Luku, Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 urteko gizon bat hil da kamioi batek eta auto batek talka eginda, Araban

Autoan zihoazen bi pertsonak atera ezinik geratu dira. Horietako bat, 40 urtekoa eta Amurrioko bizilaguna, hil da eta, bestea (49) oso larri eraman dute ospitalera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da kamioi baten eta auto baten arteko istripuan, Lukun

Amurrion bizi zen 40 urteko gizonezko bat hil eta 49 urteko beste bat larri zauritu da trailer batek eta auto batek talka eginda, N-240 errepidean, Lukun, Araban.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, istripua 04:30 pasatxo zirenean gertatu da, aipatutako errepidean, Lukun (Gasteizetik gertu), Bilborako noranzkoan.

Biktimek zeramatzaten autoak eta kamioiak elkar talka egin dute, oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik. Hildakoak 40 urte zituen eta, zaurituak, 49. Kamioi-gidariak ez du inolako zauririk izan.

Talkaren ondorioz, autoan zihoazen bi pertsonak atera ezinik geratu dira eta, hori dela eta, Suhiltzaileetako talde bat bertaratu behar izan da ateratzen laguntzeko.

Larrialdi zerbitzuek biktimak artatu ahal izan dituztenean, baieztatu egin dute horietako bat hil dela, eta bestea oso larri eraman dute Gasteizko Santiago Ospitalera Osakidetzaren anbulantzia batean. Antza denez, Magreben dute jatorria bi biktimek.

Uneotan, zirkulazioa normaltasunez ari da errepidean, hiru orduz Bilborako noranzkoan etenda egon ostean, larrialdi zerbitzuak eta istripua izan duten ibilgailuak egon direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X