Zumarragako Argixao egoitzan bi positibo ezkutatzea leporatu dio LABek Aldundiari
LAB sindikatuak Gipuzkoako Foru Aldundia koronabirusaren krisi honetan zahar etxeetan eta eguneko zentroetan izaten ari den jarrera kritikatu du, "kudeaketa txarra" salatuz, eta horren adibide, Zumarragako Argixao zentroko bi langilek COVID-19an positibo eman eta informazio hori ezkutatu egin dutela salatu dute.
Hala, uztailaren 15ean Gipuzkoako Diputazioak emandako informazioa gezurtatu nahi izan du sindikatuak. Egun horretan, Ordiziako agerraldiak ez zuela Goierriko adinekoen zentroetan kutsaturik eragin adierazi zuen Aldundiak.
"COVID-19a gure artean dagoenetik, eskasa izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak helduen egoitzetan zein eguneko zentroetan egindako kudeaketa. Horretaz aparte, sektoreak pairatzen zuen eta horrenbeste denbora salatzen ari ginen egoera latza bistaratu du gaitzak. Jakin badakigu eta bistakoa izan da osasuna galdu duten langileak txotxongiloak bailiran erabili dituela Aldundiak, eta azpimarratu nahi dugu, osasun fisikoaz aparte, eragin psikologikoa izugarria izan dela" salatu du LABek ohar batean.
Goierriko azken agerraldiarekin lotuta, ondokoa azaldu du sindikatuak: "Instituzio foralak, Goierriko helduen egoitzetako langile zein egoiliarrei PCR probak egiteko agindua eman zuen. Zumarragako Argixao egoitzan lehen laginak, hilaren 14ean jaso ziren, hau da joan den asteartean. Ostiralean, hiru egun beranduago, langileek, kasualitatez, ofizialtasunik gabeko elkarrizketa bat medio, zentroan bi langilek proban positibo eman zutela jakin dute. Langileek, positibo izan edo ez, ez dugu egindako proben emaitza ofizialik jaso gaur gaurkoz, eta zentroak berak ere ez. Protokoloaren arabera, Osasun Sailak edo Osakidetzak probak eskatu dituenari bideratuko dizkio emaitzak, beraz, Aldundiak emaitzak jaso eta zentro bakoitzeko prebentzioko arduradunari helarazi beharko lizkieke. Baina, horrelakorik ez da gertatu, inork ez die emaitzei jarraipenik egin".
Gertakari horren "larritasuna" salatu du LABek, "ez dugu onartuko, langile, egoiliar, erabiltzaile zein bestelako herritarren osasuna arriskuan jartzea".
Atzo Jaurlaritzak eguneko zentroak ixteko emandako aginduari dagokionez, langileen eskubideak urratzen ari direla esan du LABek, "enpresak ezin dituztenez langile hauek beste zentro batzuetan birkokatu, beren opor egunetatik kendu nahi dizkiete lan egin ez dituzten egun horiek, beren lan baldintzen funtsezko aldaketa izanik. Segurtasun neurriak hartzea ondo dago baina inor kaltetu gabe eta are gutxiago pandemia egoera honetan horrenbeste eman duten langile hauek guztiak".
Horrenbestez, bi egoera horiek argitzeko eskatu dio LABek Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.