Mendebaldeko Sahara
2016/04/08 - 14:37
Sahara eta beste batzuk
Mendebaldeko Sahararen egoeratik abiatuta, giza eskubideez, mugaz bestaldeko lankidetzaz eta munduan zeharreko baliabide naturalen lapurretez hausnarrarazi nahi du Hondar Artean proiektuak
2016/04/07 - 14:22
Marokok zortzi abokatu kanporatu ditu preso sahararrak babesteagatik
Martxoaren 1etik gose greban dagoen Gdeim Izik taldeari babesa agertzeko Rabatera joandako ziren zazpi juristak.
2016/04/06 - 14:35
'Hondar artean' mendebaldeko Saharara begira eta zinemaz solasean
San Telmo museoan jarrita dagoen jaima ikur nagusitzat hartuta, Hondar Artean proiektuaz aritu gara Donostia 2016ko arduradunekin, eta baita Zinema Solasaldietaz ere.
2016/03/14 - 16:50
Hitza Jolas martxoak 12: Sahararen aldeko bertsoak
Sahararen aldeko bertoak Andoainen, Lazkoz eta Zelaieta bardoak Beran, Iker Uribarrenen bederatzikoa, Lazkano eta Arzallus puntuka eta Elizondon topa emakumeen alde...
2016/03/07 - 07:56
Saharako errefuxiatuen egoera 'tragikoa' deitoratu du Ban Ki Moonek
Saharako herriaren sufrimendua deitoratu du NBEko idazkari nagusiak. “Nazioarteak herri hori ahaztu” duela salatu du Banek.
2016/03/06 - 13:53
40 urte basamortuaren erdian, pobrezian, konponbidearen zain
Tindufeko kanpalekuaren egunerokoa ezagutu dugu gertutik. Edateko ur barik eta elikagai aurrikuspenak txiki geratzen zaizkie, eta eskubide zibilak zapalduta dituzte sahararrek.
2016/02/27 - 15:21
Saharara abiatu da gaur euskal karabana solidarioa
200 tonatik gora elikagai eta arropa batu dituzte aurten, kanpamenduetan bizi diren sahararrei laguntzeko.
2016/01/15 - 16:08
Sahararren kontrako bonbardaketa frogatu dute euskal ikerlariek
Duela 40 urte egin zituen Marokok bonbardaketak. Orduan zauritutakoekin ikerketa egin dute eta frogatutzat jo. Beste bortxaketa batzuengatik hildakoen hobi gehiago ere aurkitu dituzte.
2015/11/06 - 14:39
Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan izan gara uholdeen ondoren
15 egun pasatu dira euriak saharar errefuxiatuen kanpamenduak suntsitu zituenetik. Urak 25.000 lagun etxerik gabe utzi ditu eta 90.000k uholdeen eragina sufritu dute.
2015/11/06 - 11:56
''Mendebaldeko Sahara, okupatuta dagoen lurraldea, ahaztuta dugu''
Marokok, Martxa Berdearen bitartez, Sahara okupatu zuela 40 urte bete dira gaur. Juan Soroeta EHUko nazioarteko zuzenbideko irakaslea, Gurutze Irizar, "Fatimatu" euskal-saharrara eta Izaskun Goienetxe brigadistarekin hitz egin dugu.
2015/10/22 - 17:00
Egoera larria Saharako kanpamentuetan azken egunotako euriteengatik
Hondamendi egoera kanpamentu sahararretan. Azken egunotan etengabe ari den euriak sunstipen handia eragin baitu bertako azpiegitura eskasetan. Biharko, gainera, eurite bortitzagoak daude iragarrita.
2015/10/16 - 12:18
Bakartxo Tejeriak Fronte Polisarioaren Europako ordezkari hartu du
Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Bakartxo Tejeriak, Fronte Polisarioak Europan duen ordezkaria hartu du gaur goizean Gasteizko Legebiltzarrean.
2015/10/08 - 18:46
Legebiltzarrak asilo politikoa eskatu du Hassanna Aaliarentzat
Alderdi guztiek babestu dute adierazpena, eta saharar ekintzailea kanporatzeko agindua salatu dute.
2015/10/07 - 19:09
Aske utzi dute Hassanna Aalia ekintzaile sahararra
Bilbon asilo politikoa eskatu zuen gaztea atxilotu egin zuten atzo Burgosen.
2015/10/07 - 02:10
Poliziak Hassanna Aalia errefuxiatu sahararra atxilotu du Burgosen
Espainian modu ilegalean egotea leporatuta, 48 orduan alde egiteko agindua eman diote.
2015/10/02 - 22:19
Bilboko Sahara hegoaldeko talde batek elkarlanerako espazio bat sortu du
San Frantzisko auzoko Harrobia lanbide heziketako zentroan ezarri dute. Proiektu ezberdinak aurrera eramango dituzte bertan, denak, Afrikako kulturarekin lotutakoak.
2015/09/18 - 12:15
'Saharaz hegoaldeko ekintzaileok elkarrekin hazteko gunea sortu dugu'
San Frantzisko Bilboko auzoko afrikarrek Harrobia Lanbide Heziketa zentroarekin elkarlanean Koop SF34 proiektua abiatu dute. Saharaz hegoaldeko herritarrek bultzatutako coworking gizarte ekimena da.
2015/09/02 - 12:41
''Antzerki hutsa izan zen, poliziak ez zuen guri ezer leporatzerik''
Abuztuan, Askapenako zazpi euskal brigadista abiatu ziren Mendebaldeko Saharara, baina ezertan hasi aurretik, Marokoko poliziak kanporatu egin zituen. Faktorian izan dira brigadista horietako bi: Irati Labaka eta Paxkal Irigoyen.
2015/08/18 - 11:37
4.000 desio Sahararentzat
4.000 su-bola bota zituzten bart Zarautzen Sahararen alde. Irudi ederrak utzi zizkigun ekimen solidario honek.
2015/08/04 - 10:59
Marokok Saharan sartzea galarazi die Euskal Herriko hiru emakumeri
Bertan, emakumeek gatazketan duten paperari buruzko ikastaro bat eman behar zuten, baina agintariek eragotzi egin dute.