'Saharaz hegoaldeko ekintzaileok elkarrekin hazteko gunea sortu dugu'
Bilboko bihotzean bada Babel Dorre txiki bat. Multikulturala, eleanitza, koloretsua, eklektikoa, askotarikoa, arriskutsua, goibeheratua eta marjinatua. San Frantzisko auzoari buruz mintzatzerakoan, muturreko berbak nahasten zaizkigu sarritan. Aspaldian jende dirudunen auzo, ehunka etorkinen eta euren familien aterpe da egun San Frantzisko. Bertako herritarrak desberdin bizi dira; komunikatzeko, antolatzeko, jateko, janzteko eta lanari ekiteko euren modua dute. Baina, moduak modu, gainerako auzoen osagarri izan nahi du; hari-mutur beretik heldu nahi dio San Frantziskok biziraupenaren sokari. Testuinguru horretan jaio da San Frantziskon bizi diren Saharaz hegoaldeko afrikarrek sortutako Koop SF34 egitasmo soziala.
Georges Belinga barakaldarrak argi hitz egiten du, zuzen. Orrazkera afroa, ibilera geldia eta hitz-jario handia du jatorri kamerundarreko afroeuskaldunak. Enpresa-ikasketak amaituta, Londres, Frantzia, AEB eta Alemania bisitatu zituen Georgesek. Euskal Herrian bueltan, San Frantziskon ireki zuen lehen negozioa: "San Frantzisko biltegiak arropa-denda ireki genuen eta auzoa eta auzokoen egunerokoa ezagutzen hasi ginen. Bezeroen artean, Hardi izeneko gazte batek harritu gintuen. Afrika Erdiko Errepublikako gazte honek urteak daramatza judo munduan txapelketa garrantzitsuak irabazten, eta 2016ean Olinpiar Jokoetan parte hartuko du".
San Frantzisko auzoan Hardirena bezalako beste asko daudela jabetu zen Belinga. "Saharaz hegoaldeko herritarrek hiru zailtasun handi dituzte negozioei ekiteko: ez dute gaztelania menperatzen, finantziazio arazoak dituzte eta San Frantzisko auzoko lokalen prezioak -800 euro batez beste- garestiegiak dira. Udalak kudeatzen ditu horietako asko eta alokatzeko negozio-plan bat aurkeztu behar da".

Bilbo ez da New York
Georgesen ustez, San Frantzisko aukera asko eskaintzen dituen lekua da eta arazoa ikuspuntua da: "San Frantziskoko garapena oso modu artifizialean egiten ari da. Auzoa garatu nahi dute auzokoak kanpo utzita. Funtsean, Brooklyng eta Soho auzoko garapen ereduak ekarri dituzte hona. Bilbok ez du ghetto bat nahi Bilboren erdigunean. Zer egiten ari dira? San Frantziskoko lokal asko errekuperatzen ari dira, diseinatzaileei, arkitektoei, jostunei… eskainiz. Baina Bilbo ez da New York. Uharteak sortzen ari dira. Ez da aukera on bat ekintzaile hauentzat, finean euren erosleak ez direlako San Frantziskon bizi", deitoratu du.
San Frantzisko biziberritzeko udal planek "estalitako bazterketa sortu dute, atzerritarrek, Saharaz hegoaldekoek batez ere zailtasun handiagoak dituztelako euren ekimenak aurrera ateratzeko". Egoera horri aurre egiteko, Mondragon Taldea inspirazio iturri hartu eta Koop SF34 sortu du Belingak, beste 20 lagunekin batera. Izan ere, Afrikako esaera zahar batek dioenez, "azkar joan nahi baduzu bakarrik ibili, baina urruti iritsi nahi baduzu har ezazu bidai laguna". Irabazi asmorik gabeko elkartea da, diru-laguntza publikorik gabekoa, Bilboko afrikar ekintzaile gazteen akuilu izan nahi duena.

(Georges Belinga eta Betto Snay, Harrobi Plazan)
Harrobiaren lankidetza, ezinbestekoa
Proiektua hezurmamituta, gune apropos bat aurkitzea izan da zailtasunik handiena. Harrobiak, ikastolek lanbide heziketarako duten zentroak, ateak ireki zizkion ekimenari hasieratik. Hala, jarduera anitzeko enpresa talde bat lan gune berean ariko dira urritik aurrera, Harrobiako eraikinaren behealdean, Harrobi Plazan.
Coworking zentroak 11 egitasmo bilduko ditu, eta horietatik 8 enpresa sortzea aurreikusten dute; Saharaz hegoaldeko herritarrek bultzatutakoak denak ere. Pertsona hauei lana aurkitzea eta auzoaren garapena bultzatzeaz gain, gaztetxoek helduengan erreferente bat izatea lortu nahi du ekimenak.
Enpresa txikien haztegi honetan 100 bat lagunek hartuko dute parte. Proiektu anitzak bilduko ditu: kanpo-merkataritza, Sildofaya ikus-entzunezko ekoiztetxea, goi-mailako joskintzako lantegia, Hardik zuzenduko duen borroka-arteen gimnasioa eta hizkuntzak ikasteko eskola, besteak beste.

(Hardi kirolaria, judo ariketak egiten)
Koop SF34 elkartearen proiektuak
Zure interesekoa izan daiteke
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.