Metalgintza
2019/10/02 - 11:58
San Mameseko irteera eta sarrera zabalik dago berriro
Bilbon, San Mameseko irteera eta sarrera itxita egon dira bi orduz, 07:30etik 09:30era, Bizkaiko metalgintza sektoreko langileek manifestazioa deitu dutelako.
2019/10/02 - 11:37
Barrikada Markinan, Bizkaiko metalgintzako langileen hirugarren greba egunean
Ezezagun talde batek su eman die pneumatiko batzuei BI-633 errepidean, Markina parean. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, baina dagoeneko irekita dago.
2019/10/02 - 10:32
San Mameseko sarbidea erabat itxita dago, metalgintzako langileen protestagatik
Bilboko San Mameseko sarrera eta irteera erabat moztuta dago 07:30etik, Bizkaiko metalgitzako langileen manifestazioa dela eta.
2019/10/01 - 15:23
'Metalaren ekoizpena geldituta dago Bizkaian', sindikatuen arabera
Piketeek barrikadak jarri dituzte Berrizen, Zaldibarren, Igorren eta Zamudion, eta Ertzaintzak 30 lagunetik gora identifikatu ditu. Sindikatuek Urkullu lehendakariaren adierazpenak kritikatu dituzte.
2019/10/01 - 10:52
Barrikadak Zamudion, Bizkaiko metalgintzaren bigarren greba egunean
Bizkaiko metalgintza arloko langileek jarraipena emango diote atzo hasitako bost eguneko grebari. Zamudion piketeek su eman diote kontenedore bati eta barrikadak ezarri dituzte.
2019/09/30 - 16:12
Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena % 85ekoa da, sindikatuen arabera
Bizkaiko metalgintzak bost greba egunetako lehena izan da gaur eta zenbait gorabehera izan dira. Durangaldean, esaterako, piketeek barrikadak jarrita erantzun dute.
2019/09/30 - 13:46
Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena % 85ekoa da, sindikatuen arabera
Urkullu lehendakariak zalantzan jarri du sindikatuen negoziaziorako borondatea, eta LABek bere dimisioa eskatu du patronalaren alde lerrokatu eta langileei "bizkarra emateagatik".
2019/09/30 - 12:08
'Eguneroko ikusten ditugu injustiziak gure enpresetan'
Metalgintza sektoreak Bizkaian bizi duen egoeraren deskribapena Faktorian, ITP eta SIEMENS enpresako langile batzordeko ordekarien eta Bizkaiko metal federazioko arduradunen begietatik ikusita.
2019/09/23 - 20:16
Bizkaiko metalaren patronalak egindako eskaintza ez da nahikoa, sindikatuen ustez
Asteazkenean berriro batzartuko dira, eta akordiorik ezean, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek datorren asterako deitutako bost eguneko greba deialdiari eutsiko diete.
2019/09/21 - 16:00
Milaka pertsona atera dira kalera Bilbon, metalgintzako hitzarmen 'duina' eskatzeko
Astelehenerako 'erantzun positibo' bat mahai gainean jartzen ez badute, borrokan jarraituko dutela eta bost eguneko lanuzteari eutsiko diotela oharazi diote sindikatuek patronalari.
2019/09/18 - 22:05
Elkarretaratze jendetsua egin dute Laudion, Tubacexeko langilearen heriotza salatzeko
Behargina azpikontratatua zegoen eta ondoezik sentitu zen lantokian. Osalanek ikerketa abiatu du.
2019/09/18 - 19:35
Bizkaiko metalgintza, beste greba baten atarian
Aldeen arteko azken negoziazioetan, ez da aurrerapenik izan. Irailaren 30erako eta urriaren 1, 2, 3 eta 4rako dago deituta greba, eta 50.000 langilek baino gehiagok parte har lezakete.
2019/09/18 - 14:22
Tubacex enpresak Amurrion duen lantegiko langile bat hil da
Behargina azpikontratatua zegoen eta ondoezik sentitu zen lantokian. Osalanek ikerketa abiatu du.
2019/09/10 - 20:51
Bizkaiko metalgintzaren sindikatuek irailerako era urrirako grebei eutsiko diete
FVEM Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioarekin bildu dira, baina berretsi dute iragarritako egunetarako greba deituko dutela, alegia, irailaren 30erako eta urriaren 1, 2, 3 eta 4rako.
2019/07/25 - 15:29
Tubacexek bost milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan, % 25,3 gutxiago
Sektore energetikoak pairatutako lau urte baino gehiagoko krisiaren ostean, merkatua "orokorrean eta etengabe" suspertzen hasi dela adierazi du konpainiak.
2019/07/15 - 18:37
Irailerako eta urrirako beste bost greba egun deitu dituzte Bizkaiko metalgintzan
Irailaren 30ean eta urriaren 1, 2, 3 eta 4an izango dira. Gainera, sindikatuek manifestazioak deitu dituzte ostegunerako, hainbat lantegiren aurrean.
2019/07/05 - 14:44
Tubacex konpainiako langileek greba egin dute Laudion hildako lankidearengatik
Amurrioko eta Laudioko lantegietan 24 orduko lanuztea egin dute. Gainera, beharginek manifestazioa egin dute eguerdian, Laudion. ELAk eta LABek prebentzio neurri gehiago eskatu dituzte.
2019/07/04 - 20:14
24 urteko langile bat hil da Laudioko Tubacex enpresan izandako istripuan
Pieza bat gainera erori zaio eta berehala zendu da. Behargin gazteak bi urte zeramatzan mantentze-lanetan Tubacexen.
2019/07/02 - 13:27
Arabako burdingintzaren historiaren aztarnen atzetik
Ainara Martinez Matia Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kideak Araiako San Pedro lantegiko historia azaldu digu
2019/06/21 - 17:03
Atxilotu bat eta hiru inputatu, Bilboko manifestazioan
Bizkaiko metalean bosgarren greba eguna. Atzoko istiluen ostean, gaur ere tentsioa handia izan da Bilbon egin duten manifestazioan.