Maule
2018/11/12 - 17:45
Korrika: omenduak eta mezuen egileak
Euskararen aldeko lasterketak bi protagonista berezi izaten ditu urtero: omendutako pertsona edo elkartea eta Korrikaren bukaeran irakurtzen den mezuaren egilea.
2018/10/29 - 21:39
15.000 euroko isuna ezarri diote Mauleko abere hiltegiaren zuzendari ohiari
Zuzendari ohiari bete beharko ez duen sei hilabeteko zigorra eta 15.000 euroren isuna ezarri dizkiote. Langileentzat, 80.000 euro arteko isunak.
2018/09/24 - 11:52
'Animalistek hazkuntzaren abolizioa lortu nahi dute'
Animaliei tratu txarra emateagatik Mauleko hiltegiko hiru langile eta zuzendariaren kontrako epaiketari lotuta, zutabea egin du Mixel Berhokoirigoin Laborantza Ganbarako presidente ohiari
2018/09/17 - 16:24
Mauleko hiltegiko lau auzipetuen aurkako epaiketa gaur hasi dute
Polemika duela bi urte eta erdi lehertu zen, 2016ko martxoan, L214 elkarteak ezkutuan grabatutako bideoa plazaratu zuenean. Hiru langile eta zuzendari ohia epaitzen hasi dira.
2018/07/26 - 18:23
'Belako zaldüna' pastorala, larunbatean Maulen
Jean Bordaxarrek idatzitako pastorala uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean ikusi ahalko da Zuberoako hiriburuan, 15:30etik aurrera. Jeanne-Philippe de Béla mauletar militarraren bizia kontatzen du.
2018/07/08 - 18:00
110 euskal gazte Euskal Herrian barrena dabiltza euskara bultzatzen
Aldi berean, Euskal Herriko txokoak ezagutzen ari dira 'Euskal Abentura' ekimenari esker. Uztailaren 1ean abiatu ziren Mauletik eta uztailaren 31n amaitu dute Getxon.
2018/07/02 - 14:23
'EuskarAbentura'k hasi du Euskal Herri osoa zeharkatzeko espedizioa
Maule-Lextarren ekin dio lehenengo etapari. Proiektuak 140 protagonista ditu: 16 eta 17 urte arteko 110 gazte eta 30 helduk osatutako lantaldea.
2018/06/25 - 14:20
Euskara ardatz, Maule eta Getxo lotuko dituzte, hilabeteko ibilbidean, 140 gaztek
Uztailaren 1ean abiatuko dira Zuberoako hiriburutik. Euskal Herriko Gizateriaren Ondare guztiak ezagutuko dituzte, eta hainbat ekintza prestatu dituzte bidean. Euskaraz egingo dituzte guztiak.
2018/05/13 - 16:37
Seaska Frantziako Gobernuarekin borrokan dabil, irakasle kopurua dela-eta
Datorren ikasturterako ikastolen ikasle kopurua % 6 igoko da, eta 25 irakasle gehiago behar izango dituzte. Parisetik heldutako erantzuna: lau irakasle baino ez emango dietela.
2018/05/13 - 16:19
Irakasleak kontratatzeko Frantziak jarritako trabak salatu dituzte Senperen
Dena dela, jai-giroan ere ospatu egin dute Iparraldeko ikastolen aldeko festa.
2018/05/13 - 15:15
Seaskak lau irakasle gehiago bakarrik izango dituela berretsi du Frantziako Gobernuak
Herri Urratsen irekiera ekitaldian berretsi du kopurua Pierre Barriere Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak. Seaskak baina, 25 irakasle gehiago behar ditu ikasturte berriari ekiteko.
2018/03/22 - 18:34
Kultura, gastronomia, prozesioak... Zer egin Euskal Herrian Aste Santu honetan?
Euskal lurraldeetan zehar jaiak igarotzeko plan desberdinen gida.
2018/02/08 - 10:39
Gogotik bota du elurra Euskadiko hainbat lekutan
Elurrak estalita daude 300 metrotik gorako mendi zelaiak, baita hiriak ere, Gasteiz, Iruñea eta Maule, esate baterako. Hala ere, errepide sare nagusia zabalik dago.
2018/01/28 - 19:13
LapurdiAround: Lapurdiko herriak ezagutzeko gonbita, muxikoen erritmoan
Basquecountrying proiektuak Lapurdiko herri guztiak bildu ditu hiru minutuko bideo honetan, euskal dantzak elementu uztartzailea izanda.
2017/12/09 - 16:29
'Bake-prozesuak ezin du aurrera egin Frantziaren konpromiso sendorik gabe'
Presoen eskubideen eta bakearen alde Parisen izandako manifestazioaren amaieran, manifestua irakurri du Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Lurralde Elkargoaren presidenteak (jatorriz, frantsesez).
2017/12/02 - 17:03
Euskal presoen eskubideak errespeta daitezela eskatu diote Frantziari
Abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioaren deitzaileek agerraldia egin dute Baionan. Ipar Euskal Herriko alderdi guztiek babestu dute mobilizazioa.
2017/11/23 - 18:51
Frantziako hainbat parlamentarik ETAko presoen aldeko neurriak galdegin dituzte
Ehun bat lagunek, tartean 24 parlamentarik, batez ere ezkerreko alderdietakoak horiek, abenduaren 9an Parisen egingo duten manifestazioa babestu dute.
2017/11/14 - 21:50
Zazpi euskal presok beste estatus berria izango dute Frantzian
Iparraldeko ordezkaritza bat eta Frantziako Justizia Ministeritzaren artean zabaldutao elkarrizketaren emaitza da. Zaintza berezipean ez dira egongo jada.
2017/11/04 - 23:02
Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko finalerdia
694,5 puntu bildu ditu Añorgakoak eta azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako sailkatu da zuzenean.
2017/11/04 - 21:34
Beñat Gaztelumendik Amurrioko finalaurrekorako txartela lortu du Maulen
Gaztelumendi izan da Maule-Lextarreko saioan irabazle, 694,5 puntu lortu ondoren.