Maroko
2020/11/21 - 19:05
Marokok Guergueraten su-etena hautsi duela salatu dute dozenaka mobilizaziok
Gatazkan "ekimena" hartzea eskatu dio Euskadiko Sahara Mugimenduak Espainiako Gobernuari. Zentzu horretan, Exekutiboa Rabaten "esanetara" egotea kritikatu dute.
2020/11/18 - 08:23
Marokorekiko gatazkan esku hartzeko eskatu dio Fronte Polisarioak NBEri
1991eko bake akordioa hautsi izana egotzi dio Marokori, Guerguerateko pasabidean gertaturikoagatik. Halaber, nazioarteko komunitateari esku hartzeko eskatu dio tentsioak gora egin ez dezan.
2020/11/17 - 09:24
Polisarioak "okupazioa" bukatzea jarri du "gerra amaitzeko" baldintza gisa
Marokok "su-etenarekin konprometituta" jarraitzen duela ziurtatu du Mohamed VI.a erregeak, baina "mehatxuei" erantzungo diela ohartarazi du.
2020/11/16 - 15:35
Mendebaldeko Saharari elkartasuna agertu diote Bilbon
Marokok 1991ko su-etena apurtu duela salatu du Fronte Polisarioak. Konponbidea Nazio Batuetatik datorrela esan du Europar Batasunak.
2020/11/16 - 11:06
Mobilizazioak Bilbon eta Donostian Saharako herriari elkartasuna erakusteko
Eguerdian, manifestazioa egingo dute Arriaga plazatik abiatuta, eta 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Arriaga parean. Donostian, kontzentrazioa egingo dute 18:30ean, Boulevardean.
2020/11/16 - 08:34
Marokoren aurkako hirugarren erasoan, hildakoak eragin dituela esan du Polisarioak
Marokok enfrentamenduak izan direla onartu du, baina hildakoak ukatu ditu.
2020/11/15 - 21:11
Marokoko segurtasun indarrek dozenaka saharar atxilotu dituztela salatu dute
Bestalde, Nafarroan bizi diren sahararrek eta auziarekin bat egiten duten lagunek elkarretaratzea egin dute Iruñean, Marokoko militarrek Mendebaldeko Saharan egindako erasoa gaitzesteko.
2020/11/15 - 17:45
Tentsioa Sahara Mendebaldean, Polisarioaren eta Marokoren bertsio kontrajarrien artean
Fronte Polisarioak dio Marokori eraso egin eta hainbat pertsona hil dituela, eta Marokok, berriz, erasoa zapuztu duela eta Mauritaniarako muga irekita dagoela esan du.
2020/11/15 - 14:48
Berriz ere Marokoko armadari eraso egin diola iragarri du Fronte Polisarioak
Dozenaka gazte Saharako Armadarekin bat egiten ari dira, bai Polisarioaren lurretan, bai errefuxiatuen kanpamentuetan ere. Marokok gutxietxi egin ditu erasoak eta biktimarik ez dela izan esan du.
2020/11/14 - 21:51
Fronte Polisarioak gerra-egoera ezarri du
Bahim Ghali Fronte Polisarioko idazkari nagusi eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak 1991n Marokorekin sinatutako su-etena hautsitzat jo du.
2020/11/14 - 21:02
Fronte Polisarioak su-etena hautsitzat jo eta gerra-egoera ezarri du
Zonaldean autodeterminazio erreferenduma antolatzeko eskatu diete Saharar herriaren aldeko euskal mugimenduak eta Fronte Polisarioak Euskadin duen Ordezkaritzak Espainiari eta NBEri.
2020/11/13 - 21:53
Marokoko Armadak Fronte Polisarioak kontrolatutako Guerguerat pasabidea inguratu du
Gobernuaren arabera, Indar Armatuek "segurtasun lerro" bat ezarri dute zirkulazioa bermatzeko. Polisarioak iragarri du "zuzeneko eraso" horri "erantzuten" hasi zaiola.
2020/11/13 - 20:59
Marokoko Armadak Fronte Polisarioak kontrolatutako Guerguerat pasabidea inguratu du
Gobernuaren arabera, Indar Armatuek "segurtasun lerro" bat ezarri dute zirkulazioa bermatzeko. Polisarioak iragarri du "zuzeneko eraso" horri "erantzuten" hasi zaiola.
2020/10/19 - 16:37
Bilboko kontsulatura joan behar duten marokoarrek irtenbideak eskatzen dituzte
Bilbon Marokoko kontsulatuaren aurrean ehunka lagun pilatzen dira egunero hitzordurik ez dietelako ematen pasaporteak eta agiriak berritzeko.
2020/07/02 - 17:28
Jaioterrira itzuli ezinik geratu dira aurten euskal-marokoarrak
Itsasartea zeharkatzeko operazioa urte osoko unerik desiratuenetakoa da euskal marokoarentzat. Bidaia horren amaieran familia, oporrak eta bildotsaren festa zain izaten dituzte.
2020/02/11 - 15:02
Elkartasuna auto gainean Sopuertatik Marokora
San Viator ikastetxeko Automozio ikasleak ostiralean abiatuko dira Tangerrera beraiek prestatutako auotetan Uniraid abenturan parte hartzeko.
2019/12/20 - 09:49
Fronte Polisarioak erreferenduma nahi du eta armen erabilera mahai gainean jarri du
1991n Nazio Batuekin hitzartutako erreferenduma egitea eskatu du Frente Polisarioak bere XV. Kongresuan.
2019/12/02 - 22:51
Harrera beroa egin diete Marokok kanporatutako legebiltzarkideei
Euskal Herrian bizi diren dozenaka saharar bertaratu dira Loiuko aireportuan Saharara bidean Marokok kanporatu zituen legebiltzarkideei eskerrak ematera.
2019/12/01 - 16:37
Mendebaldeko Saharan sartzea eragotzi die Marokok lau legebiltzarkideei
Carmelo Barriok (PP) jakitera eman duenez, Aaiunen lur hartu dute, baina kale-jantzian zegoen polizia batek ezin zirela hegazkinetik atera eta Kanariar Uharteetara itzuli behar zirela esan die.
2019/11/30 - 20:14
Legebiltzarkideen taldea Saharara joan da, atentatu alerta dagoen arren
Aaiunera doaz, eta asteartean bueltatzea aurreikusten dute. Loiutik ostiralean irten ziren 90 euskal borondatezko lankideak Tindufen daude jada, eta Nafarroako beste 60 bidean dira.