Mariano Rajoy
2018/05/17 - 13:48
155a luzatzeko eskatu dio Riverak Rajoyri, baina gobernuburuak ez du onartu
Kataluniako Gobernuaren finantzak, Mossoak eta TV3 kontrolatzea eskatu dio Ciudadanoseko buzuragiak Rajoyri.
2018/05/15 - 22:20
155. artikulua indargabetu dezatela eskatu dute Torrak eta Puigdemontek
155. artikuluaren aplikazioa bukatu behar dela azpimarratu du Torrak. “155.a babesten duten alderdiek eta Rajoyk hitz egiten hasteko eskaintza onartzea espero dut”, adierazi du Puigdemontek.
2018/05/15 - 12:08
Rajoy eta Sanchez bilduta daude Kataluniako egoera berria aztertzeko
PSOEtik adierazi dutenez, Sanchezek Gobernuari babesa eskainiko dio Katalunian ilegaltasunen bat errepikatu ez dadin. Hala ere, iniziatiba politikoa eskatuko dio Sanchezek Rajoyri.
2018/05/15 - 11:18
Rajoyk eta Sanchezek Konstituzioa defendatzeko akordioa berretsi dute
PSOEren idazkari nagusia gaur goizean bildu da presidente espainiarrarekin. Riverak ostegunean joko du Moncloara.
2018/05/14 - 22:33
Behin gobernua eratuta, 155. artikuluak bertan behera geratu beharko luke
Behin gobernua eratuta, 155. artikuluaren babespean Madrildik Katalunian egiten den esku hartzeak bertan behera geratu beharko luke. Hori dio behintzat Senatuan adostu zenak.
2018/05/14 - 19:02
'Adostasuna' eskaini dio Rajoyk Torrari, baina legea betearaziko duela ohartarazi dio
Quim Torraren inbestidurarekin zabaldu den agertoki politikoa aztertzeko, Mariano Rajoy Pedro Sanchezekin bilduko da astearte honetan, eta ostegunean gauza bera egingo du Albert Riverarekin.
2018/05/10 - 23:30
ETAren proiektu politikoak aurrera jarraitzea gaitzetsi dute biktimen elkarte batzuek
Espetxe politikan aldaketarik izango ez dela Rajoyren ahotik entzutearekin pozik agertu dira gehienak bileran.
2018/05/10 - 22:50
Mariano Rajoyk bota, eta aprobetxategi hitza biral bihurtu da
New York Timesek ere aipatu du bere Twitter kontuan, eta azken 24 orduetan biderkatu egin dira Euskaltzaindiak jaso dituen kontsultak.
2018/05/09 - 17:20
Rajoyren Gobernuak Kataluniako Presidente Legeari errekurtsoa jarri dio
Baliteke Auzitegi Konstituzionalak helegitea gaur bertan onartzea, eta hala egiten badu, legea automatikoki bertan behera geldituko da.
2018/05/09 - 13:46
'Aprobetxategi' bat izatea egotzi dio Rajoyk Riverari
Puigdemonten boto delegatuari errekurtsorik jarri ez izana aurpegiratu dio Riverak Rajoyri. Espainiako presidenteak boto bila ari dela esan dio C's-eko buruari, 'aprobetxategi' deituz.
2018/05/08 - 22:33
Terrorismoaren aurkako Ituna ostegun honetan bilduko da
Rajoy terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariekin Moncloa Jauregian elkartu baino ordu batzuk lehenago bilduko da Terrorismoaren aurkako Ituna.
2018/05/08 - 14:29
Rajoyk bilera batera deitu ditu biktimen elkarteak, ostegunean, Moncloan
Rajoyk aurrez aurre esan nahi die biktimei ez dela ETAren amaierarengatik inolako ordainik izango.
2018/05/07 - 16:49
Estatu Kontseiluak Kataluniako Presidentzia Legearen kontrako helegitea babestu du
Puigdemonten inbestidura telematikoa ahalbidetuko lukeen legearen aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegitea onartuko du aste honetan Auzitegi Konstituzionalak, eta bertan behera geldituko da.
2018/05/07 - 16:32
Pentsiodunek maiatzaren 26ko manifestazioan parte hartzeko eskatu diote Urkulluri
Pentsiodunek lehendakaria kritikatu dute, izan ere, horren esanetan, "pentsioen sistema ez dago 1.080 euroko gutxieneko erretiro-pentsioak ezartzeko moduan".
2018/05/07 - 15:54
Rajoyk espetxe politika aldatzea espero du Urkullu lehendakariak
ETA desegin osteko lehen elkarrizketa Radio Euskadin eman du lehendakariak eta adierazi du ETAren amaiera ez dela izan, ez euskal gizarteak merezi zuena, ez eta ETAk nahi zuen ere.
2018/05/04 - 16:30
Rajoyk terrorismoaren biktima guztiak goretsi ditu 'bereizketarik gabe'
Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, ETAren krimenak "ikertzen eta epaitzen" jarraituko dute, eta "zigorrak betetzen".
2018/05/03 - 17:57
Rajoy: 'ETAk egiten duena egiten duela ere, ez du inpunitate tarte bat ere aurkituko'
Halaber, ETA egun hauetan egiten ari den mugimendu guztiak "propaganda" egiteko direla esan du Rajoyk.
2018/04/27 - 22:47
Mariano Rajoyren Gobernuak Zigor Kodea aztertzea erabaki du
'La Manada' taldeko bost gizonezkoei ezarritako epaiak gizartean eragindako haserrearen ondotik erabaki du Mariano Rajoyren Gobernuak Zigor Kodea aztertzea.
2018/04/27 - 11:41
Konstituzionalak tramitera onartu du Puigdemonten hautagaitzaren kontrako helegitea
Horrenbestez, Carles Puigdemonten hautagaitza indargabetu du. Horrez gain, Puigdemont presidente izendatzen saiatzeko inbestidura saio bat deitzeak ondorio penalak izango lituzkeela ohartarazi du.
2018/04/25 - 17:19
2018an erretiro-pentsioen % 1,6ko igoera adostu du EAJk Rajoyren Gobernuarekin
EAJk Estatuko Aurrekontu Orokorren tramitazioa babestuko duela iragarri du, Espainiako Gobernuarekin erretiro-pentsioen inguruan akordioa adostu ostean.