polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarduik barkamena eskatu die emakumeei: "Deklarazioak lekuz kanpo daude, ez dut horrela pentsatzen"

150 emakumezko musikarik egindako kritikei erantzunda, bideo laburra eskegi du Gatiburen abeslariak sare sozialetan. Nabarmendu duenez, "25 urte ibili gara emakumeak defendatzen" eta egindako adierazpen "eskasak" ez dira bere "logikan sartzen".
Iragarkia
20240924093418_alex-sardui-instagram_
18:00 - 20:00
Alex Sarduik barkamena eskatu die emakumeei: ''Adierazpenak lekuz kanpo daude''

Alex Sardui Gatiburen abeslariak atzera egin du eldiario.es-i emandako elkarrizketa batean egindako adierazpenetan —euskal musikagintzan genero diskriminaziorik egon ez dela esan zuen—, eta barkamena eskatu die "emakumeei orokorrean, eta gehienbat, euskal musikan dabiltzan emakumeei". "Deklarazioak lekuz kanpo daude, ez dut horrela pentsatzen", azpimarratu du. 

150 emakumezko musikarik agiri bateratua kaleratu dute bart Sarduiren hitzak salatzeko. Euren ustez, adierazpenak "oso larriak" dira, andrazkoen "errealitatea baztertzen" dutelako eta jasandako oztopoak "minimizatzen" dituztelako. Handik gutxira, abeslari bizkaitarrak bideo laburra eskegi du Gatiburen Instagrameko profilean. Aitortu duenez, adierazpenak "eskasak" dira, eta agiriaren sinatzaileek "arrazoia dute"

"25 urte ibili gara emakumeak defendatzen", nabarmendu  du; "hau ez da nire logikan sartzen". 

"Sentitzen dut" esanez agurtu du bideoa. 

Radio Euskadin elkarrizketa laburra egin diote gaur Sarduiri. Uste du musikari feministen erreakzioa "justua eta neurrizkoa" izan dela, eta damututa azaldu da. "Benetan nago damututa, hanka sartu dut", gaineratu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X