KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Protesta deitu dute kristau batzuk Baionan, mezarik egin ezina salatzeko

Azaroaren 2tik ezin da mezarik egin Frantziako Estatu osoan eta kristau batzuk kexu dira. Barne ministroak adierazi du Polizia bidal dezakeela kontzentrazioetara eta isunak jarriko dituztela.
Baiona, Katedrala atzean dela.
Baiona, Katedrala atzean dela. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

Ipar Euskal Herrian, konfinamenduak aurrera jarraitzen du. Bi aste dira indarrean sartu zela, eta zenbait kristau konfinamenduaren aurka agertu dira.

Frantziako Estatu osoan mezak debekatuta daude elizetan; elizak irekita daude eta herritarrek sartu ahal dute bertara, bana ezin dute mezarik ospatu. Ezkontzak eta hiletak egin daitezke soilik, eta oso edukiera mugatuekin.

Hala, erabaki horrek erlijio-askatasunaren aurka egiten duela sinetsita, elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko Estau osoan. Zenbait hiruburutan goizean izan dira, eta gurean, arratsaldean izango da Baionan. 17:00etan da hitzordua,  Katedralaren parean.

François-Xavier Esponde Baionako gotzainak, beste apezpizku batzuekin batera, eskaera egin dio Frantziar Estatuko Kontseiluari erabakia atzera bota dezaten, baina ezezkoa jaso dute.

Dena den, neurria onartzen duten apaizak ere badira Iparralden, betiere osasunaren izenean egiten bada, halaxe adierazi dio, adibidez, Xipri Arbelbidek Euskadi Irratiari.

Frantziako Elizaren jerarkia ere kontsigna ofizialak jarraitzearen aldekoa da, eta ez ditu babesten protestak.

Elkarretaratzeek, gainera, isunak ekar ditzakete. Frantziako barne-ministroak adierazi du beharrezkoa izanez gero, Polizia bidaliko duela mota honetako protestetara, eta diru-zigorrak ezar ditzaketela elizen aurrean biltzen direnei.

Astelehenean bilduko da Gerald Darmanin Barne ministroa Eizaren ordezkariekin, datozen asteeei begira, egoera aztertzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X