Markel Olano
2021/09/28 - 16:33
Gizarte politikak, ekonomia eta enplegua Olanoren hitzaldiaren ardatzak
Pandemiako une ilunenak gaindituta eta normaltasunerako bidean, ekonomian eta gizartean susperraldia bultzatzeko unea dela adierazi du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak politiko orokorreko hitzaldian.
2021/09/22 - 11:57
Olano: ''Diputatu nagusi kargua utziko dudala hitza publikoki emana dut eta ez noa orain iritziz aldatzera''
Markel Olanoren ustez, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EAJren hurrengo hautagaia emakumea izan liteke.
2021/07/09 - 18:08
Jaurlaritzak eta aldundiek Ekarpen Legea berritzeko ituna lortu dute, 10 urteren ostean
Zergen bidez bildutako dirutza erakundeen artean nola banatu zehazten duen legea desadostasun iturri izan da azken urteotan. Adostutakoaren arabera, Jaurlaritzak apur bat (% 0,8) gehiago jasoko du bildutako zergetatik.
2021/06/14 - 14:59
Gipuzkoako erresidentzietako langileek 250 egun bete dituzte greban
Mitxel Lakuntzak Markel Olanori eskatu dio Gipuzkoa erresidentzietako lan-hitzarmenerako ELAk proposatzen duen "irtenbidea" entzuteko.
2021/06/11 - 16:40
Gipuzkoa berribiarezteko unea dela esan du Markel Olanok
Pandemiak hasierako egegitasmoak hankaz gora jarri duen arren, Gipuzkoa berribiarezteko unea dela esan du Markel Olanok. Gipuzkoan dagoen talentuarekin eta dinamismoarekin lortuko den konfiantza du.
2021/05/21 - 12:04
Olano: "Aldundiak jada ipini du bere langa ekonomikoa erresidentzien lan gatazkan"
Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak egoki ikusi du Aldundiak bitartekari lanak egitea, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan gatazka bideratzeko, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
2021/04/29 - 12:40
Olano: "Hau ez dator zerutik, kontaktu sozialengatik gertatzen dira kutsaketak"
Gipuzkoak bizi duen egoera epidemiologiko larriaren inguruan galdetuta, Markel Olanok argi dauka harreman sozialak biderkatu izana dela arrazoi nagusia.
2021/02/19 - 11:03
Kursaalek ekitaldien erdiak egin ditu 2020an, eta fakturazioa % 60 jaitsi da
Donostiako Kongresu Jauregiaren erabilera egunak % 46,7 jaitsi dira eta bertaratutakoak % 76,9.
2020/12/10 - 18:28
Gipuzkoako erresidentzietako langileek udalen inplikazioa eskatu dute
ELAren arabera, alkateek ere badute erantzukizuna lan gatazka horretan, "zaharren egoitzak haien udalerrietan daudelako eta bertan dauden adinekoak auzokide dituztelako".
2020/12/09 - 09:49
LABIren bileran ostalaritzaren irekiera defenda dezan eskatu diote ostalariek Olanori
Ostalaritza sektorearen egoera kritikoa dela helarazi nahi diote Markel Olano diputatu nagusiari, eta sektorearentzako erreskate plan baten alde egin dezala eskatzen diote.
2020/11/27 - 16:07
42 milioiko inbertsioa egin dute Gipuzkoarako “giltzarri” diren lau bide-proiektutan
Olanoren esanetan, Azkoitia-Urretxu errepidean, Belabietako tunelean, 27. poligonoan eta Marrutxipin egingo dituzten lanei bultzada emango diete, inbertsio publikoaren bidez ekonomia susper dadin.
2020/10/07 - 11:54
'Inportantea da Europari proiektu nazionalak aurkeztea'
'Mokoka beharrean, elkarrekin lanean aritzeko garaia' dela dio Gipuzkoako diputatu nagusiak. Lehendik ere landuta dituzten Mubil, Ziur eta Elkar-ekin proiektuak jarri dituzte zerrendan lehentasunez
2020/10/02 - 13:28
''Gipuzkoako Metalgintzan akordioa lortzea oso ona litzateke lurralde osorako''
Markel Olanok adierazi duenez, Gipuzkoako Metalean akordioa lortzeko beste sindikatuek ere esfortzu bat egin behar dute.
2020/09/29 - 22:33
Markel Olano: 'Ekonomikoki hilabete zailak espero ditugu Gipuzkoan, izugarri zailak'
Hasieran uste baino luzeago joko du pandemiak ekarritako krisiari buelta emateak. Gaur argi esan du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak: oso hilabete zailak datoz.
2020/07/29 - 19:46
Gipuzkoak bere Plan Estrategikoa berrikusi du berreskuratze-funtsak lortzeko
Plan Estrategiko eraberritua egoera berrira egokitu dute, eta, bertan, foru erakundearen "erabateko lehentasuna" izango da "kohesio soziala eta desberdintasunen aurkako borroka".
2020/07/29 - 18:07
Gipuzkoako Aldundiak plan estrategiko berria aurkeztu du
Izurritearen ondorioz garatutako plan estrategiko berriaren ardatz nagusiak dira pertsonak birusaren aurrean babestea eta enplegua sortzea.
2020/07/19 - 20:08
Zumarragako Argixao egoitzan bi positibo ezkutatzea leporatu dio LABek Aldundiari
Gipuzkoako Foru Aldundiak zahar etxe zein herrialdeko eguneko zentroetan pandemia honekiko egin duen "kudeaketa txarra" salatu du sindikatu abertzaleak.
2020/06/04 - 13:34
Markel Olano, mugaren itxierari buruz: ''Ezin da gizartea zatikatu''
Markel Olanok "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, "Hendaia, Irun eta Hondarribiaren artean sekulako harremana dago eta etetea ez da sosteniblea".
2020/04/24 - 19:07
Gipuzkoan 85 milioi euro murriztuko dituzte 2020ko aurrekontuan, COVID-19a dela eta
Aurtengo aurrekonturako aurreikusitakoa baino % 20 eta % 25 gutxiago jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2019/12/24 - 14:18
Zahar egoitzetako langileek ikatza utzi dute Gipuzkoako Foru Aldundian
Gipuzkoako zahar etxeetako langileak manifestazioan joan dira gaur goizean Foru Aldundiaraino, eta, han, ikatza utzi diete Markel Olano diputatu nagusiari eta Gizarte Politiken buru Maite Peñari.