'Auzoaren aniztasunari etekin ekonomikoa atera nahi diogu'
Saharaz hegoaldeko herritarrek enpresa ekimenak sortzeko eta bultzatzeko dituzten zailtasunei aterabidea emateko asmoz sortu da Koop SF34 proiektua. Georges Belinga jatorri kamerundarreko gazteak eta egitasmoaren bultzatzaile nagusiak azpimarratu duenez, diru-laguntza publikorik gabeko ekimena da. "Garrantzitsua da gizarteak atzerritarrenganako duen irudia aldatzea. Ekimen honen aldeko edo kontrako jarrera izateko arrazoia diru-laguntzak jaso izana bada, nahiago dugu laguntza horiek gabe ekitea. Koop SF34 irabazi asmorik gabeko elkartea da, bada, Saharaz hegoaldeko herritarrek bultzatutakoa", nabarmendu du.
Hainbat gizarte ekimen aldi berean bilduko dituen espazioa ikastolek Lanbide Heziketarako duten Harrobia zentroan izango da, San Frantzisko auzoko Harrobi plazan. Helburua "auzoaren aniztasunari eta aberastasun kulturalari etekin ekonomikoa ateratzea da", azpimarratu du Georgesek.
Koop SF34ren 11 proiektuak
1. Afrika Export (Nazioarteko merkataritza. Georges Belinga)
Paradoxa bat du abiapuntu Georgesen proiektuak. "Euskal industria esportatzailea da, baina bitxiena da herrialde askotara esportatzen badugu ere, lantokietan ez daukagula herrialde horietako jendea lanean. Belingaren esanetan, esportazioa teknikoa da, baina saltzeko enpatia ere ezinbestekoa da. Ekuadorrera esportatu nahi badugu, onena eta lanerako errazena izango litzateke bertoko langile bat kontratatzea, herrialde hori hobeto ezagutuko duelako". Afrikari dagokionez, euskal enpresek ahaztutako herrialdea dela iritzi dio Georgesek. Hori hala izanda ere, EAEn afrikarrek kudeatuta bigarren eskuko jarduera esportatzaile garrantzitsua dagoela azpimarratu du.
Afrika Exportek Afrikara esportatzen ari direnak eta herrialde horretara esportatu nahi dutenak harremanetan jarriko ditu. "Enpresa esportatzaileen taldea sortuko dugu, Senegal, Guinea, Kamerun eta Hegoafrikan frankiziak irekita. Euskal enpresa esportatzaileekin harremanetan jarriko gara horretarako, Afrikan salgarri diren produktuak ekoizten ari direnak. Aukera asko daude, Afrikan ez delako ezer ekoizten", azaldu du. 25 bat lagun ariko dira Afrika Exporten, eta Harrobiak emango die formazioa.
2. Sildofaya (afrikar doinuen ikus-entzunezkoa ekoiztetxea) (Betto Snay, Angola)
Betto Snay angolarrak sortuta, ikus-entzunezko ekoiztetxe honek Afikako artisten eta musika sektoreko enpresa txikien lanak ekoizten ditu.

(Georges Belinga eta Betto Snay)
(Betto Snayren promozio bideoa)
3. Afrika Empire (Omar, Senegal)
Goi-mailako joskintza (Waaw), Afrikako kultura musika eta liburuen bidez hedatzeko ekoiztetxea (Goree) eta kultura jarduerak (Hif Haf entertainment) sortzeko enpresa biltzen ditu Afrika Empire ekimenak.
4. Hardi judo-eskola (Hardi, Afrika Erdiko Errepublika)
Hardi afrikaerditarrak zuzendutako eskola honek jokalari olinpikoak entrenatzeko asmoa du. Izan ere, Hardik 2016ko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte, bere herrialdea, Afrika Erdiko Errepublika, ordezkatuz. Hardiren ametsa, baina, Bilboren irudia Rio de Janeirora eramatea da, azken 10 urtean harrera beroa egin dion bizilekua delako.

(Hardi, entrenamenduak egiten)
5. Jiu-Jitsu (Federico, Ginea)
Asiatik datorren jiu-jitsu borroka-artean trebatuko ditu ikasleak Federiko ginearrak.
6. Boxeo (Miterand, Kamerun)
Miterand kamerundarra boxeolari profesionala da. Helburu bikoitzarekin jarriko du martxan boxeo-eskola: ?Gaztetxoak kaletik atera nahi ditugu, eta autoestima arazoak dituztenak edo agresibitate arazoak dituztenak lagundu. Boxeoa oso kirol egokia da horretarako, burua argitzen laguntzen duelako?, Miteranden esanetan.
7. Capoeira (Jeremias, Angola)
Jeremias, Bilbo bizi den Angolako 23 urteko gazteak gidatuko du capoeira-eskola San Frantziskon. Hamar urte daramatza Angolan, jaioterrian, ikasi zuen capoeira irakasten. Celestino angolarrak ere bost urteko eskarmentua du arte horretan eta eskutik helduta ariko dira urritik aurrera.
8. Bantu Kidz (Yoel, Angola)
Bantu Kidzek afrikar estiloko kaleko eta goi-joskintzako jantziak egiten ditu. ?Estilo diferente eta berritzailea eskaintzen dugu?, adierazi du.
9. Kizomba (Daniel, Angola)
Kizomba Afrikako dantzarik ezagunena da. Angolan sortua, sanbaren ukituak ditu; dantza sentsuala eta harmonikoa da, eta portugaleraz abestutako musikaz lagundurik dantzatzen da. Daniel Kikadik dantza honen erritmoan hazi zen Luandan, duela 25 urte.

10. Afrikako hizkuntzen eskola (Jorge, Ginea)
Saharaz hegoaldeko hizkuntzarik erabilienak irakatsiko ditu Jorgek: Swahilia (Afrikako hizkuntzarik nagusiena), wolofa eta fanga, hain justu. Afrikako herrialdeetan hitz egiten diren Europako beste hizkuntza batzuk ere irakatsiko ditu; frantsesa, ingelesa eta portugesa, besteak beste.
11. Konponketak
Ordenagailuak, mikrouhin-labeak, hozkailuak, garbigailuak eta telebistak konpontzen ikasiko dute eskola honetara bertaratzen direnek.
Zure interesekoa izan daiteke
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.