Markel Olano
2025/02/10 - 07:58
Barne-prozesuaren bigarren itzulia hasi du EAJk, Aitor Esteban buru
Andoni Ortuzarrek eta Markel Olanok uko egin diote hautagaitzari. Hartara, otsailaren 26an bukatuko den bigarren fasean hautagai bakarra izango du EBBren lider izateko lehiak.
2025/02/06 - 17:29
Olano: "Esteban presidente bikaina izango da"
EAJko presidente izateari uko egin arren, EBBko burukide izateko aukera zabalik utzi du legebiltzarkideak.
2025/02/06 - 17:12
Olanok uko egin dio EBBren presidente izateko aukerari, baina burukide izateko hautagaitzari eusten dio
Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean egin duen agerraldian azaldu duenez, Ortuzarrek EAJren presidente izateko hautagai izateari uko egin ostean, haren bideari jarraitzea erabaki du, eta ez da alderdi jeltzalearen barne prozesuaren bigarren itzulira ez pasako.
2025/02/06 - 17:08
Andoni Ortuzarrek eta Markel Olanok atzera egin dute, eta Aitor Esteban izango da EAJko presidentea
EAJko diputatua hautagai bakarra da orain EBBko presidente izateko barne prozesuan, Ortuzarrek eta Olanok bigarren itzulira pasatzeari uko egin dute eta.
2025/02/02 - 12:30
EBBko presidentea hautatzeko barne prozesuaren lehen fasea itxi du EAJk
Aberri Berme eta Zaingo Batzordeari dagokio orain (otsailaren 3tik 9ra) bateraezintasunak aztertzea eta hautagaiei prozesuarekin aurrera jarraitu nahi duten ala ez galdetzea. Otsailaren 10ean hasi eta 26an bukatuko da bigarren hautespen aldia.
2023/12/11 - 15:42
Joseba Egibar ez da EAJren Gipuzkoako zerrendan aurkeztuko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara
EITBk jakin ahal izan duenez, halaber, Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, 2024ko hauteskunde autonomikoetan EAJren zerrendetan izango da. Bakartxo Tejeriak, bere aldetik, Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai izaten jarraituko du.
2023/12/11 - 15:15
Bakartxo Tejeria izango da jeltzaleen hautagaia Eusko Legebiltzarreko presidente izaten jarraitzeko
Joseba Egibar, berriz, ez da Gipuzkoako zerrendan izango, berak hala erabakita. Egibarrek amaitutzat eman dio, hala, Eusko Legebiltzarreko bere ibilbidea. Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia Gipuzkoako zerrendan izango dela ere jakin du EITBk.
2023/09/13 - 17:00
EH Bilduk helegitea aurkeztuko du Bidegi auziko kereila artxibatzearen aurka
EH Bilduk uste du beharrezkoa dela "hirugarren peritu-txosten inpartzial bat" egitea, bi aldeek auzian aurkeztutakoez gain, obra horien "likidazioak utzitako milioi askoko gainkostua" argitzeko.
2023/03/31 - 16:54
Agur esateko unea hurbilago dute Markel Olanok eta Gorka Urtaranek
Biek ala biek, jarraian 8 urte egin dituzte karguan. Hauteskunde kanpaina hasi aurreko arauek mugatu egiten dituzte agerraldiak, eta gaur Markel Olano eta Gorka Urtaran hunkitu egin dira, lagun eta lankidez inguratuta ikusita.
2023/03/28 - 16:25
Markel Olano Bruselan izan da gaur Etorkizuna Eraikiz gobernantza kolaboratiborako proiektuaren berri emateko
Europar Batasuneko erakundeetako ordezkarien aurrean aurkeztu dute 70.000 partaide eta 48 proiektu izango dituen egitasmoa.
2023/03/02 - 15:13
Gipuzkoako Aldundiak helegitea aurkeztuko du Euskadiko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren aurka
Euskadiko Auzitegi Nagusiak lan eskaintza bateko euskara eskabidearen kontra atzo emandako ebazpenaren harira, Gipuzkoako Aldundiak uste du herritarren hizkuntza eskubideak urratu egiten direla eta horrenbestez auzia azken muturreraino eramango du helegitea jarrita.
2023/01/25 - 14:03
Olano Badiolaren aurkako epaiketan: ''Prozesu honek guztiak Foru Aldundiaren irudia larriki kaltetu du''
Gipuzkoako ahaldun nagusiak Iñaki Badiolaren aurkako epaiketan deklaratu du kaltetu gisa. Realeko presidente izan zenarentzat 66 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak hainbat pertsona ospetsuri sare sozialen bidez ustez egindako kalumniengatik eta irainengatik.

2022/11/24 - 12:48
Olano prest dago garraio-deskontuak luzatzeko, eta uste du Espainiako Gobernuak berbera egin beharko lukeela
Garraio publikoan deskontuak aplikatzea Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntza izan zela gogoratu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Halaber, azpimarratu du datorren urteko Gipuzkoako aurrekontuetan diru partida bat gorde dutela deskontuei eusteko.

2022/11/24 - 10:16
Gipuzkoako Aurrekontuetan garraio publikoko deskontuei eusteko partida bat gorde dutela esan du Markel Olanok
Garraio publikoan deskontuak aplikatzea Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntza izan zela gogoratu du Markel Olanok. Gipuzkoako Foru Aldundia prest dago laguntzari eusteko, baina Espainiako Gobernuak gauza bera egin beharko lukeela uste du.

2022/11/09 - 12:25
Hiru ahaldun nagusiek Pedro Sanchezek baino gehiago kobratu zuten iaz
Zerrendaren gorenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia dago, 112.250,60 euro jaso baitzituen joan den urtean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, 84.845,16 euro.
2022/10/19 - 12:11
Olano: "Ulertzen dut 'nire etxe ondoan ez' fenomenoa, baina gizartearen interes orokorra lehenetsi behar da"
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren hitzetan, parke eolikoa etxe ondoko "mendi kuttunean" nahi ez izatea "ulertzekoa" da, baina krisi energetikoari aurre egiteko, interes orokorra lehenetsi behar dela uste du.
2022/09/28 - 15:03
Markel Olanok ''zuhurtzia'' eskatu du ''zergen beherapen konpultsiboen'' aurrean
Markel Olanok esan du fiskalitateak Gipuzkoako "sare ekonomikoaren lehiakortasuna sustatu" behar duela, eta lurraldeko "zerbitzu publikoak emateko finantza-nahikotasuna" eskaini behar duela.
2022/07/20 - 13:42
Olano: ''Madrilen dagoen giro politikoak zaildu egiten du neurriak aurrera ateratzea''
Markel Olanok uste du kultura politikoa oso desberdina dela EAEn eta Madrilen. "Madrilen epe motzekoa da", adierazi du Gipuzkoako ahaldun nagusiak. "Guk gauzak sendoago egiten ditutu, epe ertain eta luzera begira" gehitu du Olanok.

2022/07/04 - 16:24
Gipuzkoak gizarte inklusioa bultzatzeko bigarren plana jarri du indarrean
Plan honen helburua egun Gipuzkoan kalean edo bazterketa egoeran bizi diren 30.000 lagunei laguntza pertsonalizatua ematea da, eta ahal den neurrian enplegu sistemara bideratzea.