Metalgintza
2022/09/20 - 16:32
Arabako metalgintzako langileek lan hitzarmena izango dute 2026ra arte
ELA akordiotik kanpo geratu da, argudiatuz adostu den soldata igoera ez dela erreala, tauletan baino ez dela aplikatuko. Beraz, langile gehienek ez dutela sumatuko, dagoeneko gehiago irabazten dutelako. Aldiz, UGTk, akordioaren garrantzia azpimarratu du.
2022/09/20 - 15:05
Arabako metalgintzan lortutako akordioa beste alor batzuetan lortzea nahiko luke Jaurlaritzak
Bingen Zupiria bozeramaileak azpimarratu du Arabako metalgintzan lortutako akordioa elkarrizketaren eta negoziazioaren ondorio dela.
2022/09/20 - 11:12
Mitxel Lakuntza: ''Arabako metaleko langile gehienek ez dute hitzartutakotik euro bat ere ikusiko''
ELA sindikatuaren idazkari nagusiak dioenez, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Arabako Metalgintzan lortu duten % 15etik gorako igoerako aurreakordioa ez da soldata errealetara eramango.
2022/09/19 - 23:20
LAB, UGT eta CCOOk aurreakordioa lortu dute Arabako Metalgintzan, % 15etik gorako soldata igoerarekin
Aurreakordioak urteko lanaldiaren murrizketa, subrogazioa eta "berdintasun hobekuntzak" hartzen ditu barne, eta ez du ELAren babesik jaso.
2022/08/30 - 17:08
Arcelormittal Sestaok ez dio jarduerari berriro ekingo udako geldialdiaren ondoren
"Merkatuaren baldintzak txarrak direla eta, ez da errentagarria ekoizpenari berriz ekitea", azaldu dute enpresako iturriek. Altzairutegiak 278 langile ditu, eta hainbat hilabetez geldirik egon zen abenduaren 7tik joan den martxora arte.
2022/08/05 - 15:00
Corrugados zaharraren kanpoaldeko pabiloian birziklapen lantegi bat irekitzeko asmoa du Eibarko enpresa batek
Lantegia Trukutxo izeneko pabiloian irekiko litzateke, kanpoaldean, eta ez Amueko instalazioetan, EH Bilduren eta EAJren artean polemika eragin zuen kokapenean.
2022/07/01 - 15:47
Bizkaiko metalaren sektorearen manifestazioa Bilbon
Sindikatuek deituta, Bizkaiko metalararen sektoreko langileek manifestazioa egin dute gaur Bilboko erdigunean, lan-hitzarmenaren negoziaketen blokeoa salatzeko.
2022/07/01 - 14:56
Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunaren jarraipena % 85ekoa izan dela diote sindikatuek
Enpresa handi, ertain eta txikiek lanuzteekin bat egin dutela eta Metaleko langileen "hiru eguneko grebak izugarrizko indar erakustaldia" izan dela uste dute.
2022/07/01 - 10:41
Hirugarren greba eguna Bizkaiko Metalean
Atzoko lanuzte arrakastatsuaren ostean, gaur antzekoa errepikatzea dute helburu. Piketeak goiz-goizetik ikusi ditugu hainbat enpresetan.
2022/06/30 - 22:19
Bizkaiko eta Arabako metalgintza, lan hitzarmen duin baten defentsan
Bizkaian langileen %85ek egin du bat lanuztearekin sindikatuen arabera. Eta Araban ere hainbat enpresatan gelditu dute produkzioa. Soldatak KPIaren arabera igotzea eskatzen dute.
2022/06/30 - 16:29
Jarraipen zabala izan du metalgintzako grebaren bigarren egunak Bizkaian eta Araban, sindikatuen arabera
Hala baieztatu dute bi lurraldeetako deitzaileek. Hala ere, patronalen esanetan, jarraipena txikiagoa da, intzidentzia % 29ra jaitsi baitute Bizkaian eta % 8ra Araban. Goizean manifestazio jendetsuak egin dira Sestaon eta Gasteizen.
2022/06/30 - 13:40
Pikete bateko kide bat atxilotu dute Iurretako poligono batean
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du autoritatearen aurkako atentatua eta erresistentzia larria egotzita Iurretako Arriandi poligonoan. Horretaz gain, beste pertsona bat identifikatu dute.
2022/06/30 - 11:44
Greba eguna dute gaur Arabako metalaren sektorean
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek greba eguna deitu dute gaurko Arabako metalgintzan. Irailaren 21, 22 eta 23an ere protestak deitu dituzte metalaren negoziazio mahaia desblokeatzea eskatzeko.
2022/06/30 - 10:33
Bizkaiko metalgintzako langileak grebara deituta daude gaur hitzarmenaren alde
Bizkaiko metalgintzako 52.000 langileak greba egitera deitu dituzte gaur ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek, hitzarmen kolektiboaren alde.
2022/06/23 - 14:32
Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena % 85ekoa izan dela diote sindikatuek
Lanuzte eguna lehen orduan hasi da pikete informatiboekin, eta, 11:30ean, langileek manifestazioa egin dute Bilbon. Sektorean ordezkaritza duten sindikatuek beste bi greba-egun deitu dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, hitzarmena berritzeko.
2022/06/23 - 10:40
Lehen greba eguna dute gaur Bizkaiko metalgintza sektorean
Metalgintzan ordezkaritza duten sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean lan hitzarmena berritzea eskatzeko.
2022/06/13 - 18:15
Asteazken honetan, Lan Harremanen Kontseiluan, biltzea eskatu diote Bizkaiko metalgintzaren sindikatuek FVEMi
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT eta USO sindikatuek prentsaurrekoa eman dute Barakaldoko BECen kanpoaldean. Ekainaren 23 eta 30erako eta uztailaren 1erako greba deialdiak gogorarazi dituzte.
2022/06/13 - 12:56
Bizkaiko metaleko sindikatuen protesta BECen atarian
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNT sindikatuek hitzarmen duin baten aldeko manifestazioa egin dute BEC atarian, hiru greba egunen bezperan.
2022/06/08 - 14:02
Hiru eguneko greba deitu dute ekainerako eta uztailerako Bizkaiko metalgintzan
Ekainaren 23an eta 30ean eta uztailaren 1ean izango dira. Gainera, ekainaren 13an manifestazioa egingo dute Barakaldoko BECen, Makina-Erremintaren Biurtekoa ospatzearekin batera.
2022/05/18 - 15:20
Arabako metalgintzako sindikatuen arabera, grebak jarraipen zabala izan du; patronalaren ahotan, % 7,87koa
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte maiatzaren 24 eta 26rako, lan hitzarmen baten alde.