Maskarak
2021/07/22 - 13:02
Ander Herreros, 31 urte: "Asteazkenean positibo eman nuen eta igandean ZIUn nengoen"
Ander Herreros 15 egunez egon zen ZIUn ingresatuta, covid-19ak jota, eta gaixoaldiak epilepsia eragin dio.
2021/07/21 - 19:51
Aire zabalean maskara erabiltzeak aukerakoa izaten jarraituko du, segurtasun tartea gorde ahal denean
Kongresuak onartu egin du Espainiako Gobernuak egindako dekretua. PSOEk eta Unidas Podemosek ez ezik, Ciudadanosek, EH Bilduk, Mas Paisek eta Compromisek ere bozkatu dute alde. EAJ abstenitu egin da.
2021/07/21 - 13:18
Itxaso Atutxa: “Sanchez ez da konturatzen ez duela gehiengo absoluturik”
EBBko presidente Itxaso Atutxak dekretuekin gobernatzeari uzteko, malgua izateko eta elkarrizketarako gaitasuna hobetzeko eskatu dio Pedro Sanchezi, nahiz eta “legediak irautearen” alde egin duen.
2021/07/21 - 09:47
Aire zabalean maskarak kentzeko erabakia eztabaidatuko dute Kongresuan
Musukoa berriro derrigorrezko egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegok, tartean EAEk, lehendakariren bitartez.
2021/07/20 - 17:55
Urkulluk gutunez eskatu dio Sanchezi maskara nahitaezko izatea eta erkidegoei tresna legalak ematea
Zupiriaren arabera, lehendakariak Pedro Sanchezi "formalki, eta benetako kogobernantza eraginkor baten izenean" eskatu dio har ditzala, lehenbailehen, autonomiek neurriak aplikatu ahal izateko segurtasun juridiko "nahikoa" emateko beharrezko neurriak.
2021/07/20 - 13:55
Denis Itxaso: “Auzitegi batek neurriak baztertzeak ez du esan nahi horiei uko egin behar zaienik”
Pandemia geldiarazteko ezeri uko ez egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak lehendakariari. Estatus berriaren eztabaidaren inguruan ohartarazi duenez, “autogobernuaz hitz egiteko unea da ere”.
2021/07/20 - 13:37
Lurralde arteko Osasun Batzordeak musukoen derrigortasuna eztabaidatuko du
Hainbat erkidegok, tartean EAEk, Estatu mailako esparru legala ezartzeko eskaera egin dute, nork bere lurraldean neurriak hartu ahal izateko.
2021/07/20 - 01:02
Erresuma Batuan nahitaezkoa izango da txertatuta egotea diskoteketan eta ekitaldi handietan sartzeko
Boris Johnson lehen ministroak azpimarratu du murrizketak kentzeko une egokia dela, baina herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die.
2021/07/19 - 22:45
146 salaketa jarri dira Euskadin asteburuan covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 96 salaketa bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik izan dira, eta beste 36 musukoa ez erabiltzeagatik.
2021/07/19 - 21:56
Benidormen izandako 16 eta 20 urte arteko gazteak PCR proba egitera deitu ditu Osasun Sailak
Datozen egunetan prebentzio neurriak zorrozteko eta harreman sozialak saihesteko eskatu die Osasun Sailak Benidormetik etorritako gazteei.
2021/07/19 - 16:21
Kanpoaldean musukoen erabilera eztabaidagai bilakatu da berriz ere
Kalean maskararik ez erabiltzeko erabakiak Madrilgo Kongresuaren argi berdea beharko du asteazkenean. Iñigo Urkullu lehendakariak iadanik eskatu dio Sanchezi erabakian atzera egin dezan eta badirudi Balear Uharteek musukoaren derrigortzea berrezarriko dutela.
2021/07/19 - 13:05
Barnealdeetan maskara derrigorrezko izateari utzi dio Ingalaterran, kasuak gorantz doazen unean
Ez dago mugarik barrualdeetan eta ekitaldietan bil daitezkeen pertsona kopuruari dagokionez, eta diskotekek ateak zabaldu dituzte jada.
2021/07/18 - 13:37
Kanpoaldean maskara nahitaezko izatea berriro aztertzeko eskatu dio lehendakariak Sanchezi
Urkulluren ustez, osasun arloan egoera "okertzen" bada, beste neurriren bat ezarri beharko litzateke, izan alarma egoera, izan erkidego guztientzat "aterki" izango den beste neurriren bat.
2021/07/15 - 10:40
Zupiria: "Ondo legoke Espainiako Estatuak egoera honi aurre egiteko legea izatea"
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gauerdian indarrean sartuko den dekretuaren nondik norakoak azaldu ditu.
2021/07/14 - 16:41
Urkulluk "musukoa, musukoa eta musukoa" eskatu die herritarrei olatu berriaren aurrean
Elkarbizitzatik kanpoko interakzio sozial guztietan maskararen erabilera "etengabea eta prebentiboa" egitea eskatu du lehendakariak.
2021/07/14 - 15:57
Urkullu lehendakariak ''musukoa, musukoa eta musukoa'' eskatu die herritarrei
Iñigo Urkulluren hitzetan, "musukorik gabeko interakzio sozialen hazkundea" izaten ari da koronabirusaren "transmisioa errazten duen faktore nagusia".
2021/07/12 - 22:53
Murrizketak uztailaren 19an kenduko dituela baieztatu du Johnsonek
Hala ere, toki itxietan musukoa erabiltzen segitzea gomendatu du eta, aldaera gogorrago bat zabalduz gero, neurri murriztaileak berriro ezarriko dituela ohartarazi du.
2021/07/12 - 16:49
Zergatik ikusten dugu jendea "arraro" musukorik gabe?
Bi aste dira musukoaren erabilera malgutu zenetik, eta estalita soilik ezagutu genituen aurpegi asko benetan nolakoak diren deskubritzen jarraitzen dugu. Sentsazio arraroa da askotan, izan liteke eta aurpegia bat ez etortzea espero genuenarekin.
2021/07/08 - 12:12
Neurrien dekretua indarrean sartu da; espresuki debekatzen ditu jaiak
Testuak jasotzen duenez, prebentzio neurriak betetzen ez diren eta pertsonak pilatzea dakartzaten "bilkuretan, festetan edo ekitaldietan parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da". Gainerako neurriak ekainaren 19koak dira.
2021/07/07 - 22:37
Adituen ustez, dugun egoera kontuan hartuta, hobe da musukoa beti erabiltzea
10 egun dira aire zabalean musukoa erabiltzea ez dela derrigorra, beti ere segurtasun distantzia errespetatzen bada. Dena den, adituen ustez, dugun egoera kontuan hartuta, hobe da musukoa beti erabiltzea.