Mendebaldeko Sahara
2015/06/29 - 16:35
Gaur eta bihar artean, 333 haur saharar iritsiko dira Euskal Herrira
Goizeko 03:45ean hartu dute hegazkina Tindufeko aireportuan eta beste urtebetez, kanpamenduetan bizi duten egoera larria utzi eta uda gurean pasatuko dute.
2015/05/03 - 00:15
Diaspora sahararrak Saharako independentzia aldarrikatu du Bilbon
Halaber, inongo aldaketarik bultzatu barik, NBEk beste urtebete bat luzatutako ikuskaritza salatu dute sahararrek.
2015/04/12 - 11:35
Maroko: 'Goi-kargudunen aurkako prozesua ia-ia barregarria da'
Espainiako Auzitegi Nazionalak Marokoko 11 goi-kargudun auzipetu ditu, Saharako errefuxiatuen aurkako genozidioa leporatuta. Marokoren iritziz, manipulazio politikoarekin lotuta dago auzia.
2015/04/09 - 22:39
ANk Marokoko goi-kargudunak auzipetu ditu Saharako genozidioagatik
1975 eta 1992 arteko ustezko krimenengatik epaituko dituzte, tartean kanpaleku batean 39 pertsona hiltzeagatik napalma eta fosforo zuria erabilita.
2015/04/09 - 22:36
Sahararren kontrako genozidioa leporatzen die Ruzek 11 militarri
Ruz epaileak Marokoko 11 militar eta goi kargudun prozesatu ditu. Sahararren kontrako genozidioa egitea leporatzen die. Aranzadi Sahara mendebaldean aurkitutako hobi bat gakoa izan da kasuan.
2015/04/01 - 22:39
Saharar herriarentzat eta Carlos Martin Beristainentzat izango dira Gernika sariak
Mohamed Abdelaziz Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko presidentea eta Carlos Martín Beristain mediku eta soziologoa, sarituko dituzte. Apirilaren 26an emango dizkiete, Gernikan.
2015/03/28 - 21:49
Saharako ekintzailea kanporatzeko agindua baliogabe utzi dute
Marokok bizi arteko espetxe-zigorra ezarri dio Hassana Aaliari, Saharako kanpaleku batean izandako protesta baketsu batean parte hartzeagatik
2015/03/28 - 17:31
ANk geldiarazi egin du Hassana Aalia sahararra kaleratzeko agindua
Marokoko auzitegi militar batek biziarteko zigorra ezarri zion, Gdeim Izikeko kanpalekuan egindako protesta baketsuan parte hartzeagatik, 2010ean, El Aaiunetik 12 kilometrora.
2015/03/25 - 13:12
Saharako basamortuan barneratu da Korrika
Sahararrek ere elkartasuna adierazi diote 19. Korrikari.
2015/02/21 - 16:04
'Piztu Itxaropena' karabana Saharara bidean da
Zurriolatik irten da. Bost trailerrek, hiru kamioik eta beste bi garraiobidek osatuko dute aurtengo karabana.
2015/02/03 - 00:09
Izagirre bidaia egiten ari da Mendebaldeko Saharan
Aminatou Haidar giza eskubideen ekintzaile sahararrarekin batera sartu da Donostiako alkatea Aaiunera. Donostiako Udala giza eskubideen alorrean egiten ari den lanaren baitan kokatu du bidaia.
2015/01/22 - 20:18
Asilo-eskubidea ukatu diote betiko kartzela zigorra duen saharar bati
Hassanna Aalia Euskal Herrian bizi da, eta CEAR-Euskadi errefuxiatuen aldeko batzordeak salatu du 15 egun dituela Espainiako Estatua uzteko.
2014/11/20 - 20:38
Ebakuntza egin zioten Mohamed haurrari eta laster Saharara itzuliko da
Udako oporrak igarotzera etorri zen Euskadira baina bere osasun egoera zela eta, ezin izan zen etxera itzuli. Orain Ermuan osatzen ari da, eta laster itzuliko da bere familiarengana.
2014/10/07 - 01:35
Marokok sahararrak fusilatu dituela azaldu du lekuko batek
Abba Ali Said Dafek eta bost lekukok Auzitegi Nazionalean deklaratu dute. 1976ko otsailean, Amgalan, zortzi pertsona desagertu ziren eta 2013ko ekainean gorpuak hilobi handi batean topatu zituzten.
2014/08/17 - 13:42
'Desioak sutan' Sahararen aldeko ekitaldia egin dute Zarautzen
Saharako herriari elkartasuna adierazi nahi izan die Zarauzko biztanleek, ekitaldi berezi eta ikusgarri honen bitartez.
2014/07/10 - 14:07
Haur saharar talde batek Gasteizko legebiltzarra bisitatu du
Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak eman die ongietorria Saharako haur talde honi. Guztira 41 haur etorri dira.
2014/06/25 - 17:01
Gurean egongo diren lehen haur sahararrak Loiura heldu dira
430 bat etorriko dira. Gogotsu eta ilusioz datoz. Errefuxiatuen kanpamentuetako tenperatura altuetatik ihes egitea da helburuetako bat. Bestea, osasun arreta jasotzea.
2014/04/22 - 17:39
Estrasburgok 30 saharar ez kanporatzea agindu dio Espainiari
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 30 etorkin sahararren babes-eskaeren azterketa amaitu gabe emandako kanporatzeko aginduagatik zigortu du Espainia.
2014/04/16 - 22:27
Sahara ‘aztoratzeko’ doazenak kanporatuko ditu Marokok
Amaiurrek salatu duenez, Marokoko Gobernuak hiru pertsona kanporatu ditu Saharatik, horien artean, Onintza Enbeita koalizio abertzaleko diputatua
2014/04/15 - 19:09
Ruzek ez ditu Saharari buruzko auziak artxibatuko, Espainia zelako
ANko epailearen arabera, bi ikerketak auzitegi espainiarrek egin behar dituzte, 70eko eta 80ko hamarkadetan delituok egin zirenean, Sahara Espainia zelako, eta biktimak, espainiar herritarrak.