Mariano Rajoy
2017/11/18 - 09:41
Espainian 'libre' sentitzen dela esan du Ledezmak
Etxeko atxiloaldian zegoen Caracaseko alkate ohia, eta, atzo ihes egin ondoren, goizaldean iritsi da Madrilera. Mariano Rajoykin bilduko da eguerdian, Moncloa jauregian.
2017/11/17 - 21:40
Belgikako Justizian konfiantza duela esan du Rajoyk
“Botere judizialean konfiantza dut eta, batez ere, errespetatu eta haren erabakiei men egingo diet. EBren oinarrizko balio eta funtsezko printzipioetako bat da”, azpimarratu du.
2017/11/17 - 15:42
Gurtel auzia, epaiaren zain
Urtebete luze eta 125 jardunaldiren ondoren, Gurtel sarearen lehen garaiari (1999 eta 2005 urte artekoari) dagokion epaiketa bukatu da.
2017/11/17 - 15:00
Gurtel auzia epaiaren zain dago, zortzi urteren ostean
Fiskalak frogatua jotzen du ustelekeria sistematikoa zela PPko zenbait kargudunen eta Gurteleko zenbait enpresarien artean. 110 epaiketa saio eta milioi t'erdi folioko instrukzioa izan ditu auziak.
2017/11/17 - 12:12
Rajoy Belgikako lehen ministroarekin bildu da, Puigdemonten agerraldiaren atarian
Bi gobernuetako iturriek nabarmendu dutenez, ez dute presidentearen eta kontseilari kargugabetuaren egoeraz hitz egin.
2017/11/15 - 11:10
Pablo Iglesiasek 'gaizkile' deitu dio Mariano Rajoyri
Pablo Iglesiasek 'delitu erakunde' bateko kide izatea egotzi dio Mariano Rajoyri. Espainiako presidenteak hori entzutean, Venezuelako eta Irango diruarekin Podemos sortu al zuen argitzeko eskatu dio.
2017/11/14 - 18:37
Puigdemont eta Junqueras 'politikoki inhabilitatuta' daude, Rajoyren ustez
Bestalde, “errepresioa eta mendetasuna” aplikatzea leporatu dio Carles Puigdemont presidentak Rajoyri. Kataluniaren “askatasun grina” ezin daitekeela “espetxeratu” adierazi du Puigdemontek.
2017/11/14 - 11:30
Rajoy: 'Engainatu dutenek inhabilitazio politikoa izan beharko luteke'
Mariano Rajoyk esan du 'inhabilitazio politikoa' izan beharko luketela Kataluniako hiritarrak engainatu dituzten pertsonak. 'Iruzur handi baten istorioa' izan dela, gaineratu du.
2017/11/12 - 15:02
Rajoyk Albiolen ondoan egon nahi izan du bere hautagaitzaren aurkezpenean
Kataluniako hauteskundeetarako hautagaitzen aurkezpenean egon da igande honetan Alderdi Popularra.
2017/11/12 - 14:24
'Gehiengo isilaren ahotsa boto bihurtzea' eskatu du Rajoyk Katalunian
Xabier Garcia Albiolen hautagaitza aurkezteko ekitaldian izan da Rajoy. PPCko buruak "eskerrak" eman dizkio 155. artikulua ezartzeagatik.
2017/11/09 - 09:51
Kataluniako Gobernu kargugabetuak 'egitura finkoa' sortu du Bruselan
Puigdemontek eta bere kontseilariek larunbateko manifestaziora joateko eta indarkeria saihesteko deia egin diete herritarrei.
2017/11/08 - 10:48
A21ean parte-hartze 'handia' izatea eskatu du Rajoyk, aro berri bat hasteko
Espainiako Gobernuko presidentea oposizioaren galderei erantzuten ari da Diputatuen Kongresuko kontrol saioan.
2017/11/07 - 20:22
UDEFen hitzetan, Rajoyk PPren 'B kutxatik' kobratu zuen
Bestalde, Gurtel auziaren instrukzioa “ezegonkortzeko” helburuarekin izan ziren kereilak eta presioak deitoratu ditu Manuel Morocho Delitu Ekonomikoen Unitateko buruzagiak.
2017/10/30 - 08:13
Milaka lagun Kataluniako independentziaren aurka bildu dira Bartzelonan
Societat Civil Catalana elkarteak deitutakoa izan da, "Guztiok gara Katalunia. Elkarbizitzaren alde, sen ona" lelopean.
2017/10/28 - 16:19
Sentimendu gazi-gozoak, Kataluniako Errepublikaren lehen egunean
Bartzelonako kaleak gutxi gorabehera betiko itxurarekin esnatu dira. Herritar asko haserre, Katalunia Madriletik gobernatuko dutelako datozen hilabeteetan.
2017/10/28 - 16:06
Puigdemont eta Junquerasen ardurak Saez de Santamariaren esku geratu dira
Rajoyri zegozkion Puigdemonten eginkizunak, baina Soraya Saez de Santamariarengan delegatu ditu.
2017/10/28 - 12:45
Saenz de Santamariaren esku geratu dira Puigdemont eta Junquerasen karguak
155 artikuluaren lehen neurriak indarrean dira jada. Carles Puigdemonten Gobernu osoa bertan behera utzi dute eta Espainiako Gobernuko ministerioen esku geratuko dira kontseilaritzak.
2017/10/27 - 23:13
Espainiako Gobernuaren neurriak Generalitatearen aurka
Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak, 155. artikulua baliatuta, Kataluniako independentziaren ostean Generalitatearen aurka hartu dituen neurriak.
2017/10/27 - 19:11
Senatuak onartu egin du 155. artikulua ezartzea Katalunian
Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea onartu du Senatuak, PP, PSOE, Ciudadanos, UPN, Foro Asturias eta Coalicion Canaria alderdien babesarekin.
2017/10/27 - 13:05
Ministro Kontseiluak aurkeztutako neurriak onartzeko eskatu du Rajoyk
Rajoyk lau asmo dituela gaineratu du Senatuan: legalitatera itzultzea, konfiantza berreskuratzea, maila ekonomiko altuak matentzea eta hauteskundeak egitea normaltasun egoera instituzional batean.