko dutela esan du Chivitek
Hala ere, egoera epidemiologikoak okerrera egiten baldin badu ordutegiak eta aforoak moldatzea ez du baztertu Foru Erkidegoko presidenteak.
2021/12/21 - 21:29
Kataluniako murrizketak Estatuko erkidego guztietara zabaltzea eskatuko du Aragonesek
Generalitateak etxeratze-agindua ezarri, gaueko aisialdiaren itxi eta bilerak eta edukierak mugatu nahi ditu. Eusko Jaurlaritza Estatu osoan neurri berberak hartzearen alde agertu da. Erkidegoetako presidenteak asteazken honetan (16:30) batzartuko dira.
2021/12/21 - 12:45
Maria Chivite ''entzuteko prest eta ezer baztertu gabe'' joango da Presidenteen Konferentziara
Maria Chivitek berretsi duenez, "ez zaie erreparatu behar eguneroko kasu positiboei, baizik eta ospitaleko okupazioari. Zentzu horretan, batez bestekoaren azpitik gaude".
2021/12/14 - 20:03
Buñueleko bizilagunek Sanchezi ibaia garbitzea eskatu diote, uholde berriak saihesteko
Lehen kalkuluen arabera, laborantzako 12.000 hektarea kaltetu dituzte uholdeek Nafarroan. Halaber, Foru Gobernuak Ebroko Ur Konfederazioari (CHE) eta Kantauriko Ur Konfederazioari txostena eskatuko die uholdeen aurrean zein aurreikuspen eta jarduketa zituzten jakiteko.
2021/12/14 - 15:41
Sanchezen Gobernuak hondamendi eremu izendatuko du Nafarroa ostiralean
Pedro Sanchezek gaur bisitatuko ditu uholdeak kaltetutako eramuak Nafarroan. Chiviteren exekutiboak dirulaguntza gehigarriak iragarri ditu uholdeak kaltetu dituen 34 udalerrietarako.
2021/12/14 - 11:55
Chivitek azaldu duenez, litekeena da uholdeak 12.000 lur hektarea kaltetu izana
Maria Chivitek azaldu duenez, lehen balorazio batean, uholdeek 12.000 hektarea ingururi eragin diete, baina urak behera egin arte ezingo dela behin betiko kalkulu bat egin gehitu du.
2021/12/14 - 00:56
Nafarroa hondamendi naturaleko eremu izendatuko dute eta kaltetutako udalerriek laguntzak jasoko dituzte
Maria Chivite uholdeek kaltetutako 74 udalerrietako alkateekin bildu da eta ezohiko laguntzak jasoko dituztela jakinarazi die. Halaber, herritarrek ez dute udal zergarik ordaindu beharko kaltetutako ondasunengatik.
2021/12/12 - 22:22
Uholdeek kaltetutako eremua "hondamendi natural" izendatzeko eskatuko du Nafarroako Gobernuak
Bestalde, Chivite presidenteak bere atsekabea agertu du, denboralearen ondorioz Sunbillan eta Elizondon hil diren bi nafarren heriotzagatik.
2021/12/10 - 18:59
Nafarroaren eta Euskadiren arteko protokolo berria sinatu dute Maria Chivitek eta Iñigo Urkulluk
Protokolo horrek 2016koa berritu eta handitu egiten du, eta erakusten du "borondatea" dagoela harremanarekin jarraitzeko: "Asmoa da herritarrei zerbitzu hobeak bermatzea, erakunde-zintzotasunetik".