Mendebaldeko Sahara
2021/11/04 - 00:15
Marokok hiru aljeriar hil ditu bonbardaketa batean
Aljeriako Gobernuak ohartarazi du hilketa horiek ez direla zigorrik gabe geratuko. Bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak abuztuan hautsi ziren.
2021/10/23 - 23:03
Bermeon, Mohamed Jalil "Moji" gogoratu dute elkarretaratze batean
Bermeon, elkarretaratze batek Mohamed Jalil gogoratu du; joan den astean Marokoko armadak hil zuen 28 urteko gazte sahararra. Bertan bizi izan zen bost urtez, Mendebaldeko Saharako haurrei oporrak eskaintzeko proiektu baten barruan. Saharan, ETB Polisarioen eraso armatuen lekuko izan da.
2021/10/20 - 16:51
Mendebaldeko Saharako agintariek kezkaz ikusten dute Espainiaren eta Marokoren arteko gatazka diplomatikoa
Mendebaldeko Saharako gatazkak erabat baldintzatzen dute Espainia eta Marokoren arteko harremanak. Krisi diplomatiko horren inguruko iritziak bildu ditu Andoni Lubaki kazetariak Saharako kanpamenduetan.
2021/10/18 - 12:52
Bermeon bizi izandako brigadista saharar bat hil du Marokoko armadak aireko eraso batean
Marokoko hesitik gertu hil dute Jamal Uld Jalil Uld Bushab, 'Mohi'. 28 urteko brigadista sahararra bost urtez egon zen Bermeon, Oporrak Bakean programarekin, duela 15 urte izan zen hemen azkenekoz baina Bermeon bizi da bere anaia.
2021/09/29 - 23:13
Zer zioten EB eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza-akordioek?
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak bertan behera utzi du Europar Batasunaren eta Marokoren arteko arrantza-akordioa, eta Fronte Polisarioak aurkeztutako hiru helegiteetatik bi onartu ditu.
2021/09/29 - 16:48
Europako Justiziak EB eta Marokoren arteko arrantza akordioak bertan behera utzi ditu
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorraren ustez, akordioak Mendebaldeko Saharari aplikatzen zaizkion heinean, lurralde horretako herritarrei eragiten diete, eta haien adostasuna lortzea eskatzen zuten.
2021/09/21 - 20:29
Gonzalez Laya ministro ohia ikertuko dute Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Espainian hartzeagatik
Ghali hegazkin mediko batean heldu zen Espainiara, Zaragozako hegazkin-basera, hain zuzen ere, beste pertsona batek lagunduta, Logroñoko San Pedro ospitalean artatzeko, covid-19 larria izan zuelako.
2021/06/06 - 19:48
Sahararen askatasunaren aldeko martxa iritsi da Gasteizera
Euskal Herriko zenbait herri zeharkatu ostean, Sahararen askatasunaren aldeko martxa gaur iritsi da Gasteizera. Lurralde okupatuaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dute protestan.
2021/06/02 - 20:46
Brahim Ghali Aljerreko ospitale batean agertu da, Aljeriako presidentearekin hizketan
Brahim Ghali Fronte Polisarioko idazkari nagusiak Abdelmayid Tebune Aljeriako presidentearen bisita jaso du asteazken honetan, Aljerreko ospitale militarrean.
2021/06/02 - 12:12
Ezinezkoak
Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkan Sahararen eta Marokoren arteko gatazkan bezala, indarra eta erabakitzeko ahalmena dutenak irabazlearen alde agertu dira.
2021/06/02 - 09:29
Brahin Ghali Aljeriara itzuli da, Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean
Fronte Polisarioko burua Iruñetik abiatu da, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak kautelazko neurriak ezartzea baztertu ostean.
2021/06/02 - 09:02
Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Aljeriara itzuli da
Aurrez, Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratu du, baina azken horrek aske uztea erabaki du. Iluntzean sendagiria jaso eta Logroñoko ospitaletik irten da.
2021/06/01 - 19:41
Auzitegi Nazionalak aske utzi du Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia
Epaileak ebatzi du ez dagoela inolako zantzurik deliturik egin duela esateko eta, beraz, baztertu egin du behin-behinean espetxeratzeko eskaria. Ghali Logroñoko ospitalean dago covid-19ak jota.
2021/05/23 - 22:37
Martxa egin dute Donostian, Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistanen alde
Manifestazioaren antolatzaileek azaldu dute lau gatazkek badituztela ezaugarri komunak; denetan "Estatu heteropatriarkal, klasista, arrazista eta oso militartuen" aurrean daudela, alegia.
2021/05/20 - 22:30
Manifestazioa egin dute Bilbon Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko
Saharar herriak eta preso daudenek bizi duten egoera latza salatu dute bertaratutakoek. Ertzaintzak gizon bat identifikadu du, manifestarien kontra jotzeagatik.
2021/05/20 - 14:28
Biden, Marokorekin eta Israelekin dituen harremanak zehazteko atakan
Israel eta Palestinaren arteko eta Maroko eta Sahararen arteko gatazkak mahai gainean, Trumpek herrialde arabiarrekin hartutako akordioei eusten dien ala ez erabakitzeko eskatu diote Etxe Zuriari.
2021/05/19 - 10:52
Manifestazioa egingo dute Donostian Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistanen alde
Hainbat sindikatuk manifestazioa deitu dute igande honetan, maiatzak 23, Gipuzkoako hiriburuan. Mobilizazioa Donostiako Boulevardetik abiatuko da, 12:30ean.
2021/05/19 - 00:16
Nor da Brahim Ghali?
Brahim Ghali Fronte Polisarioaren sortzailea eta Saharako Errepublikako presidentea da. Logroñoko ospitalean dagoela jakin zenetik, Maroko eta Espainiaren arteko harremanak okertu egin dira.
2021/05/18 - 16:41
Kezka eta haserrea Euskadin bizi diren sahararren artean
Nayua Jatri Aduh Gasteizen bizi den sahararrarekin hitz egin du EITB Mediak. Bere herriari dagozkion eskubideak bermatzeko eskatzen dio nazioarteari.
2021/04/25 - 19:53
Espainiak Fronte Polisarioko buruzagia ospitaleratu eta Maroko haserretu du
"Espainiaren jarrera" deitoratu du Rabatek. Gonzalez Laya Atzerri ministroaren hitzetan, Espainiak Bahim Ghali "arrazoi humanitarioengatik soilik" hartu du.