Merkantzia-garraioa
2018/04/14 - 19:51
Olano: 'Bidesariek martxan jarraituko dute, orain arte bezala'
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak adierazi duenez, Euskadiko Auzitegi Nagusiak N-1eko eta A-15eko bidesariak baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dute.
2018/04/14 - 12:25
EAEko Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi du kamioiei N-1ean kobratzen zaien bidesaria
Erabakia ez dela zuzenbidearen araberakoa ebatzi du Auzitegiak, eta Aldundia eta Batzar Nagusiak prozesuaren kostuak ordaintzera zigortu ditu. Aldundiak kasazio helegitea aurkeztuko du.
2018/04/13 - 22:32
Kamioiei N-1ean kobratzen zaien bidesaria, baliogabetuta
16 milioi euroko kostua izan zuen sistema berriaren instalazioak, eta martxan jarri eta 3 hilabetera heldu da EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia.
2018/04/10 - 23:17
'Megatruck' berri bat Portugaletetik Gueñesera abiatuko da
90 metroko luzera du, 4 metro eta erdiko altuera eta 500 tona inguruko pisua. 200 tonako transformadore bat darama, Gueñesen zahar dagoen beste bat ordezkatuko baitu.
2018/04/04 - 20:40
Argara isuritako gasolioa kontrolpean dago, Nafarroako Gobernuaren esanetan
Kamioiak 10.000 litro gasolio isuri zituen, baina emari handia eta uraren tenperatura baxuari esker, espero baino txikiagoa izango da ingurumenean eragingo duen kaltea.
2018/03/15 - 13:16
Kamioien isurtzeak manipulatzeko modu berri bat aurkitu dute Euskadin
Sistema berri horrek, softwarearen manipulazioa erabilita, ibilgailu industrial astun guztiek isurpen kutsatzaileak kontrolatzeko derrigorrez eraman beharreko gailua baliogabe uzten du.
2018/02/16 - 16:21
Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du
Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu.
2018/02/16 - 15:59
HIRU sindikatuak AT sistema eteteko eskatu du akatsak daudelako
Garraiolarien sindikatuak ,AT sistemak arazoak dituela salatu du eta konpondu arte ez kobratzeko eskatu. Gipuzkoako Foru aldundiak aitortzen dituen 20 kasu baino gehaigo omen dira erruz kobratutakoak
2018/02/16 - 15:03
2017a urterik onenetarikoa izan zen Bilboko portuarentzat
Bilboko portuak urterik onenetariakoa izan zuen iaz, azken 11 urteetan onena. Merkantzien trafikoa %7 hazi zen, eta 34 milioi tona baino gehiago garraiatu ziren.
2018/01/12 - 19:22
Bidaiari zein merkantzien kopuruak gora egin du 2017an euskal aireportuetan
Loiun eta Forondan errekorra gainditu dute: Loiun bidaiariena, eta Forondan merkantziena. Hondarribian, berriz, azken 5 urteetako bidaiari kopuru handiena izan dute.
2018/01/09 - 15:27
Abian da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan
Etzegarate, Andoain edo Irungo ateetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 euro eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute.
2018/01/09 - 15:09
Kamioilarientzako N-1eko bidesari berria indarrean sartu da
Gaurtik aurrera, Etzegarate, Andoain edo Irungo ateetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 euro eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute.
2017/12/30 - 19:27
Kamioilariak haserre, N1eko bidesaria ordaindu behar dutelako
Krisi garaitik hona, 1.000 garraio enpresa itxi diren honetan, bizirauteko lanean jarraitzea eskatu diote urte berriari.
2017/12/28 - 19:36
Gasteiz eta Burgos lotuko dituen AHTren tarteak bidaiariak bakarrik garraiatuko ditu
Eusko Jaurlaritzak trafiko mistoa izatea nahi zuen, hau da, merkantziak zein bidaiariak garraiatzea, “'Euskal Y'-ri funtzionaltasun berdinekin jarraipena emateko”.
2017/12/28 - 16:31
Urtarrilaren 9an abian izango da Gipuzkoan kamioientzako bidesari sistema berria
Garraiolariek hilabeteko epea izango dute Irungo ordainlekuan diruz ordaintzea debekatu baino lehen. Otsailaren 9tik aurrera, banku txartel batekin edo Via T gailuarekin ordaindu beharko dute.
2017/12/28 - 15:48
N-1eko garraiolarientzako AT bidesari-sistema urtarrilean aktibatuko da
Aldundiak 9 milioi jasotzea espero du; errepidearen mantenu-lanetarako erabiliko dituzte. Greba dago deituta urtarrilaren 2tik 5era.
2017/12/27 - 14:12
Guitransek ez ditu babestuko kamioentzako Gipuzkoako bidesariaren kontrako lanuzteak
Urtarrilaren 2rako eta 5erako deitu dituzte protestak Gipuzkoan garraiolarien hainbat elkartek, N-1 eta A-15 errepideetan kamioentzako peaje berria martxan jartzearen kontra.
2017/12/23 - 22:59
Hiruk ez du bat egingo garraiolariek deitutako protestarekin, 'berandu' baitator
Kargatzaileek bidesaria bere gain har dezaten "borrokatzen" jarraituko duela esan du sindikatuak, haiek baitira "trafikoaren sortzaile eta zaramaren mugimenduaren erantzule".
2017/12/21 - 16:15
Garraiolariek lanuzteak egingo dituzte Urtarrileko lehen astean
Lanuzteak Madriletik deitu ditu, Garraio Komite Nazionalak. Euskal enpresen elkarteek, Guitrans eta Hiruk ez dute oraindik bat egin grebarekin. Izan ere diote kalketuenak beraiek izango direla.
2017/12/21 - 00:01
Garraiolariek lanuztea egingo dute, Gipuzkoan kamioiei ezarritako bidesariaren aurka
Egunero distantzia luzeko 6.000 garraiolariri eragingo dien bidesariaren kontra protesta egiteko erabakia hartu dutela jakinarazi du Fenadismer Federazioak.