Maule
2020/12/15 - 10:45
Etxeratze agindua 20:00etara aurreratu dute Ipar Euskal Herrian
Gaurtik aurrera, herritarrak 20:00etatik 06:00etara egon beharko dira etxean. Kontrol "zorrotzak" egin eta arau-hausteak 135 euroko isunarekin zigortuko dituzte.
2020/12/13 - 18:16
Konfinamendua amaitu eta 20:00etarako etxeratzea indarrean asteartetik, Iparraldean
Ostalaritzak itxita jarraituko du urtarrilaren 20ra arte, baina mugikortasuna Frantziar Estatu osora zabalduta egongo da. Horrek kezka eragiten du herritarren aurrean.
2020/12/08 - 20:38
Hegazti gripe kasuak agertu dira etxalde batean, Lapurditik gertu
Birusaren hedapena gelditze aldera, hegaztien mugimendua debekatu dute Landetan, eta "osasun neurri zorrotzak" ezari dituzte. Birus horrek ez ditu pertsonak kutsatzen.
2020/12/06 - 15:33
Aztarnarien artean koordinaziorik ez dagoela salatzen dute mugaz gaindiko langileek
3.000 langilek egunero gurutzatzen dute Euskal Herrian Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga. Gizarte Segurantzako aztarnarien artean koordinazio eza salatu dute beharginek.
2020/12/05 - 19:45
Ia 200 pertsonak segurtasun legearen aurka protesta egin dute Baionan
Elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, "askatasunen aurkako neurriak" salatzeko.
2020/11/28 - 15:53
Gaurtik aurrera, dendak zabalik daude berriro Ipar Euskal Herrian
Lehendabiziko fasean, dendak irekiko dituzte, herritarrak hiru orduz atera ahalko dira etxetik eta 20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduta egongo dira.
2020/11/28 - 08:21
Konfinamendua arintzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian, gaurtik aurrera
Lehendabiziko fasean, dendak irekiko dituzte, herritarrak hiru orduz atera ahalko dira etxetik eta 20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduta egongo dira.
2020/11/27 - 18:45
Iparraldeko ostalariek garagardo upelak hustu dituzte Baionako suprefeturaren aurrean
Ostalariek garagardo upelak ireki dituzte Bionako suprefeturaren aurrean, urtarrilaren 20ra arte ostalaritza itxita mantentzeko Frantziako gobernuak hartutako erabakia salatzeko.
2020/11/22 - 16:49
Eskolak etxean ematea debekatu dezakete Ipar Euskal Herrian
'Errepublikar printzipioak sendotzeko' izena hartu duen lege proiektuaren bidez, orain arte posible zen etxeko hezkuntza, mugatu edo debekatu nahi du Frantziako Gobernuak.
2020/11/15 - 15:01
Protesta deitu dute kristau batzuk Baionan, mezarik egin ezina salatzeko
Azaroaren 2tik ezin da mezarik egin Frantziako Estatu osoan eta kristau batzuk kexu dira. Barne ministroak adierazi du Polizia bidal dezakeela kontzentrazioetara eta isunak jarriko dituztela.
2020/11/08 - 15:51
Senpereko aintzira ia guztiz hustu behar izan dute segurtasun lanak egin ahal izateko
Uholdeak gertatuz gero, aintzira garaiz hustu ahal izatea da lanen xedea. Izan ere, lanak egin ezean, Frantziako Estatuak berriz betetzea galarazten die.
2020/11/07 - 16:09
Ziurgabetasunak eta aisiaren murrizketek eragin psikologikoa dute herritarrengan
Iparraldean duela astebete indarrean sartutako konfinamenduak zenbait antzekotasun eta desbedintasun ditu, aurreko konfinamenduarekin alderatuta, baita maila psikologikoan ere.
2020/11/01 - 16:13
Itsas kirolak debekatzearen aurkako protesta egin dute surflariek Biarritzen
Surflariak ez daude ados hartutako neurriekin. Itsas kirolak debekatu dizkiete eta gaur horren kontrako protesta abiatu dute.
2020/10/31 - 11:28
Erabakitzeko eskubidea legeztatzetik, "orain sekula baino hurbilago"
Kulturako 23 eragilek eta Hamaika Gara ekimeneko bultzatzaileek 'Altxa!' ekitaldi politikoa egin dute larunbat honetan, "erreferendumaren aldeko sinadura bilketari bultzada handi bat emateko" asmoz.
2020/10/30 - 13:11
Ia 70.000 lagunek eman dute izena orain arte Euskaraldian parte hartzeko
Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea azaroaren 19an amaituko da
2020/10/30 - 01:34
Gauerditik indarrean da abendura arte luzatuko den konfinamendua Ipar Euskal Herrian
Ezinbestekoak ez diren saltoki guztiek itxi egin beharko dute. Eskolak irekita egongo dira, eta musukoa erabiltzeko gutxieneko adina 6 urtera jaitsi dute.
2020/10/29 - 15:38
Tabakoa erosteko ilara luzeak Behobian, Ipar Euskal Herriko itxialdia hasi aurretik
Herritarrak ez ditu harritu Macronek hartutako erabakiak. Haurrek eskolara joaten jarraitu beharko dute eta musukoa derrigorrezkoa izango da 6 urtetik aurrera.
2020/10/28 - 22:03
Macronek beste konfinamendu bat iragarri du Frantziako Estatu osorako
Neurria ostiralean, hilaren 30ean, sartuko da indarrean, eta gutxienez hilabete iraungo du, abenduaren 1era arte. Eskolak irekita egongo dira; ostalaritza, itxita.
2020/10/24 - 17:22
Etxeratze agindua indarrean da Ipar Euskal Herrian
Isuna jarriko diete araua hausten dutenei, hau da, aurreikusitako arrazoirik gabe 21:00etatik 06:00etara kalean dabiltzanei.
2020/10/23 - 15:19
Tabernak egunez ere itxiko dituzte Ipar Euskal Herrian, hiru astez
Gainera, etxeratze-agindua gauerdian sartuko da indarrean. Herritarrak etxean egon beharko dira 21:00etatik 06:00etara.