2018an erretiro-pentsioen % 1,6ko igoera adostu du EAJk Rajoyren Gobernuarekin
EAJk erretiro-pentsioen inguruan akordioa sinatu du Espainiako Gobernuarekin, 2018an % 1,6 eta 2019an KPIren arabera igotzeko. Bestalde, iraunkortasun faktorearen (pentsioaren kalkulua egiteko bizi itxaropena ere aintzat hartzen duen faktorea) erabilera 2023ra arte atzeratzea adostu dute.
Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko lehen eztabaida egunaren ostean, jeltzaleek erretiro-pentsioen igoeraren inguruan akordio hori sinatu dutela jakinarazi du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak asteazken honetan.
Bestalde, erretiro-pentsioak arautzeko oinarria 2018an % 56raino, eta 2019an % 60raino igotzea adostu dute. Gutxieneko erretiro-pentsioetan, berriz, aurreikusitako % 3ko hobekuntza mantentzen da.
Estevanek azaldu duenez, Mariano Rajoy Espainiako presidentea eta Andoni Ortuzar EAJko bozeramailea Kongresuan atzo izandako bileran, pentsiodunen aldarrikapenak aintzat hartzeko eskatu zion Ortuzarrek Rajoyri.
EAJ Espainiako Gobernuarekin elkartu eta, bihar (osteguna), ez dituzte 2018ko Aurrekontuei egindako sei osoko zuzenketak onartuko; beraz, kontu publikoen bideratze parlamentarioak aurrera jarraituko du.
Jeltzaleen botoak PPren, Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Foro Asturiasen eta UPNren botoei batuko dira PSOEk, Podemosek, PDeCATek, Compromisek eta EH Bilduk aurkeztutako zuzenketak bertan behera uzteko.
Antza, ekimenek aldeko zein kontrako boto kopuru bera (176 boto) jasoko dute bihar, eta berdinketa tekniko horren aurrean, hirugarren botazioan zuzenketa horiek bertan behera geldituko dira eta Aurrekontuak aurrera aterako dira.
Bestalde, Estebanek jakinarazi duenez, Katalunian Gobernua osatu bezain laster 155. artikulua bertan behera gelditzeko konpromiso "sendoa" helarazi dio Rajoyk Ortuzarri. Ildo horretan, Katalunian elkarrizketa garai berri bat abiatzeko beharra azpimarratu dio Rajoyk Ortuzarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak muga-kontrolak berrezarri dizkie Italiatik datozen bidaiariei
Portu eta aireportuetako kontrolak irailaren 7ra arte egongo dira indarrean, eta ausaz egingo dituzte, Italiako migrazio-presioaren aurrean.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.