Mariano Rajoy
2018/04/25 - 15:05
Katalunian Gobernua osatzea eta aro berri bat hastea lehenetsi ditu Rajoyk
Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, Katalunian Gobernua osatzeak 155. artikulua bertan behera gelditzea, elkarrizketa aro berri bat abiatzea eta legea betetzea ekarriko ditu.
2018/04/23 - 14:55
Desagertzeagatik ETAk ez duela onurarik izango ziurtatu du Rajoyk
Espainiako Gobernuko presidenteak ETAren desegiteari buruzko agiriaren inguruan hitz egin du publikoki lehen aldiz Balearretako 'Última hora' egunkariari eskainitako elkarrizketan.
2018/04/20 - 12:38
Madrilek ondo hartu du ETAren barkamen eskaria baina 'hobe lehenago egin izan balu'
Moncloaren arabera, ETAren adierazpena Zuzenbidezko Estatuaren "sendotasunaren ondorioa" da.
2018/04/19 - 15:06
Harreman diplomatikoak normaltzea adostu dute Espainiak eta Venezuelak
Madurok erabakia eta enbaxadoreen itzulera "errespetuan, elkarrizketan" eta komunikazioan oinarritu izana txalotu du. Datozen egunetan gauzatuko da erabakia.
2018/04/17 - 18:01
Espainiako Gobernuak bi trenbideren kudeaketa Euskadiren esku utziko du
Linea horiek dagoeneko Euskadirenak beharko luketela esan du Eusko Jaurlaritzak. Euskadiri zor zaizkion transferentziak osatzeko aldarrikapena idatziz igorri dio Urkulluk Rajoyri.
2018/04/17 - 16:58
Urkulluk idatziz eskatu dizkio transferitu gabeko eskumenak Rajoyri
Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide lineak transferituko dizkio Espainiako Gobernuak Euskadiri, Soraya Saenz de Santamariak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dionez.
2018/04/07 - 15:00
Alemaniako justizia errespetatzeaz gain, ez duela Merkelekin hitz egin dio Rajoyk
PP Sevillan egiten ari den biltzarrean hedabideei egindako adierazpenen arabera, 'legea betetzen duen hautagai batekin Kataluniako Gobernua eratzea' beharrezkoa dela esan du Espainiako presidenteak.
2018/04/04 - 16:25
Javier de Andresek Estatuko aurrekontuak ez blokeatzeko eskatu dio EAJri
Javier de andresek esan du proiektuak jasotzen dituen inbertsioak, euskadirako behar beharrezkoak direla, eta aurrekontuak ez ba dira onartzen, kolokan egon daitezkeela.
2018/04/04 - 13:35
Pastor: 'EAJ Rajoyren aurrekontuen alde agertzea ez zaigu inporta'
Jose Antonio Pastorrek adierazi duenez, bere alderdiak 'ez dauka zer esanik' EAJk Espainiako Aurrekontuei eman diezaioken balizko babesaz.
2018/04/02 - 16:09
PP eta Ciudadanos, beste alderdien babesaren bila aurrekontuak onartzeko
Ezinean ari dira babes gehiago bila, baina EAJk argi utzi zuen atzo, Aberri Egunean, eta baita gaur ere: '155. Artikulua indarrean dagoen bitartean, EAJk ez du inongo aurrekonturik eztabaidatuko'.
2018/04/02 - 13:32
Esteban: '155. artikuluak gauzak zailduko zituela ohartarazi zuen EAJk'
Radio Euskadiko elkarrizketa batean, Aitor Estebanek berriz adierazi du EAJk ez dituela Rajoyren Gobernuaren aurrekontuak negoziatuko harik eta Katalunian 155. artikulua indarrean jarraitu arte.
2018/03/30 - 15:58
Erronka ugari ditu Espainiako gobernuak uda aurretik
Aurrekontuak onartzea, Katalunia eta 2019ko hauteskundeak prestatzea dira Rajoyren gobernuak mahai gainean dituen gai garrantzitsuenak hiruhileko honetarako.
2018/03/26 - 22:41
EAJ: 'Ez dago aurrekontuen negoziaziorik eta, momentuz, ez da egongo'
EAJk bereari eusten dio. Hasieratik gogor kritikatu zuten Rajoyren gobernua Katalunian 155. artikulua ezartzeagatik eta gogor kritikatu dituzte politikari eta eragileen kartzelaratzeak.
2018/03/26 - 13:59
Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordioa iragarri du Albert Riverak
Nolanahi ere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak. EAJk dauka giltza orain, eta esan du 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituela babestuko.
2018/03/18 - 21:38
Rajoy: 'Pentsioak ahal ditugun heinean igoko ditugu'
Etorkizunean igoera garrantzitsuagoak ere egon daitezkeela esan du Mariano Rajoyk, baina ez enplegua sortu, ekonomia hazi eta politika ekonomikoaren datuak hobetzen ez diren bitartean.
2018/03/14 - 11:10
2018ko aurrekontuetan gutxieneko pentsioek igoera izango dutela iragarri du Rajoyk
'Egoera ekonomikoa hobetzen ari da', eta horrek aurtengo aurrekontuetan pentsioen inguruan 'ahalegin gehigarri bat egitea ahalbidetuko digu', Espainiako presidentearen arabera.
2018/03/07 - 14:01
Roman Escolano izango da Ekonomia ministro, De Guindosen ordez
Europako Inbertsioen Bankuko presidenteordea izan da Escolano, baina ICOn eta BBVAn ere ardura postuak eduki ditu.
2018/03/05 - 15:13
Erretiro pentsio duinak lortu arte ez dutela etsiko esan dute EAEko pentsiodunek
Gaurkoan, antolatzaileek pentsiodunen batasuna eskatu dute alderdien eta sindikatuen siglen gainetik.
2018/02/23 - 10:30
Alderdiek ertzainaren heriotza deitoratu eta futboleko indarkeria gaitzetsi dute
Euskal buruzagi guztiek, lehendakariak eta Espainiako Gobernuko presidenteak doluminak helarazi dizkiote hildako agentearen familiari.
2018/02/17 - 22:21
'Hizkuntzen gaineko eztabaidak' kritikatu ditu Mariano Rajoyk
Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, hezkuntzari dagokionez, hizkuntzen gaineko eztabaidetan ibili beharrean, hobe da "digitalizazioan inbertitzea".