Mariano Rajoy
2018/05/28 - 20:19
Rajoyren aurkako zentsura mozioaren eztabaida ostegun eta ostiralean egingo da
Datozen bi egunotan hautagai eta zentsura mozio gehiago aurkeztu ahal izango dira. EAJk ez du oraindik argitu alde edo aurka bozkatuko duen.
2018/05/28 - 19:54
Rajoyren aurkako zentsura-mozioaren eztabaida, ostegun eta ostiralean
Pedro Sanchez eta Ana Pastor Mahaiko presidenteak adostu dute eztabaida egun horietan egitea; haien ustez, "albiste ona" da aste honetan bertan erabakitzea Rajoy Gobernutik kentzen duten ala ez.
2018/05/27 - 21:27
PSOE, zentsura-mozioaz: 'Ez dugu ezer negoziatu nahi'
Ciudadanosi erantzun dio sozialisten Antolakuntza idazkariak, eta "350 diputatu konstituzionalei erantzukizuna" eskatu die.
2018/05/27 - 16:02
PSOEren zentsura-mozioa mahai gainean izango dute bihar Kongresuko taldeek
Kongresuko presidenteari tokatuko zaio eztabaidari eguna jartzea. Eguna iritsi bitartean, alderdiek euren jarrerak azaltzen jarraitzen dute.
2018/05/26 - 22:44
Milaka pentsiodunek Rajoyren dimisioa eskatu dute Bilbon
'Pentsiodunak aurrera' oihuen artean manifestatu dira berriro Bilboko kaleetan, Espainiako Gobernuak iragarritako pentsioen igora nahikorik ez dela esanez.
2018/05/26 - 12:24
PSOE, hauteskundeak deitzeko prest Sanchezek Ciudadanosen babesa lortzen badu
"Hauteskundeak deitzea arrazoizko prozesu bat da, eta ez da oztopoa izango Ciudadanosekin akordio bat lortzeko", esan du PSOEren Antolaketa idazkariak.
2018/05/25 - 20:47
Podemosek baldintzarik gabe babestuko du Rajoyren kontrako zentsura-mozioa
Hala ere, gobernatu nahi badu, gainerako talde politikoekin akordioak egin beharko dituela gogoartu dio Pablo Iglesiasek Pedro Sanchezi.
2018/05/25 - 17:15
Rajoy: 'Zentsura-mozioa kaltegarria da eta Espainiaren egonkortasunaren aurka doa'
Rajoyren hitzetan, Pedro Sanchez "nola edo hala eta edonorekin" Gobernuko presidente izateko zentsura-mozioa aurkeztu du PSOEk.
2018/05/25 - 16:37
Urkullu lehendakariak premiazko azalpenak eskatu dizkio Rajoyri
Gürtel auziko epaiak erabat astindu du Estatuko poltika. Alderdi zein erakunde guztiek iritzia plazaratu dute, baita Jaurlaritza ere. Lehendakariak azalpenak eskatu dizkio Rajoyri.
2018/05/25 - 15:59
Epaileek zalantzak dituzte Rajoyk Gurtelen esandakoaren sinisgarritasunaz
Ebazpenak frogatutzat ematen du PPko B kutxa izan duela gutxienez 1989tik 208ra bitartean. Mariano Rajoy PPko presidentea zen orduan.
2018/05/25 - 15:57
Ciudadanosek hauteskundeak eskatu dizkio Rajoyri, edota zentzura-mozioa aurkeztuko du
Halaber, PSOEri zentsura-mozioa kentzeko eskatu dio, eta Ciudadanos izango dela aurkezten duena esan du Rajoyk hauteskundeak deitu ezean.
2018/05/25 - 15:35
''Joko arauak berreskuratzeko'' aurkeztu du PSOEk zentsura-mozioa
"350 diputatuei" hitz egin die Sanchezek, baita independentista eta nazionalistei, "erantzunkizunez joka dezaten eta hiritarren interesak lehenetsi ditzaten".
2018/05/25 - 15:29
PSOEk 'Euskadiri buruz' dituen planteamenduak entzun nahi ditu EAJk
Aitor Esteban diputatuak azaldu duenez, erabakia hartzeko Sanchezek eta PSOEk "Euskadiri eta Kataluniari buruz" dituzten planteamenduak ere ezagutu beharko lituzkete.
2018/05/25 - 11:14
Rajoyren aurkako zentsura-mozioa erregistratu du PSOEk Kongresuan
Sozialisten idazkari orokorrak, Pedro Sanchezek, zentsura-mozioaren alde egin du, alderdiko zuzendaritzako kideei galdetu eta gero.
2018/05/24 - 22:42
Rajoyren aurka zentsura-mozioa aurkeztea aztertzen ari da PSOE
Pedro Sanchezek Alderdi Sozialistaren ezohiko zuzendaritza bilera deitu du ostiral honetan erabaki bat hartzeko.
2018/05/24 - 16:13
Ekaitz politikoa sortu du Gurtel auziko epaiak
Ciudadanoseko buruzagiak oso larritzat jo du Gobernuko alderdia kondenatu izana eta bere harremana berrikusi beharko dutela iragarri du.
2018/05/24 - 16:03
Gürtel kasuaren sententziak PP, Barcenas eta Correa zigortu ditu
B kutxa eduki ez ezik, frogatuta gelditu da handik finantzatu zela PP. 245.000 euroko isuna ezarri diote. Correari 51 urte; Crespori 37, Luis Barcenasi 33 eta haren emazte Rosalia Iglesiasi 15.
2018/05/23 - 16:08
Denek ziurtzat ematen dute EAJk Espainiako aurrekontuak babestuko dituela
Sekulako ikusmina dago EAJk zer egingo, oraindik 155a indarrean baitago. Gaur arratsaldean izango da behin-betiko botazioa eta erabakigarria.
2018/05/23 - 11:08
Kongresuak Aurrekontuen azken bozketa egingo du gaur, EAJk zer egingo duen ikuskizun
Jeltzaleek PPrekin bat egin zuten atzoko bozketan, baina azpimarratu dute 'azken unera arte' ez dutela erabakiko kontuak babestu ala ez.
2018/05/23 - 01:11
EAJk PPrekin bat egin du, Aurrekontuek lehen bozketa gainditzeko
Hala ere, asteazkeneko bozketan babesa oraingoz ez dute bermatu jeltzaleek; izan ere, 155. artikuluaren aplikazioarekin bukatzea eskatzen dute. “Irmo mantentzeko” eskatu dio JxCatek EAJri.