A21ean parte-hartze 'handia' izatea eskatu du Rajoyk, aro berri bat hasteko
Abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetan "masiboki parte-hartzeko" deia egin du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, "aro berri bat irekitzeko", "elkarbizitza eta normaltasuna" berreskuratzeko eta Kataluniako susperraldi ekonomikoa sustatzeko.
Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea oposizioaren galderei erantzuten ari da gaur Diputatuen Kongresuko kontrol saioan, eta horrela erantzun dio Margarita Robles PSOEko bozeramaileak Kataluniako egoera politikoari nola aurre egingo dion galdetu ostean.
Jendea Kataluniako hauteskundeek duten garrantziaren jakitun izatea espero du Rajoyk, eta Kataluniako ekonomiari buruzko datu "kezkagarriak" daudela azpimarratu du.
Kataluniako auzia hauteskundeekin konponduko dela pentsatzea akatsa dela erantzun dio Margarita Roblesek Mariano Rajoyri, eta "politika egiteko" eta "Katalunia barne hartuko duen Espainia" baten alde lan egiteko eskatu dio. Halaber, sozialistek elkarrizketaren aldeko apustu "irmoa" egiten dutela esan dio.
Mariano Rajoyk nabarmendu duenez, elkarrizketaren alde dago, betiere legearen barruan egiten baldin bada. Horrez gain, abenduko hauteskundeen ostean "urak beren bidera" etorriko den itxaropena agertu du.
"Datorren urtearen hasieratik aurrera, gauzak bere onera etortzea eta joko-arau eta elkarbizitza arauak errespetatzea espero dut", adierazi du. Halaber, helburu hori lortzeko bidean sozialistek "rol oso garrantzitsua beteko dute", horren ustez.
Bestalde, talde sozialistaren ekimenez datorren astean Diputatuen Kongresuan eratuko den Estatu Autonomikoari buruzko ebaluazio batzordea "lan egiteko eta etorkizuna eraikitzeko erabilgarria" izatea espero du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri