Mercedes Benz

2022/06/29 - 11:45
ELA, LAB eta ESK sindikatuek lanuztea deitu dute gaurko Gasteizko Mercedesen, greba bateratuaren bezperan
Inbertsio handien truke zuzendaritzak ezarri nahi dituen lan baldintzen aurka protesta egiteko deitu dituzte sindikatuek gaurko lanuztea eta biharko eta uztailaren 6ko greba bateratuak.
2022/06/27 - 16:01
Mercedes Benzeko langileek greba eta mobilizazio bateratuak egingo dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 6an
ELAk, LABek eta ESK-k, bestalde, ekainaren 29rako aurreikusitako grebari eutsiko diote, eta uztailaren 1erako deitutakoa ekainaren 29an sindikatu horiek egingo duten langileen batzarrean erabakitzen denaren araberakoa izango da.
2022/06/24 - 17:14
Ekainaren 29an eta 30ean lanuzte bateratua egitea adostu dute Mercedes Benzeko sindikatu guztiek
Hala, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bertan behera utzi dituzte ekainaren 27rako eta 28rako, eta uztailaren 1era deituta zituzten greba, eta datorren asteazkenerako batzarra deitu dute, aurrera begirako urratsak adosteko.
2022/06/23 - 13:56
Tapiak espero du Gasteizko Mercedesko langileak eta zuzendaritza ados jartzea hitzarmen berriko negoziaketan
Eusko Jaurlaritzako sailburua lehendakariarekin batera joango da Alemaniara, tartean, Mercedes-Benzeko arduradunekin biltzera. Esan duenez, enpresaren inbertsio berriak izango dituzte hizpide, Gasteizko lantegia gatazka giroan murgilduta dagoenean.
2022/06/23 - 13:31
Tapia eta lehendakaria elkarrekin joango dira Alemaniara Mercedes Benzeko zuzendaritzarekin biltzeko
Sailburuak azaldu duenez, bileraren helburua bikoitza da. Alde batetik, langileen arazoei buruz hitz egitea, eta, bestetik, inbertsio berriei buruz mintzatzea.
2022/06/22 - 22:56
Mercedeseko greba deialdiak Gasteizko lantegia egun osoz gelditu du
Sindikatuen esanetan, greba deialdiak %95eko jarraipena izan du; enpresako zuzendaritzaren arabera, %75ekoa.
2022/06/22 - 14:05
Mercedesko langileak zuzendaritzak eskatzen duen ''malgutasunaren'' kontra mobilizatu dira
Langileen ordezkariek espero bezala, jarraipen zabala izan du lanuzteak; izan ere, langileen % 95ak bat egin dute grebarekin. Lan hitzarmena berritzeko negoziazioetan, salatu nahi dute zuzendaritzak ez duela asmorik aurrera urratsik emateko.
2022/06/22 - 11:59
Mercedeseko sindikatuek manifestazio bateratua egin dute zuzendaritzak eskatzen duen "malgutasunaren" aurka
Sindikatuek espero zuten moduan, jarraipen zabala izan du lanuzteak, % 95ekoa, hain zuzen ere. Zuzendaritzaren arabera, baina, plantilla osoaren % 75 inguruk egin du bat grebarekin. Tailerretan, ordea, babesa handiagoa izan dela onartu dute, % 80koa.

2022/06/22 - 10:53
Mercedesko langileen lanuztea, lan hitzarmen berria negoziatzearen alde
Gasteizko lantegiko 4.700 beharginak greba egitera deituta daude, hitzarmenaren negoziaketak aurrerapausoak eskatzeko. Goizeko lehen orduan, pikete informatiboek deialdiaren berri eman dute lantegiko atarian, Ertzaintzaren zaintzapean.
2022/06/22 - 09:01
Greba eguna dute gaur Gasteizko Mercedes lantegian
4.700 langile daude grebara deituta lan hitzarmena berritzeko negoziazioaren blokeoaren aurrean. Enpresa inguruan, 11:00etan, egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute ELAk, LABek, ESK-k, CCOOk eta UGTk. Gainerako mobilizazioetan ez da batasunik izango.
2022/06/21 - 21:11
Inbertsio planari emandako erantzuna greba "ulertezin eta kaltegarri" bat izatea kritikatu du Mercedesek
Langileei bidalitako barne komunikazioan, zuzendaritzak behargin guztiei erantzukizuna eskatu die, "lanuzterik ez egiteko eta normaltasunez lan egiteko eskubidea gauzatzeko".