Merkantzia-garraioa
2017/05/11 - 22:17
Hamar ibilgailuk talka egin dute Hernanin, eta bederatzi lagun zauritu dira
Bi kamioi, bost auto eta hiru furgoneta nahasi dira istripuan, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte zaurituetako batzuk.
2017/05/03 - 10:38
Gizon bat hil da kamioi baten eta auto baten arteko istripuan, Lukun
40 urteko gizonezko bat bat hil eta 49 urteko beste bat larri zauritu da trailer batek eta auto batek talka eginda, N-240 errepidean, Lukun, Araban.
2017/05/03 - 08:41
40 urteko gizon bat hil da kamioi batek eta auto batek talka eginda, Araban
Autoan zihoazen bi pertsonak atera ezinik geratu dira. Horietako bat, 40 urtekoa eta Amurrioko bizilaguna, hil da eta, bestea (49) oso larri eraman dute ospitalera.
2017/03/23 - 19:04
Bilboko Portuak bere historiako kontainer-ontzi handiena hartu du
Anberesko portutik heldu da Bilbora, Brasilera eraman behar dituen kontainerrak kargatu eta Algecirasen egingo du geldialdia.
2017/01/25 - 10:29
Sunbillan istripua izan zuen kamioilariak takografoa manipulatuta zuen
Hori dela eta, atxilotu egin dute, dokumentuak faltsutzea egotzita. Baimendutako alkohol tasa hirukoiztu egin zuen gidari poloniarrak.
2017/01/11 - 14:49
Bidaiarien kopuruak gora egin du euskal aireportuetan
Hazkunde handiena Forondak izan du (% 228), baina Bilbokoak izan du bidaiari gehien: 4,5 milioi erabiltzaile.
2016/12/14 - 19:57
Kamioientzako bidesari sistema berria, Gipuzkoan, N-1ean eta A-15ean
Lurralde horretakoak ez diren kamioilariek ibilbide guztia ordaindu beharko dute; garraiolari gipuzkoarrek, berriz, euro bat baino gutxiagoko kanona ordainduko dute.
2016/12/01 - 10:22
Zangozara heldu da megakamioia
CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalera iritsi da 01:00a aldera, Nafarroako lurretan hirugarren etapa bete ostean.
2016/12/01 - 10:16
'Megakamioia' iritsi da Zangozara
100 metroko luzera duen kamioi erraldoia bart iritsi da Zangozako Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalera.
2016/11/29 - 12:14
Megakamioia, azkenean Nafarroan
Bart Etzegaratetik atera eta Zuastiko ordainlekura (A-15) heldu da goizean. Baimenak faltan, 10 egun eman ditu konboiak Gipuzkoan.
2016/11/29 - 10:05
'Megakamioia' Zangotzara bidean da
Hamar egun geldirik egon da Alaska Hotela zenaren aparkalekuan baina bart, Etzegaratetik Zuhaztiko autobidearen ordainlekuraino mugitu dute.
2016/11/17 - 22:13
73 pertsona hil dira Mozambiken, zisterna-kamioi bat lehertuta
Kamioia Malawira bidean zihoan, eta geldialdia egin du erregaia modu klandestinoan saltzeko.
2016/11/16 - 09:34
Megakamioia irten da Pasaiako portutik
Motel baina ongi bete du lehen etapa 100 metroko luzera duen kamioiak. Pasaiako portutik atera eta Errenteriarako bidea osatu du bart.
2016/11/16 - 09:09
100 metroko kamioi batek Gipuzkoa eta Nafarroa zeharkatuko du
Inoiz euskal errepideetan izan den ibilgailu handiena da, eta hiru gau beharko ditu 60 kilometroko bidea egiteko, 15 km/h-ko abiaduran, Pasaiatik Zangotzara.
2016/11/15 - 18:36
Hauxe izango da megakamioiaren ibilbidea Gipuzkoan eta Nafarroan
100 metroko ibilgailua 23:30etik 05:30era izango da errepidean, hiru egunez.
2016/11/05 - 13:20
Kamiolari bat zauritu da N-1ean, Andoainen, ibilgailua irauli ostean
Errepidea itxi behar izan dute. Kamioiaren gidaria harrapatuta geratu denez, suhiltzaileek atera behar izan dute.
2016/09/26 - 20:29
2018an jarriko dute martxan N-1eko bidesaria kamioientzat
Irundik pasa ondoren Etzegarateraino iristen diren kamioilariek hamar euro ordaindu behar izango dituzte. Sistema horren helburu nagusia Gipuzkoako errepideen oreka eta mantenua bermatzea da.
2016/06/29 - 17:34
2018ko urtarrilean jarriko da martxan N-1eko bidesaria kamioientzat
Gipuzkoan trafikoa arintzea eta kanpoko kamioilariek N-1eko gastuetan ekarpena egitea da AT izeneko bidesari sistema berriaren helburua. Lurralde osoa zehartzen duenak 10 euro ordainduko ditu.
2016/06/22 - 16:59
Muga azkarrago igarotzeko bitartekoak jarri daitezela eskatzen dute
Gipuzkoako Foru Aldunditik azaldu dute ez dutela auzi honetan zerikusirik eta kezkatuta daudela. Kamioilariek neurriak hartu daitezela eskatzen dute
2016/06/10 - 14:56
Takografoak manipulatzeko punta-puntako sistema bat atzeman dute
Takografoen kontrol bikoitza urrutiko kontrolaren bidez baliogabetzen zituen sistema bat aurkitu zuten ertzainek A-8an zebilen kamioi batean.