Matxismoa
2024/10/05 - 19:02
Aurrekariak dituen gizon batek emakume bat hil du Pontevedran, autoa itsasora botata
Lekuko batzuen arabera, gidariak "nabarmen azeleratu" du, ibilgailua itsasora erori baino lehen. 47 urteko gizona atxilotu egin dute, homizidioa egotzita.
2024/10/02 - 12:25
EHUk genero indarkeriaren aurkako prozedura abiatu du sarean mezu matxistak kaleratu zituen irakaslearen aurka
Unibertsitateak ohar bidez jakinarazi duenez, prozedura amaitu arte eta "kautelazko neurri gisa", ordezko irakasleak ez du irakaskuntza lanik egingo. EHUren iritzian, maisuak argitaratutako iruzkinak "erakunde akademiko honen balioen guztiz kontrakoak dira".
2024/10/01 - 14:13
Sexuagatiko diskriminazio-egoerek gora egin dute azken bi urteetan emakume gazteen artean, % 34,6tik % 41era
Hala ondorioztatu du astearte honetan Manuel Lezertua Arartekoak aurkeztutako azterlanak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen arteko jarrera matxistak izan ditu aztergai ikerketak, eta sare sozialetan ere generoagatiko diskriminazio-egoerek nabarmen egin dute gora.
2024/09/25 - 19:04
Emakumeek musikan duten presentzia oso txikia dela erakusten dute datuek
Kulturaren Euskal Behatokiaren azken datuen arabera, gizonak gehiengoa dira musika emankizunetan. Eszenatokietara igotzen diren artisten artean % 81,4 gizonezkoak dira; emakumezkoak, berriz,% 18,6.
2024/09/24 - 13:32
150 emakume musikariren ustez, "oso larria" da Sarduik "musikagintzan diskriminaziorik ez" dagoela esatea
Andreen "errealitatea baztertzea" eta jasandako "egiturazko oztopoak guztiz minimizatzea" egotzi diote Gatiburen abeslariari. "Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago", salatu dute. Besteak beste, Izaro Andres, Olatz Salvador, Aiora Renteria eta Josune Arakistainek sinatu dute idatzia.
2024/09/24 - 11:34
Sarduik barkamena eskatu die emakumeei: "Deklarazioak lekuz kanpo daude, ez dut horrela pentsatzen"
150 emakumezko musikarik egindako kritikei erantzunda, bideo laburra eskegi du Gatiburen abeslariak sare sozialetan. Nabarmendu duenez, "25 urte ibili gara emakumeak defendatzen" eta egindako adierazpen "eskasak" ez dira bere "logikan sartzen".
2024/09/24 - 11:14
Maialen Ferreira kazetaria: ''Hasiera batean, elkarrizketa manipulatzea egotzi zidan Sarduik''
Eldiario.es egunkariko kazetariak ETB1eko Egun On saioan azaldu duenez, Gatiburen abeslariak barkamen bideoa atera baino lehen, bere hitzok manipulatzea leporatu zion. Elkarrizketa grabatuta zegoenez, halakorik ez zegoela egiaztatu eta Ferreirari berari ere barkamenak eskatu zizkioten.
2024/09/23 - 23:14
Ehunka lagun bildu dira Uharten, asteburuko sexu-erasoak salatzeko
Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona. Uharteko Udalak iragarri du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela prozesuan.
2024/09/23 - 18:26
Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona
Jai eremuan izan ziren erasoak, eta barraketako langilea da atxilotutako gizona. Epaileak gaur kaleratutako autoak dioenez, orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte atxilotuaren kontra ukituak egitea egotzita.
2024/09/23 - 11:25
Ia 6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian
Espainiako Gobernuak egin berri duen ikerketa baten arabera, prostituzioan ari diren emakumeen erdia inguru Latinoamerikakoak dira, eta % 28k 18 eta 24 urte artean dituzte.
2024/09/22 - 22:43
Gizon bat atxilotu dute Uharten, adin txikikoei sexu-erasoak egitea leporatuta
Udalak jakitera eman duenez, erasoak barraka eremuan gertatu ziren, eta herritarren erantzun azkarrari esker, berehala atxilotu zuen ustezko erasotzailea, feriako langile bat, Udaltzaingoak. Elkarretaratzea deitu dute astelehen arratsalderako.
2024/09/20 - 11:52
Iaz intentsitate handiko indarkeria matxistaren 6.700 kasu baino gehiago zenbatu ziren Hego Euskal Herrian
Hilketak, tratu txarrak, indarkeria bikarioa edota sexu askatasunaren kontrako delituak sartzen dira hor. Mota honetako erasoek goranzko joera erregistratu dute 20215etik; 2020a izan zen salbuespena (behera egin zuten), konfinamendua tarteko.
2024/09/19 - 12:37
Bost emakumek salatu dute Mohamed Al Fayed enpresaburuak bortxatu egin zituela, Harrodseko buru zenean
Hainbat biktimaren lekukotzak jaso ditu BBC hedabide britainiarrak, gaur zabaldu duen dokumental batean. "Mohamed Al Fayed munstroa zen, moralitate arrastorik ez zuen harrapakari sexuala", kontatu du emakumeetako batek.
2024/09/17 - 22:22
35 urteko gizon bat espetxeratu dute, abuztuan Sopelan izandako sexu-eraso bat leporatuta
Gizona astelehenean atxilotu zuten, eta astearte goizean epailearen esku utzi ondoren, Basauriko espetxera eraman dute.
2024/09/17 - 21:17
35 urteko gizon bat atxilotu dute, Lazkaon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gertakariak joan den igandeko 02:30ean jazo ziren. Biktimak salaketa jarri zuen egun berean, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu zen.
2024/09/16 - 19:53
Sexu-erasoa salatu dute Katalunia plazako aparkalekuaren inguruan, Donostiako Gros auzoan
Donostiako Udalak adierazpen instituzionala onartu du emakume horrek iragan ostiralean jasandako erasoa "erabat gaitzesteko", eta elkarretaratzea deitu du astearterako, 12:00etan, Alderdi Ederren.
2024/09/16 - 16:12
Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea leporatuta
Atxilotuak 37, 39 eta 27 urteko gizonak dira.
2024/09/15 - 23:39
Zizur Nagusiko Udalak salatu du zenbait eraso matxista izan direla jaietan
Bost pertsona atxilotu dituzte emakumeen aurkako delituekin lotuta Nafarroan, horietako bat Zizur Nagusian. Udalak elkarretaratzea egin du, 20:00etan.
2024/09/15 - 21:08
Irango emakumezko preso politikoek gose greba mugagabea hasi dute Mahsa Aminiren heriotzaren 2. urteurrenean
Mahsa Amini 2022ko irailaren 16an hil zen, belo islamiarra ondo ez eramateagatik atxilotu eta hiru egunera. Protesta modura, emakume askok hijaba erabiltzeari utzi zioten eta errepresio bortitza jasan dute.
2024/09/14 - 14:43
Pelicot auziaren aurkako protesta egin du mugimendu feministak Baionan, ''Lotsa aldez aldatuko dugu'' lemapean
Gisele Pelicot hamarkada batez senarrak berak antolatutako bortxaketen biktima izandakoari babesa adierazi diote. Elkarretaratzerik jendetsuena Parisen espero da, 14:00etan.