Maskarak
2021/06/18 - 16:15
Ekainaren 26tik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango aire librean
Neurriak espainiar Estatu osoari eragiten dio, musukoaren erabilera ez baitute erkidegoek arautzen. Hala iragarri du gaur Pedro Sanchezek.
2021/06/18 - 02:11
Nafarroan edukierak eta ordutegiak zabalduko dituzte gaurtik aurrera
Nafarroako ostalaritzako edukiera % 50ekoa izango da, eta % 40koa txoko eta peñetan. Establezimendu eta zerbitzu gehienen itxiera gauerdira arte luzatuko da.
2021/06/17 - 17:32
Ipar Euskal Herrian maskara ez da beharrezko kanpoaldeetan dagoeneko
Gaurtik aurrera kanpoaldeetan maskara erabiltzea jada ez da derrigorrezko izango Ipar Euskal Herrian; hala ere, barrualdeetan eta jende pilaketak egon daitezkeen zenbait egoeretan eraman beharko da.
2021/06/17 - 14:18
Deseskalatzea aurrera doa Euskal Herri osoan datuen bilakaera onari esker
Ipar Euskal Herrian maskara ez da jada derrigorrezkoa kanpoaldean. Nafarroak edukiera eta ordutegiak zabalduko ditu gauerditik aurrera eta EAE biharko LABIren erabakien zain dago.
2021/06/17 - 11:03
Ipar Euskal Herrian jada ez da derrigorrezkoa aire zabalean musukoa erabiltzea
Leku itxietan, hala ere, nahitaezkoa izango da, eta baita ilaretan eta bestelako jende pilaketetan ere. Gainera, etxeratzeko agindua hilaren 20an amaituko da.
2021/06/16 - 22:57
Espainiako Gobernuak ez du musukoaren amaiera data zehaztu, baina "aurki" izango da
Lurralde Arteko Kontseiluak ere ez du proposamen zehatzik egin beste erkidego batean oporretan dauden pertsonen txertaketaren inguruan.
2021/06/16 - 17:51
Nafarroan edukierak eta ordutegiak zabalduko dira ostiral honetatik aurrera
Nafarroako ostalaritzako edukiera % 50ekoa izango da ostiraletik aurrera, eta % 40koa txoko eta peñetan. Establezimendu eta zerbitzu gehienen itxiera gauerdira arte luzatuko da.
2021/06/15 - 20:18
Musukoaren erabilera uztailean malgutuko dutela aurreikusten du Nafarroako Gobernuak
Edonola ere, Maria Chivitek zehaztu du maskararen erabilera arintzeko erabakia Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluan adostu behar dela.
2021/06/15 - 10:34
Aire librean maskara kentzeko aukera aztertuko du gaur Osasun Publikoko Batzordeak
Uztailetik aurrera, aire librean maskararik gabe ibiltzea defendatu du Nafarroako Gobernuak. Eusko Jaurlaritza, ostera, udan ere erabiltzearen aldekoa da.
2021/06/14 - 22:39
Alerta maila jaistear da EAEn eta horrek murrizketak malgutzea ekarriko luke
Alerta maila jaistear da EAEn. Aste honetan 150 kasuetatik jaitsiko dela aurreikusten da. Gauzak horrela, 3. mailatik 2. mailara pasatuko gara eta horrek neurrien malgutzea ekarriko du.
2021/06/14 - 21:39
Simon: 'Ezin dugu maskararen amaieraren data zehatza aurreratu, baina laster izango da'
Fernando Simonek maskara eramateko derrigortasunaren inguruan: "Une egokiaren zain gaude. Laster izango da, baina ezin dugu data zehatza aurreratu ".
2021/06/14 - 12:45
Uztailaren 1etik aurrera Frantzian maskara ez da nahitaezkoa izango aire librean
Frantziako Gobernuak "egutegi progresiboa eta koherentea" aurkeztu du koronabirusaren aurrean, eta gogorarazi du hurrengo deseskalatze fasea hilaren azken egunean izango dela.
2021/06/09 - 22:27
Hiru urtetik gorako umeak txertatzen hasiko da Txina
Txina 3 urtetik gorako umeak txertatzen hasiko den lehen herrialdea izango da. Oraindik ez du egutegia zehaztu, baina hango Sinovac txertoa 3 eta 17 urte bitartekoei jartzea baimendu dute.
2021/06/09 - 20:34
Bruselan, gaurtik aurrera, ez da derrigorrezkoa maskara kalean eramatea
Belgikan, deskonfinamendu prozesuak beste urrats bat egin du. Gaurtik aurrera, Bruselan maskararik gabe ibili daiteke kalean, hori bai, jendetza biltzen ez den tokietan.
2021/05/31 - 22:30
Simon: 'Baliteke ekainaren erdialdean maskara erabiltzea beharrezkoa ez izatea'
Fernando Simonek uste du posible dela ekainaren erdialdean edo amaieran maskara erabiltzea beharrezkoa ez izatea kanpoko lekuetan.
2021/05/31 - 22:23
Urkullu: 'Nire ustez, musukoa oraindik denbora luzez erabili behar da'
Esan du ez dutela horren inguruko gogoetarik egingo, Osasun Ministerioaren "agindu bat" dagoelako horri buruz.
2021/05/21 - 22:32
PCR proba egingo diete Gueñesen ospatuko den ezkontza bateko gonbidatu guztiei
125 gonbidatu izango dira eta guztiei antigeno eta PCR probak egin zaizkie; gainkostua ezkongaiek ordaindu behar izan dute. Ospakizuna kanpoaldean egingo da, segurtasun neurri guztiekin.
2021/05/20 - 00:42
Txertoa jaso dutenek ez dute maskara eraman beharko New Yorken
Txertatuek ez dute maskara eraman beharko New Yorken. Pandemia sasoiko neurri gehienak ezabatu ditu, eta 24 orduz martxan da berriro.
2021/05/17 - 21:51
Simon: "Oso litekeena da egun gutxian musukoaren erabilera arintzea kanpoalderako"
Fernando Simonek iragarri du oso litekeena dela musukoaren erabilera arintzea kanpoko eremuetan, datuak hobera egin dutela eta txertaketa kanpaina ondo doala kontuan hartuta.
2021/05/13 - 22:57
Txertoa hartu duten pertsonak musukorik gabe ibili ahalko dira toki itxietan, AEBn
Edonola ere, neurri berriak baditu bere salbuespenak eta jende asko pilatzen den eremu itxietan derrigorrezkoa izango da oraindik ere, esaterako, hegazkinetan, autobusetan edo ospitaleetan.