Mariano Rajoy
2018/06/01 - 16:10
Hamaika krisitik bizirik irteteko gai izan da Mariano Rajoy
Mariano Rajoy 2011. urtetik izan da Espainiako presidente. 37 urte eman ditu politika aktiboan, eta hainbat kargutatik pasatu da, zinegotzi izatetik presidente izateraino.
2018/06/01 - 15:53
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidente berria
Behe Ganberak baiezkoa eman dio PSOEko idazkari nagusiaren zentsura-mozioari, aldeko 180 boto, 169 kontra eta abstentzio bat jasota.
2018/06/01 - 13:10
Rajoy, bere agurrean: 'Ohorea izan da Espainia jaso nuena baino hobeto uztea'
Mariano Rajoyk Espainiako presidente karguari agur esan dio Kongresuan, eta "demokrata gisa" zentsura-mozioaren emaitza onartzen duela baina "egindakoa" ez duela babesten esan du.
2018/06/01 - 12:36
Rajoy: 'Ohorea da Espainia jaso nuena baino hobeto uztea'
Pedro Sanchez zoriontzen lehena izan nahi izan du Mariano Rajoyk. 'Demokrata' den heinean zentsura mozioaren emaitza onartzen duela adierazi du.
2018/06/01 - 12:09
Zentsura-mozioan 'ezinbesteko kolaboratzaile' izatea egotzi dio PPk Riverari
Gainera, Rafael Hernandok aurpegiratu dio bere "desleialtasunak" Pedro Sanchezen "bidea erraztu" izana eta Rajoyren Gobernua kolokan jartzen "lagundu" izana.
2018/06/01 - 11:22
Rajoy plenoan ez egotea kritikatu du Roblesek
Margarita Roblesek mozioan baiezkoa botatu behar duten alderdiei eskerrak emandizkie eta Rajoy plenoan ez egotea kritikatu du.
2018/06/01 - 10:52
EAJk babestu egingo du zentsura-mozioa; PSOEk boto nahikoak ditu Rajoy erorarazteko
Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioa ostiral honetan bozkatuko dute, eta alderdi hauen babesa izango du: Podemos, ERC, PDeCAT, EAJ, EH Bildu, Compromis eta Nueva Canaria.
2018/05/31 - 23:40
PSOEk badu nahikoa boto Rajoy erorarazteko: eta orain zer?
Rajoyren aurkako zentsura-mozioa bozkatu ostean, Espainiako Gobernua automatikoki kanpoan geratuko da eta Sanchezen izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
2018/05/31 - 23:11
Honelakoa izan da Rajoyren aurkako zentsura-mozioaren lehen saioa
Aitor Esteban EAJko bozeramaileak baieztatu du alderdi jeltzaleak babestu egingo duela Rajoyren aurkako zentsura-mozioa. Alderdi sozialistak baditu babes nahikoak PPren Gobernua erorarazteko.
2018/05/31 - 20:27
EH Bilduk Rajoyren aurkako zentsura-mozioa babestuko du
Koalizio soberanistak azpimarratu du Rajoyren kontra egiteak ez duela esan nahi Sanchez babesten duela, "biak alde berean daudelako eta erregimen beraren parte direlako".
2018/05/31 - 20:14
Aitor Estebanen (EAJ) agerraldi osoa
EAJko bozeramaileak baieztatu du alderdi jeltzaleak babestu egingo duela Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-mozioa.
2018/05/31 - 19:32
Marian Beitialarrangoitiaren (EH Bildu) agerraldi osoa
EH Bilduko diputatuak Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa babesten duela adierazi du, "garbitasun demokratikoagatik".
2018/05/31 - 16:26
Brusela, Espainiara eta Italiara begira
Europako komunikabideak gertutik ari dira jarraitzen Rajoyren gobernuaren aurkako zentsura mozioa.
2018/05/31 - 16:21
Arratsaldeko saioa adi jarraitzeko esan die Estebanek kazeteriei
Mariano Rajoy eta Pedro Sanchezen aurrez aurreko luzearen ostean, Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du oraindik inkognita argitu.
2018/05/31 - 16:17
Sanchezek independentisten babesa bilatu izana kritikatu du Rajoyk
Zentsura mozioa oportunistatzat jo du Mariano Rajoyk. Pedro Sanchezek presidentea izan nahi duela, baina bidezidorra hartuta, esan du Rajoyk.
2018/05/31 - 16:12
Sanchezek dimititzeko eskatu dio Rajoyri
Kongresuan onartutako aurrekontuak errespetatzeko konpromisoa hartu du eta Euskadiri eta Kataluniari elkarrizketa eskaini die sozialisten idazkari nagusiak.
2018/05/31 - 12:25
Mariano Rajoy: 'Kide ustelak izan ditugu, baina PP ez da alderdi ustela'
Gurtel auziko epaiaren 'interpretazio interesatu eta manipulatua' egitea leporatu dio PSOEri. Halaber, sozialistak ustelkeriatik salbu ote dauden galdetu du.
2018/05/31 - 11:41
Zutik eta txaloka hartu dute PPko diputatuek Mariano Rajoy
Ikusmin handia piztu du Mariano Rajoyren iritsierak. Kamerez eta argazkilariez inguratuta eseri da bere eskainuan. Alderdikideek txalo artean hartu dute.
2018/05/31 - 11:31
Aukera guztiak irekita Pedro Sanchezen zentsura-mozioa eztabaidatu aurretik
Oraingoz, PSOEko buruzagiak Podemosen babesa baino ez du ziurtatuta. EAJk Sanchezi entzun ostean erabakiko du zer egin, baina EAJren botoak ezinbestekoak izango dira Rajoy kanporatzeko.
2018/05/31 - 11:28
Sanchezek, Rajoyri: 'Dimititu ezazu eta mozioa hemen eta orain bukatuko da'
Sanchezek ziurtatu du aurtengo aurrekontuak mantendu egingo dituztela. "Zu izan zara honaino ekarri gaituena", aurpegiratu dio PSOEren idazkari nagusiak Rajoyri.