Maroko
2022/02/05 - 17:39
Datozen orduetan atera dezakete Rayan haurra, asteartean erori zen zulotik
Lurpeko kamera batekin hartutako azken irudietan umea alde batera etzanda ikusten da, bizkarrez, eta ezin dute ziurtatu bizirik jarraitzen duen. Erreskate taldea prest dago umea berehala jaso eta ateratzeko.
2022/02/04 - 09:35
Putzu batera erori den bost urteko mutiko bat ateratzeko ahaleginetan ari dira erreskate taldeak Marokon
5 urteko Rayan duela bi egun erori zen 32 metroko sakonera duen zulora. Putzuaren parean indusketak egin dira haurra ateratzeko. Bien bitartean, erreskate taldeek umeari ur-botilak eta oxigeno-bonbonak bidaltzea lortu dute.
2022/01/17 - 13:15
Patera batean zihoazen 43 pertsona hil dira Marokoko uretan
Ontzian 30 gizon, 20 emakume eta hiru haurtxo zihoazen. Horietatik 26 gizon, 14 emakume eta hiru umetxoak hil dira.
2022/01/03 - 15:46
Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuak 450 ordenagailu eramango ditu apirilean Marokora
450 ordenagailu lortu dituzte Hezkuntza sailetik Elkarteneteko boluntario hauek, baina edozein tokitatik datozenak hartzeko prest daude. Beraiekin harremanetan jarri nahi dutenek www.aulassinfronteras.org webgunean aurkituko dute informazioa.
2021/11/26 - 20:10
Aldaera berriaren beldur, mundu osoan hasi dira neurriak hartzen
Omikron aldaera oso azkar barreiatu da Hegoafrikan, eta dagoeneko atzeman dituzte kasuak Afrikatik kanpo, tartean Belgikan. Herrialde askok hegaldiak eten dituzte Afrika hegoaldearekin.
2021/11/07 - 15:11
Palman urgentziaz lur hartu zuen hegazkineko bidaiarien ihesaldia Facebooken antolatu zuten ikertzen ari dira
Espainiako Poliziak ikerketa ireki du sare sozial horretan marokoar gazte talde bat horrelako ekintzak antolatzen ari ote den argitzeko.
2021/11/07 - 14:42
Mohamed VI.ak ohartarazi du Sahara "negoziaezina" dela
Marokoko erregeak ohartarazi du ez dutela Mendebaldeko Sahara barne hartzen ez duen akordiorik sinatuko inolako herrialde edo blokerekin. Fronte Polisarioak "errealitatea ukatzea" leporatu dio Mohamed VI.ari, eta borroka armatuarekin jarraitzeko asmoa berretsi du.
2021/11/06 - 18:38
12 bidaiari atxilotu dituzte Palmako aireportuan, modu irregularrean Espainiara sartzen saiatzea leporatuta
Marokotik Turkiara zihoan hegazkin batek Mallorcako aireportuan lur hartu zuen atzo bidaiari batek osasun larrialdi bat omen zuelako. Lur hartutakoan, korrika ihes egin zuten 21 bidaiarik. Guztia estrategia bat izan zela uste du Poliziak.
2021/11/04 - 00:15
Marokok hiru aljeriar hil ditu bonbardaketa batean
Aljeriako Gobernuak ohartarazi du hilketa horiek ez direla zigorrik gabe geratuko. Bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak abuztuan hautsi ziren.
2021/11/01 - 20:22
Aljeriak Magreb-Europa gasbidea itxi du, Marokorekin harreman diplomatikoak hautsi eta gero
Aljeriak gas naturalez hornituko du oraindik espainiar Estatua, Mezgaz gasbidea medio.
2021/11/01 - 16:01
Atxondora etorri da bizitzera urriaren 12an Cadizen hondoratutako pateratik bizirik atera zen gaztea
Anass ontzi horretan zihoan, beste 27 pertsonarekin batera. Ontziaren motorrak izorratu eta olatu batek patera txikitu zuen. Hamaika ordu uretan egin zituen salbatu zuten harte. Bera eta beste bi pertsona bakarrik atera ziren bizirik.
2021/10/27 - 22:34
Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?
Andre Arrizabalagak gas horniduraren gatazkako gako nagusiak azaldu dizkigu.
2021/10/27 - 21:36
Aljeriak Espainia gasez hornitzen jarraituko du
Teresa Ribera ministro espainiarra Mohamad Arkab Aljeriako Energia ministroarekin bildu da; izan ere, lau egunetan amaituko da Magreb-Europa gasbidea erabiltzeko kontratua eta Espainiara bide horretatik iristen da gasa.
2021/10/20 - 16:51
Mendebaldeko Saharako agintariek kezkaz ikusten dute Espainiaren eta Marokoren arteko gatazka diplomatikoa
Mendebaldeko Saharako gatazkak erabat baldintzatzen dute Espainia eta Marokoren arteko harremanak. Krisi diplomatiko horren inguruko iritziak bildu ditu Andoni Lubaki kazetariak Saharako kanpamenduetan.
2021/10/05 - 10:38
Gonzalez Layak esan du Gobernuak "legearen baitan" baimendu zuela Brahim Gali Espainian sartzea
Arrazoi humanitarioengatik Fronte Polisarioko buruzagia artatu izana babestu du Espainiako Atzerri ministroak Zaragozako epailearen aurrean egindako agerraldian. Hala ere, ez du argitu nork hartu zuen Brahim Ghali Espainian hartzeko erabakia.
2021/09/29 - 23:13
Zer zioten EB eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza-akordioek?
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak bertan behera utzi du Europar Batasunaren eta Marokoren arteko arrantza-akordioa, eta Fronte Polisarioak aurkeztutako hiru helegiteetatik bi onartu ditu.
2021/09/29 - 16:48
Europako Justiziak EB eta Marokoren arteko arrantza akordioak bertan behera utzi ditu
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorraren ustez, akordioak Mendebaldeko Saharari aplikatzen zaizkion heinean, lurralde horretako herritarrei eragiten diete, eta haien adostasuna lortzea eskatzen zuten.
2021/09/21 - 20:29
Gonzalez Laya ministro ohia ikertuko dute Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Espainian hartzeagatik
Ghali hegazkin mediko batean heldu zen Espainiara, Zaragozako hegazkin-basera, hain zuzen ere, beste pertsona batek lagunduta, Logroñoko San Pedro ospitalean artatzeko, covid-19 larria izan zuelako.
2021/09/09 - 12:48
Behin-behineko emaitzen arabera, RNI da Marokoko hauteskundeetako garailea
Othmani egungo lehen ministroak ez du eserlekua lortu Rabaten, eta Ordezkarien Ganberatik kanpo geratu da.
2021/09/08 - 12:33
Parlamentua eta udalak berritzeko bozak ditu gaur Marokok
Faborito Independenteen Konbergentzia Nazionala (RNI, frantsesezko siglengatik) da, Justizia eta Garapena Alderdi islamista (PJD) baztertu dezakeena. Azken honek gobernatu du herrialdea azken hamarkadan.