Mariano Rajoy
2018/05/25 - 15:59
Epaileek zalantzak dituzte Rajoyk Gurtelen esandakoaren sinisgarritasunaz
Ebazpenak frogatutzat ematen du PPko B kutxa izan duela gutxienez 1989tik 208ra bitartean. Mariano Rajoy PPko presidentea zen orduan.
2018/05/25 - 15:57
Ciudadanosek hauteskundeak eskatu dizkio Rajoyri, edota zentzura-mozioa aurkeztuko du
Halaber, PSOEri zentsura-mozioa kentzeko eskatu dio, eta Ciudadanos izango dela aurkezten duena esan du Rajoyk hauteskundeak deitu ezean.
2018/05/25 - 15:35
''Joko arauak berreskuratzeko'' aurkeztu du PSOEk zentsura-mozioa
"350 diputatuei" hitz egin die Sanchezek, baita independentista eta nazionalistei, "erantzunkizunez joka dezaten eta hiritarren interesak lehenetsi ditzaten".
2018/05/25 - 15:29
PSOEk 'Euskadiri buruz' dituen planteamenduak entzun nahi ditu EAJk
Aitor Esteban diputatuak azaldu duenez, erabakia hartzeko Sanchezek eta PSOEk "Euskadiri eta Kataluniari buruz" dituzten planteamenduak ere ezagutu beharko lituzkete.
2018/05/25 - 11:14
Rajoyren aurkako zentsura-mozioa erregistratu du PSOEk Kongresuan
Sozialisten idazkari orokorrak, Pedro Sanchezek, zentsura-mozioaren alde egin du, alderdiko zuzendaritzako kideei galdetu eta gero.
2018/05/24 - 22:42
Rajoyren aurka zentsura-mozioa aurkeztea aztertzen ari da PSOE
Pedro Sanchezek Alderdi Sozialistaren ezohiko zuzendaritza bilera deitu du ostiral honetan erabaki bat hartzeko.
2018/05/24 - 16:13
Ekaitz politikoa sortu du Gurtel auziko epaiak
Ciudadanoseko buruzagiak oso larritzat jo du Gobernuko alderdia kondenatu izana eta bere harremana berrikusi beharko dutela iragarri du.
2018/05/24 - 16:03
Gürtel kasuaren sententziak PP, Barcenas eta Correa zigortu ditu
B kutxa eduki ez ezik, frogatuta gelditu da handik finantzatu zela PP. 245.000 euroko isuna ezarri diote. Correari 51 urte; Crespori 37, Luis Barcenasi 33 eta haren emazte Rosalia Iglesiasi 15.
2018/05/23 - 16:08
Denek ziurtzat ematen dute EAJk Espainiako aurrekontuak babestuko dituela
Sekulako ikusmina dago EAJk zer egingo, oraindik 155a indarrean baitago. Gaur arratsaldean izango da behin-betiko botazioa eta erabakigarria.
2018/05/23 - 11:08
Kongresuak Aurrekontuen azken bozketa egingo du gaur, EAJk zer egingo duen ikuskizun
Jeltzaleek PPrekin bat egin zuten atzoko bozketan, baina azpimarratu dute 'azken unera arte' ez dutela erabakiko kontuak babestu ala ez.
2018/05/23 - 01:11
EAJk PPrekin bat egin du, Aurrekontuek lehen bozketa gainditzeko
Hala ere, asteazkeneko bozketan babesa oraingoz ez dute bermatu jeltzaleek; izan ere, 155. artikuluaren aplikazioarekin bukatzea eskatzen dute. “Irmo mantentzeko” eskatu dio JxCatek EAJri.
2018/05/22 - 16:43
UPNk Estatuko Aurrekontuak babestuko ditu, Rajoyrekin akordioa lortu ostean
Presoak hurbiltzeko gaia aztertzeko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin mahairik osatuko ez duela hitz eman dio Espainiako presidenteak. Horrez gain, AHTarentzat inbertsioak lotu ditu UPNk.
2018/05/21 - 20:54
Rivera, Sanchez eta Rajoyren argazkiak erre ditu Arranek
Arran gazte erakundeak Mariano Rajoy, Pedro Sanchez eta Albert Riveraren argazkiak ditu Bartzelonako PPren egoitzaren atarian. 155. artikulua mantentzearen aurkako protesta ekintza bat da.
2018/05/21 - 14:22
Rajoyk Kataluniako Gobernua errefusatu du 'bideragarria' ez delako
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak legea errespetatu eta ganorazko elkarrizketa eskatu ditu, baina ez da 155az mintzatu. Torraren Gobernua aztertzen ari da oraindik.
2018/05/21 - 12:20
Kataluniako Gobernuaren egitura publikatu dute, baina ez kontseilarien izendapenak
Kontseilaritzen eskumenak sortzeko, izendatzeko eta zehazteko dekretua Kataluniako Egunkari Ofizialean argitaratu dute gaur.
2018/05/21 - 11:11
Kontseilarien izendapenen dekretua ez argitaratzea erabaki du Rajoyk
Torrak izendatutako 13 kontseilarietatik bi espetxean eta beste bi Bruselan daude. Rajoyk zerbitzu juridikoei galdetu die eta erantzuna heltzen den bitartean, 155. artikuluari eutsi dio.
2018/05/20 - 22:35
Torrak hitz egitea eskatu die Rajoyri eta Sanchezi, eta dekretuak publika daitezela
Kataluniako Gobernuaren osaketa blokeatzeko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren ostean egin du eskaria Generalitateko presidenteak.
2018/05/20 - 12:34
Katalunian 155. artikuluari eustea erabaki dute PPk, PSOEk eta Ciudadanosek
Mariano Rajoyk telefonoz hitz egin zuen atzo Sanchezekin eta Riverarekin, Quim Torraren Gobernu berriaren "bideragarritasuna" aztertu bitartean 155. artikulua mantentzeko.
2018/05/19 - 21:37
Kataluniako kontseilarien izendapena 'probokazio'tzat jo du Espainiako Gobernuak
Rajoyren Exekutiboak deitoratu duenez, "Torra Jaunak helarazitako eztabaidarako borondatea ez zen zintzoa". Gainera, Kataluniako Gobernu berri horren "bideragarritasuna" aztertuko duela iragarri du.
2018/05/18 - 23:20
'Mugarik eta baldintzarik gabe' hitz egiteko bilera eskatu dio Torrak Rajoyri
Urriaren 1eko 'adierazpenarekin leiala' izango den proiektu politikoa defendatuko duela azpimarratu dio Kataluniako Generalitateko presidenteak gutun baten bidez.